Dokumentu grafiko eta argazkien gaineko esku hartzeak
- Kultura
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Dokumentu grafiko eta argazkien gaineko esku hartzeak
Dokumentu grafikoa eta argazkiak
Dokumentu grafikoa eta argazkiak
Fernando IV.ak emandako erregalia. (Xehetasuna)
Atal honetan ondare dokumentala eta bibliografikoa osatzen duten piezak, obra grafikoa eta objektu fotografikoak esku hartzen dira. Objektu mota ugari biltzen ditu, eta haien euskarri nagusia papera edo pergaminoa da.
Aniztasun hori oso ohikoa da liburutegietan, artxiboetan eta museoetan, non, besteak beste, obrak eta liburu bildumak, aldizkako argitalpenak, kodexak, pribilegio biribildunak, estanpak, gutunak, kartelak, argazkiak, mapak edo kartak aurkitzen ditugun.
Paper margotua. Hurtado de Mendoza dorretxea. (Xehetasuna)
Dokumentu grafiko eta paperaren gainean egindako esku hartzeak
"Alegoría del Amor" haizemailea
"Alegoría del Amor" haizemailea, Arabako Arma Museoa, Gasteiz.
- Egilea: Ezezaguna -sinadura ezin da irakurri-
-
Gaia: Akuaforte, eskuz margotua, marrazkiak eta apaindura urreztatuak. Nakar, zura eta papera
-
Data: XIX. mendea, Napoleonen garaia -1. Inperioa-
Aurreko esku hartzearen ondorioz ezin zen ikusi, eta bere egonkortasun fisikoa arriskuan jartzen zuen. Hor, paperezko piezak eta beste haizemaile batzuen hondarrak gehitu zituzten, jatorrizko eremuak ezkutatzen zituztenak. Erabilitako itsasgarriek zikintzen zuten, eta euskarrian tentsioak eragiten zituzten. Horrela, zaila zen irekitzea. Horrez gain, erabileraren ondorioz, oso narriatuta zegoen.
Gehitutako gauza horiek guztiak eta itsasgarrien hondarrak kenduta, lehen hagaxkaren gida apurtuta zegoela, iturritik kolatua kenduta zuela eta hagaxka nagusia osorik galduta zegoela egiaztatu zuten.
Hauxe izan da egindako tratamendua: garbitzea, apurtuta zegoen hagaxka kolatzea eta indartzea, urratuta eta euskarritik bereizita zeuden eremuak lotzea, eta euskarriaren hutsuneak sartzea, antzeko ezaugarriko pergaminoz, akuarelekin leheneratuta. Jatorrizko museoan erakusteko, kartoizko atril bat egin zen.
Hasierako egoera
Zati apurtuak
Desmuntaketa
Txertatzea
Azken egoera
Autorretratua
Autorretratua, Arabako Arte Ederren Museoa, Gasteiz
-
Egilea: DIAZ OLANO, Ignacio
-
Gaia: Conté lapitza, sangina eta klariona paper gainean
-
Data: XIX. - XX. mendea
Desmuntatzean, lanaren atzealdearekin ustekabea hartu genuen. Beste marrazki bat zegoen, emakume biluzia, sanginaz, eta argizari ukituez.
Duela urte batzuetako obretan ohikoa denez, ez zegoela ongi muntatuta egiaztatu zuten, material ezegonkorrak erabili zituztelako, kontserbatzeko bateraezinak zirenak. Kasu honetan, zinta itsaskorra erabili zuten, marrazkia finkatzeko, eta kartoi azidoak. Itsasgarria denborarekin herdoilduta zegoen, eta euskarria zikin. Beste narriadura batzuk ere bazituen, hala nola: ebakiak, urratuak, zuloak goiko eta beheko alboetan, hutsune txikiak euskarrian eta tolestaketen markak.
Ezegonkorrak ziren materialak kendu zituzten, deskribatutako kalteak zuzenduz eta berriro muntatuz, passe-partout karpeta erabiliz, eta markoa jarriz.
Prebentziozko kontserbazio estrategia gisa oso garrantzitsua da obren muntaketaren ikuskapen eta ordezkatze sistematikoko prozedurak ezartzea, bereziki duela zenbait urte markoztatutako obrekin. Kalte asko, erabilitako materialen kalitatearengatik gertatzen dira. Horren ondorioz, besteak beste kolore aldaketak gertatzen dira, orbanak agertu edo euskarria azidifikatzen da, iraunkortasuna galduz.
Autorretratua
Hutsuneak eta urratzeak
Emakume biluzia atzealdean
Konpondutako eremuak
Azken egoera
Karta-sorta espainola
Karta-sorta. Tarazona 1/1, Arabako Fournier Karta Museoa, Gasteiz
-
Egilea: Zaragozan MARTON Y COMPA enpresak inprimatutakoa. Errege fabrika.
-
Gaia: Xilografia, trepa/paperezko kartoi mehez koloreztatua
-
Data: 1785. urtearen ingurukoa
AFAk ale hau 2002. urtean eskuratu zuenean oso narriatuta zegoen, eta erraz hautematen zen kutsadura mikrobiologiko batek eragindako deskonposizio handia. Euskarria nabarmen hauskorra zen, bigun zegoen, porotsu, zenbait eremu falta ziren eta mehetuta zeuden. Kartoi mehea osatzen dituzten orriak partzialki bereizita zeuden, kasu batzuetan guztiz. Tintek intentsitatea nabarmen galduta zuten, orbanak zeuden pigmentazioekin eta ugerra azalean pilatuta zegoenez, ilunduta zeuden. Horrez gain, tintak (horia eta berdea) apur bat herdoilduta zeuden, baita pulpan zeuden partikula metalikoak ere.
Hauxe izan da esku hartzea: egurastuz lehortzea, hautsa kentzea eta esporak xurgatuz kentzea. Zikintasun metakinak mekanikoki kendu zituzten, bisturiz, eta xurgatutako zikintasuna bainu hidroalkoholikoz. Hutsuneak paper japoniarraz bete ziren, eta orriak, nabarmen hondatuta zeudenak, laminetan banatu eta kolaz itsatsi ziren. Amaitzeko, babes geruza bat eman zioten. Kontserbatzeko kartoizko kaxa batean gorde zuten.
Azken egoera
Askatuta zeuden orriak
Filigranak
Euskarriaren garbiketa
Txertatze prozesua
Novum testamentum
Novum testamentum, Gasteizko Teologia Fakultateko Liburutegia
-
Egilea: Nicolaus de Lira. Inprimatzailea: Bonetus Locatellus
-
Gaia: Inprimaketa tipografikoa eta paperaren gaineko hozkak. Koadernatze gotiko-mudejarra, azal osoa larruzkoa, gofratuz apaindua.
-
Data: Venezia, 1489
Inkunablea oso narriatuta zegoen, eta egoera txar horretan zenbait arrazoi zeuden. Fisikoak nabarmenduko ditugu, erabileraren beraren ondoriozkoak. Egoerak okerrera egin zuen oinarrizko egiturazko elementuak faltatzen ziren heinean.
Liburuaren gorputza eta azala erabat bananduta zeuden. Azalak zulatuta zeuden, intsektuen erasoengatik, eta zati handiak faltatzeaz gain, zenbait zati apurtuta zeuden. Larruak ez zuen kofiarik, eta atzealdeko azalaren heren bat falta zen. Bestalde, bizkarra, autoitsaskorra zen zinta batez estalita zegoen, herdoilduta. Lehen eta azken orribikoak oso ahul zeuden, hasiera batean mikroorganismoengatik, eta geroago xilofagoengatik.
Papera garbitu, mekanikoki mentatu eta finkatu zen, eta prentsara eraman zen, bertan jos zezaten. Jatorrizko azalak berreskuratu ziren. Estaldura garbia eta hidratatua larruzko estalki berri baten gainean itsatsi zen, eta berriro koadernatu. Horretarako, piezaren kodikologia elementu guztiak mantendu eta antzeratu ziren. Esku hartzea amaitzeko, kutxa bat egin zen, ongi manten zedin.
Azala
Liburuaren gorputza
Leheneratutako azala eta itxigailua
Berrerabilitako eskuz idatzitako orriak