Ikustaldiak familian

Larunbatetan jarduera hau eskaintzen zaie familiei. BIBAT (Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa), Natura Zientzien Museoa edo Arma Museoa aukeratu dezakete.

Ikustaldi komentatu batean datza, azalpenak jarduerarekin bateratuz, betiere taldearen ezaugarrietara moldatuta.

Helburua: Arabako ondarea familian gozatzen ikastea.

Iraupena: Ordu bat eta 30 min. 

Ospa ezazu zeure urtebetetzea museoan!

 

Larunbat goizetan, urtebetetzea museoan ospatzeko aukera eskaintzen dugu.

Gure ondareaz gozatu, dibertimendua eta jolasa bateratuz.

Aukeran dira BIBAT (Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa), Natura Zientzien Museoa eta Arma Museoa.

5 eta 10 urte bitartekoak

Eguberrietako programa museoetan

 

Oporraldian jarduera hau proposatzen dugu, txikienei zuzendutako eskaintzaren osagarri.

Hartan, haien adinera moldatutako lantegiak eta ikuskizunak eskaintzen dira.

5 eta 11 urte bitartekoak

Udako programa museoetan

 

Uztailean zehar egiten da jarduera hau, txikienei zuzendutako eskaintzaren osagarri.

Aukeratutako museoko ikustaldi eta lantegi programa bat garatzen da.

5 eta 11 urte bitartekoak