Hezkuntza eta museoak
Hezkuntza eta museoak
Arte Ederren Museoko, Arma Museoko, Natura Zientzien Museoko, BIBAT Arkeologia eta Fournier Karta Museoko eta Arabako Ondare Arkeologikoko HEZKUNTZA taldea gara.
Hezkuntza formalarekin lotutako programak, jarduerak, bitartekaritza elementuak eta hezkuntza baliabideak diseinatu eta garatzen ditugu: ikastetxeetarako hezkuntza programak, bai eta hezkuntza ez formalarekin lotutakoak ere: haurrentzako programak, helduentzakoak, familientzakoak, behar bereziak dituztenentzakoak. Horien guztien helburua museoen eta gizartearen arteko zubi lana egitea da.
2020-2021 Hezkuntza-programa
2020-2021 ikasturterako, COVID-19ak eragindako ezohiko egoera dela eta, aldaketak egingo dira Arabako museoek proposatuko duten hezkuntza programan, bai taldeen kide kopuruan bai jarduerak egiteko moduan bertan.
Ikastetxeentzako hezkuntza eskaintza, museoko lantegiak eta bisita interaktiboak, aldatu egingo da neurri sanitarioetara egokitzeko, eta beti bezala, hezkuntza sistemako etapei egokituak izango dira, eta edukiak adinaren eta taldearen interesen arabera moldatuko
dira.
Talde txikiak egingo dira, eskatzen diren osasun neurriak bete ahal izateko eta talde handiak zatitzeko aukera desberdinak emango dira.
Proposatutako jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira.
Helduentzat, taldean zein banaka, familian edo bestela etorri, museoen eta gizartearen artean zubi izango diren bisita bereziak eskaintzen jarraituko dugu, betiere eskatutako osasun neurriak betez.
- Maskara nahitaez erabili behar da
- Museoek ez dute maskararik emango
- Bisita guztiak doakoak izango dira
- Baldintzak alda daitezke osasun baldintzak aldatzen badira
Informazioa eta erreserbak:
educacionmuseosyarqueologia@araba.eus

Ikasle eta irakasleak
Lantegiak, prestakuntza ikustaldi interaktibo eta gidatuak ikasle, irakasle eta beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat.
Ikusi jarduerak