Lantaron - araba
Lantarongo trikuharriak
La Lastra
Gaur egun, trikuharrian, ganbera osatzen zuten ortostatoetatik hiru baino ez daude in situ. Tradizioz trikuharri soiltzat jo izan da, baina ganberaren inguruko harlauza erori kopurua eta norantz ematen duen ikusita, korridore bat egon zela pentsa daiteke. Tumuluaren hondakin agerikorik ere ez dago, baina geroagoko azterlan geofisikoek erakutsi dute harrizko egiturak daudela zorupean, obalo itxuran.


Aurkitu diren materialak garai desberdinetakoak dira, eta erakusten dute hilobia lehenbizi Neolito aroan erabili zutela, eta gero, Kalkolitikoan (K.a. 2500 – 1800) okupatu zutela berriz.
Indusketa: Lorianako markesa (1943) eta Fernández de Medrano (1943 eta 1951)




Txorten eta hegaldun gezi puntak, La Lastrako hau bezalakoak, geroagokoak dira, eta ez ziren Kalkolitikora arte agertu
La Mina
Egitura nahasi samarra dauka. Tumuluaren parte bat onik zaindu da, baina oso aldatuta dago, nekazaritza lanak direla eta.

Azken interpretazioek hilobi korridoreduntzat jo dute, harlauza inbrikatuko ganbera poligonala duena, eta beste espazio edo ganberaurre bat ere ba omen du. Litekeena da bigarren espazio hori korridorea eratzen zuten harlauzak lekualdatu izanaren emaitza izatea, edo aparteko esparru izan zedin sortua izatea. Azken hipotesia, kanpai formako zeramika zatiak agertu izanak bermatzen duena, da garai kanpaniformeko zista bat izan daitekeela, trikuharriaren tumuluan geroago egina.
Indusketa: Arbaiza, Vallejo, Lorianako markesa (1943) eta Fernández de Medrano (1943 eta 1951)





