Arkeologiaren gaineko esku hartzeak
- Kultura
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Arkeologiaren gaineko esku hartzeak
Arkeologiaren gaineko esku hartzeak
Arkeologia
Artxuako San Sebastian elizako gurutze esekia. (Xehetasuna)
Atal hau hainbat objekturen tratamenduaz arduratzen da. Objektu horiek tamaina eta kronologia desberdinekoak dira, eta Arabako lurralde osoan egindako esku hartze arkeologikoetan berreskuratu dira. Horrez gain, beste lan batzuk ere lantzen ditu, oro har, material ez-organikoz edo material organiko bereziez egindakoak, jatorri desberdinekoak: armagintza, bitxigintza, etnografia eta dekorazio arteak.
Cabrianako villako mosaikoa. Comunión. (Xehetasuna)
Arkeologiaren gaineko esku hartzeak
Hiru plakatxo
Zaballa eta Bagoetako hiru plakatxo esmaltez apainduta. Arabako Arkeologia Museoa.
- Egilea: Ezezaguna
- Gaia: Kobre, urre eta esmalte aleazioa
- Data: XII.-XIV. mendeak
Tamaina txikiko lau angeluko hiru ezarkin dira, larruzko, zurezko edo ehuneko piezak apaintzeko. Denak sutan urreztatu eta esmaltatuta daude, champlevé teknikaren bidez.
Piezak ongi kontserbatzeko eragozpenik handiena da kloruroak daudela. Halaber, euskarriaren metalaren (kobrea) eta estalduraren (urrea) arteko ekintza fisiko eta kimikoaren ondorioz, korrosio prozesuak garatu dira bien artean. Horrela, kobrea loditu eta deformatu da. Bestalde, eremu askotan urrea askatu da. Esmaltea ere egoera txarrean zegoen: arrailak, krakeladurak eta galerak.
Piezak, lehendabizi, garbitu zituzten, bisturia erabiliz, begi biko lupaz. Garbiketa aurrera joaten zen heinean, zenbait eremu finkatu behar izan zituzten, bai esmaltearena, bai urreztatutakoak. Ondoren, kloruro guneak zigilatu zituzten, egonkortu eta lehortu. Azkenik, gainazalean bi babes geruza jarri zituzten.
Bagoetako plaka, tratatu aurretik
Bagoetako bigarren plaka
Zaballako plaka
Krakeladura eta esmaltearen arrailak
Cornado noven, Antso IV.a
Cornado noven, Antso IV.a Gaztelakoarena, Zaballako aztarnategikoa. Arabako Arkeologia Museoa
- Egilea: Ezezaguna. Toledoko Txanpon Etxea.
-
Gaia: Zilar-kobrea (zilar eta kobre aleazioa)
- Data 1284-1295
Txanponaren egoera orokorra ona zen. Pieza osatuta dagoen metala nahikoa mineralizatuta dago, eta oso hauskorra da. Estaltzen zuen kobrearen korrosio produktuen geruza nahikoa deformatzaile eta irregularra zen. Txanponaren gainazalari atxikita, ehun zati bat gordetzen zen, lotura lauaz edo tafetaz (lihozko hariarekin) fabrikatutakoa. Nahikoa kontserbazio egoera onean zegoen, korrosioaren produktuetan dauden konposatu mineral batzuek materia organikoetan izan duten ekintza biozidarengatik. Txanpona heldu zen sedimentua kenduta, ehuna finkatu egin zuten. Bestalde, baliabide mekanikoz garbitu zuten, begi biko lupaz, eta egonkortze eta inhibitze tratamendua egin zioten. Amaitzeko, lehortu eta babesteko bi geruza bota zituzten. Ehuna finkatu eta babestu zuten txanponaren gainean, pieza numismatikoari interes handiagoa ematen diolako.
Aurrealdea, garbitu ondoren
Atzealdea, tratatu ondoren
Tafetazko ehuna, lupaz begiratuta
Lihozko zuntzak, mikroskopiotik begiratuta
Turkiako kilij-a
Turkiako kilij-a, 339. zenbakia, Arabako Arma Museokoa
-
Egilea: Ezezaguna
-
Gaia: Altzairua, letoia, errinozeroko adarra, larrua eta zura
-
Data: XIX. mendea
Mota honetako sablea otomandar Inperioak erabili zuen XV. mendetik. Xafla kurbatua eta kontrako ahoa azken herenean. Ezpata burua pistolako ipurdi formakoa da, eta zilar ildaskatuarekin azpilduta dago. Letoizko gurutzean Allah izena inskribatuta dago. Zorroa zapa larruz estalita dago, zilarrezko hariz jositakoa. Ahoan eta amaieran landare apaingarriak landuta daude, eta kartutxoetan letra kufiko geometrikoak daude.
Sablea osorik dago eta nahikoa egoera onean. Zikintasun geruza bat zuen, oro har, koipea eta garbiketa produktuen hondarrak. Metalei dagokienez, altzairuaren azalean oxido zuloak daude, letoia oso higatuta dago eta zilarrean sulfurazio orbanak daude. Horrez gain, deformatuta eta askatuta ere dago. Adarrak ezkata txikiak, arrailak eta intsektu hozkadak ditu.
Metalak zenbait barautsetako mikrotornu batekin, metal garbitzaile bereziarekin eta zenbait baliabide mekanikorekin garbitu ziren. Azalak koipegabetu ondoren, mikrozuntzezko zapi batekin leunki txartatu ziren. Adarra eta larrua garbitu, hidratatu eta babestu ziren.
Turkiako kiliij-a 339
Gurutze sulfuratu eta higatua
Ahoraren inskripzioa
Allah izena inskribatuta duen ahoa
Eskutokiko laminaren itsastea
Larruaren josturaren xehetasuna
Afrikako olio-lanpara
Afrikako argi-zuloa, Atlante IX B motakoa, Iruña-Veleiakoa. Arabako Arkeologia Museoa
-
Egilea: ezezaguna
-
Gaia: Sigillata zeramika afrikarra A.R.S.W.
-
Data: erromatar berantiarra. V. mendearen lehenengo erdia
Argi-zuloaren hiru laurdenak gordetzen dira, eta 47 zati daude. Erliebean apainduta dago, landare motiboekin eta krismoi batekin. Kedar hondar beltz ugari ditu, suak argi zuloaren muturrean eragindakoak. Horrek erakusten du pieza luzaroan erabili zutela. Zeramika ore gorria egoera onean dago, hala ere, azaleko berniz distiragabea nahikoa galdu da erabileraren eta gatz disolbagarriek egindako kaltearen ondorioz.
Tratamendu hau egin zuten: euskarriari atxikitako lurrak garbitzea, berogailuan lehortzea, finkatzea eta zatiak itsastea, eta falta ziren zati batzuk partzialki egitea, beren iraunkortasun mekanikoa hobetzeko eta objektua irakurtzen laguntzeko.
Tratamenduaren aurretik
Tratamenduaren ondoren (aurrealdea)
Tratamenduaren ondoren (atzealdea)
Pilota
Gasteizko Santa Maria katedraleko pilota
-
Egilea: Ezezaguna
-
Gaia: Larrua eta kalamuzko haria
-
Data: XVIII. mendea
Pilota hau sokazko mataza batekin eta zurezko karrete batekin batera aurkitu zuten Katedraleko San Roke kaperaren iparraldeko leihoan. Ziur asko ustekabean heldu zen hara. Oso zaila da jakitea jatorri zenbat pisatzen zuen eta zer diametroa zuen, deshidratazioaren ondorioz txikiagotu delako. Horrez gain, intsektu eta onddoen eraso handiak izan ditu. Larruzko edo erraizko oinarrizko tira estuez eginda dago, eta haien lodiera irregularra da. Zahartuta, apurtuta eta bereizita daude. Horri esker, barrualdean, hari urdinak eta krema kolorekoak daude, ziur asko, jatorrizko josturak zirenak. Egindako esku hartzea kontserbatzeko baino ez zen izan. Pintzez eta zurezko zotzez, barruan zeuden intsektuen hondarrak kendu ziren. Larrua presiopeko aire hotzez garbitu zuten, eta azaletik eskuilatu, lehorrean, zuntzez norabideari jarraituz.
Tratamenduaren aurretik
Kalteak tiretan
Tratamenduaren ondoren
Habaila jaurtigaia
Habaila jaurtigaia (glans), Gasteizko hiriguneko inskripzioarekin. Arabako Arkeologia Museoa
-
Egilea: Ezezaguna
-
Gaia: Beruna
-
Data: Erromanizazioa (ziur asko, gure aro aurreko II. eta I. mendekoa).
Berunezko jaurtigaiak edo glandeak askotan erabili zituzten antzinako armadetako habailariek. Interesgarria da inskripzio bat duelako, zaharberritzean aurkitutakoa. Grekoz dago (ÁÉÔÙëÙÍ), eta habailari etolioenak zirela esan nahi du. Soldadu hauek Numantzia Eszipionen agintepean setiatu zuten erromatar kontingenteen barruan egon ziren. Jaurtigaiaren kontserbazio egoera orokorra ona zen. Korrosio produktuekin eta lurrekin estalita zegoen, eta ez zuen uzten inskripzioa irakurtzea. Tratamendu hau egin zioten: garbiketa kimikoa, eskuilatze leunez garbitzea, garbiketa mekanikoa bisturiz, begi biko lupapean, lehortzea eta babesa aplikatzea. Beruna oso sentikorra ingurumen baldintzen aurrean, beraz, giro egoki eta kontrolatuan zaindu behar da.
Arkeologiarako Arabar Institutua
Jaurtigaia, zaharberrituta
Grafia grekoaren kalkoa
Leihoaren burdin sarea
Leihoaren burdin sarea, Mariturriko aztarnategikoa, Gasteizko mendebaldean
-
Egilea: Ezezaguna
-
Gaia: burdin forjatua
-
Data: Erromanizazioa
Burdin sarea lau angeluko pletina lauez eginda dago. Baoak punta bikoitzeko beste pletina batzuekin babestuta dago, izarrak sortuz. Lan bikaina da, izan ere, erromatar burdin sare oso gutxi gorde dira. Indusketan finkatu zuten, errazago altxatzeko eta egoera onean eramateko Zaharberrikuntza Zerbitzura. Zatituta zegoen, ez zegoen osorik eta deformazio mekaniko handia zuen, ziur asko, jarrita zegoen horma eraitsi zelako. Korrosio prozesu aurreratuek hauskortasun eta desegonkortasun handia eragin zuten. Hasiera batean behin behinean finkatu zuten, eta ondoren tratamendu hau egin zuten: garbiketa mekanikoa, finkatze partzialak, egonkortze kimikoa, lehortzea, azaleko inhibizio tratamendua eta eremu ahulak berregitea. Amaitzeko, modu egokian babestu zuten.
Burdin sarea, tratamenduaren aurretik
Korrosioa zuten pletinak
Burdin sarearen azken argazkia
Vélo-dog errebolberra, 1076. zk.
Vélo-dog errebolberra, 1076. zk., Arabako Arma Museokoa
-
Egilea: Ezezaguna
-
Gaia: Altzairua eta zura
-
Data: XIX. mendea
Vélo-dog errebolberra su arma da, kanoi txikia du, kolpekaria ezkutatuta eta katua eraisgarria. Metala egoera txarrean zegoen, korrosioa aurreratuta, azala zulatuta eta estaldura galduta. Horrez gain, koipe orbanak eta azaleko zikintasuna zuen, erabileraren ondorioz. Tratamendua egin aurretik, zurezko kirten-azalak desmuntatu zituzten. Zati metalikoa garbitu eta egonkortu zuten, eta azkenik, babes geruza bat bota zioten. Zura ere garbitu eta ezkoz babestu zuten.
Tratamenduaren ondoren
Katua eraitsita
Grabatuta zegoen dekorazioa
Kanoian grabatuta Vélo dog modeloa
Bi simpulum, La Hoya aztarnategikoak
Osorik ez dauden bi simpulum, La Hoya aztarnategikoak. Guardia.
-
Egilea: Ezezaguna
-
Gaia: Kobre alazioa
-
Data: Burdin Aroa (gutxi gorabehera gure aro aurreko II. edo I. mendeak)
Piezak bi sinpulum-en zatiak dira, erritu izaeradun objektuak. Kirtena eta burruntzali bat dira, libazioetarako erabilitakoak, eta hileta erabileraz gain, zenbait gizarte ekintzetan ere erabiltzen zuten. Mailukatuz landutako lamina fin metalikoz eginda daude, eta bozelduz apainduta dago.
Bi piezen metala guztiz mineralizatuta zegoen, eta oso hauskor dago. Tratamenduaren hasieran finkatze esku hartzea kendu zuten, ziur asko, indusketan bertan egindakoa errazago ateratzeko. Gero, garbiketa mekanikoa egin zen, begi biko lupapean, inhibizio eta egonkortze tratamendua, kloruro guneak itxi, lehortu, zatiak itsatsi eta falta ziren zatiak berregin. Amaitzeko, bi babes geruza eman zituzten.
Simpulum-en kirtena 1148A
1148 kirtena, tratamendua eginda
La Hoyako simpulum baten berregitea