Eginkizuna

Arabako Lurralde Historikoko ondarearen kultura ondasunen balioa nabarmentzea eta biziraupena eta babesa bermatzea, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien onurarako. Horretarako, ongi prestatuta dauden langileak ditugu, prestakuntza espezializatuarekin hain zuzen ere, nazioartean kontserbazioaren eta zaharberrikuntzaren arloan hartutako irizpideak eta arauak aplikatzen dituztenak.

Obrak aztertzeak, agiriak biltzeak eta ikertzeak beren historia, gauzatzeko teknika eta gaur egungo kontserbazio egoera zein den jakiteko aukera ematen dute. Datu multzo hori funtsezkoa da artatze eta zaharberritzen proiektua egiteko.

Lehentasuna ematen zaio prebentzio kontserbazioari, izan ere, ezartzen duen lan metodologiaren helburua, kalteak saihestea eta narriadura atzeratzea da. Horrela, baldintza egokiak sortzen dira kultura ondasuna kontrolatzeko eta babesteko. Bestalde, bere ezaugarri estetiko, historiko eta fisikoak gordetzen dira.