Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Kultura
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
Ondare historikoa, artistikoa, arkeologikoa, dokumentala, bibliografikoa...
Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
Prebentzio kontserbazioa
Arazoaren jatorrian eragiten da; oro har, arazoak kultura ondasunarekin berez zerikusirik ez duten faktoreetan daude, hala nola, ingurumen baldintzetan, giza ekintza desegokietan…
Era horretan, aurrea hartzen diegu narriadurari edo erabateko galerari, eta saihestu egiten da ondasunetan tratamendu gogorrak eta garestiak aplikatu beharra.
Esku hartze irizpideak
Kultura ondarearen esku hartzearen oinarrizko helburuak kontserbatzea eta etorkizunera osorik transmititzea dira. Horretarako, aplikatutako kontserbazio eta zaharberrikuntza irizpideak, arlo horretan indarrean dauden legedian eta arauetan oinarritzen dira. Printzipio hauetan oinarritzen dira:
-
Artelanaren osotasun historikoa, fisikoa eta estetikoa errespetatzea.
-
Bakartasuna eta zuzentasuna aplikatutako irizpideetan.
-
Ahalik eta informazio gehien biltzea.
-
Prebentzio kontserbazioari lehentasuna ematea.
-
Ahalik eta esku hartzerik txikiena egitea.
-
Itzulgarritasuna.
-
Tratamenduaren kalitatea ziurtatuko dutenen gaitasuna eta profesionaltasuna.
Askotan, beste zaharberrikuntza zentro, museo eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzen gara proiektuetan.