Arte garaikidearen gaineko esku-hartzeak
- Kultura
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Arte garaikidearen gaineko esku-hartzeak
Arte garaikidearen gaineko esku-hartzeak
Arte garaikidea
Creu negra i diagonal, Antoni TAPIESena. (Xehetasuna)
ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoaren bildumako lanak aztertu eta tratatzen ditu funtsean arloak.
Mundu artistiko modernoan material, teknika, formatu eta adierazpide berriak erabiltzearen ondorioz, arazoak dibertsifikatu eta kontserbazioa eta zaharberrikuntza zaildu egin da. Gainera, sorkuntza prozesuetan kontzeptuzko alderdiak gero eta garrantzitsuagoak dira. Horren guztiaren eraginez, ikuspegi berriak, irizpide berriak eta errealitate horretara egokitutako esku hartze teknika berriak sortu behar izan dira.
Fata Morgana, SCHLOSSERena. (Xehetasuna)
Arte garaikidearen gaineko esku hartzeak
Buru-babesa II.
Buru-babesa II. Artium Museoa
-
Egilea: Eva Lootz
-
Gaia: kobrea, letoia, argi eta zura
-
Data: 1985
Eva Lootzen eskultura hau 1987. urtean erosi zuen Arabako Foru Aldundiak. Hasieratik erakusketa askotan parte hartu zuen, bereziki "80ko belaunaldia" izeneko erakusketa ibiltarian.
Eskultoreak erabilitako materialak oso hauskorrak direnez, hamabost urte igarota, zenbait kalte ditu: orban orokorrak, oxidatze desberdinengatik; gatz kuprikoak sortu dira zuloen eta justuren inguruan eta hainbat deformazio ditu. Horrek guztiak bere irudia nabarmen narriatu zuen, eta zaharberritu arte ezin zen erakutsi.
Jabetza intelektualeko 22/97 Legearen arabera, "eskubide morala" kontuan hartuz, artista babesten duena, 2002. urtean Eva Lootzekin harremanetan jarri ginen, egoera azaltzeko, zenbait proposamen aurkezteko eta obra kontserbatzeko eta bi alderdien (jabea eta artista) berezko interesetarako jarduera egokiak elkarrekin ezartzeko.
Artistari aurkeztutako proposamen guztietatik, kasketa berregitea erabaki zuen artistak, material berdinekin eta sekzio handiagokoak. Zaharberrikuntza Zerbitzuaren esku utzi zuten.
Esku hartze mota honetan obra osorik edo partzialki berregiten da, eta askotan egiten da Arte Garaikidearen zaharberrikuntzan. Piezen ezaugarri materialek, artistekin harremanetan jartzeko aukerak, lege baldintzek edo sortze prozesuaren balorazio desberdinak, zaharberritzeko aukerak eta irizpideak handitu dituzte.
Deformazioen xehetasuna
Berregitea
Narriaduren xehetasuna
Buru-babesa II.
Artista, erreplikari oniritzia ematen