Zaharberrikuntza Zerbitzuaren historia

Arabako Foru Aldundiaren Zaharberrikuntza Zerbitzua Euskadiko eta Arabako Lurralde Historikoko administrazioaren bilakaeraren ondorioz sortu zen.

1985. urtean, irailaren 10eko 38/1985 Foru Dekretuaren bidez, Kultura Sailaren egitura organikoa onetsi zen, Zaharberrikuntza Zerbitzua barne hartuz.

1987. urtean, Fray Francisco pasealekuan kokatuta zegoen lehen egoitzan lan egiten hasi zen sei adituz osatutako taldea.

1989. urtean, bigarren egoitza jarri zen martxan, Errege-Erregina Katolikoen kalean, eta pixkanaka ekipamendu eta langile gehiago gehitu ziren.

2002. urtean, Urartea kaleko egungo kokapenera lekualdatu zen, hobeto hornitutako instalazio zabalago batera, eta zentro horretan langile guztiak hasi ziren lanean. Gaur egun, 10 langilek osatzen dute Zerbitzua.