Pinturaren gaineko esku hartzeak
- Kultura
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Pinturaren gaineko esku hartzeak
Pinturaren gaineko esku hartzeak
Pintura
Taularen zati bat. Herediako San Kristobal eliza. (Xehetasuna)
Arlo honetan, zenbait euskarritan, batez ere mihisetan, egindako asto gaineko pintura lanak aztertu, gainbegiratu eta tratatzen dira. Lan horiek Arabako Foru Aldundiaren museoetatik, eliza ondaretik eta toki erakundeetatik datoz.
Liniers jeneralaren atzematea, Pablo URANGArena. (Xehetasuna)
Pinturaren gaineko esku hartzeak
Kristo gurutzatua, Jose de Riberarena
Kristo gurutzatua, Jose de Riberarena, Elizbarrutiko arte sakratuaren museoa, Gasteiz
-
Egilea: José de RIBERA
-
Teknika: Mihisearen gaineko olio-pintura
-
Data: 1643
Tamaina handiko lan honetan bi urte baino gehiagotan azterlanak egiteaz gain, materialak aztertu, historia materialari buruzko bilaketa ere egin da, agiriak hustuz eta berrikuspen bibliografikoa eginez. Horrela, esku hartze kopurua eta eragina ere ezagutu ahal izan da. Gutxienez lau aldiz zaharberritu da. Esku hartze horiek koadroaren patologien hasieraren, kausen eta aplikatutako tratamenduen datu kronologikoak eman dizkigute.
Hauek izan dira esku hartzearen fase nagusiak: 1985. urteko esku hartzean erabilitako berniz geruza lodia kentzea, ukitu koipetsuak kentzea eta berriro integratzea.
Zaharberrikuntza baino lehen
Zaharberritu ondoren
Aurpegiaren erradiografia
Argi ultramorearen bidez ikusitako irudia
Hondoko estratigrafia
Disolbagarritasun testa
Zaharberritu ondoren
Kristo hilaren gaineko erosta
Kristo hilaren gaineko erosta. Santa Maria katedrala, Gasteiz.
-
Egilea: Gaspar de Crayer
-
Teknika: Mihisearen gaineko olio-pintura
-
Data: 1640. urtearen ingurukoa
Euskarriak deformazioak zituen, geruza piktorikoaren narriadurak eraginez. Horiek, barruko tentsioengatik eta oihalaren gainean egindako presioengatik gertatu dira. Pinturak erretxina triterpenikoko geruza lodi bat zuen, erle-argizarizkoa, herdoilduta zegoena.
Esku hartzearen aurretik azterketak eta azterlanak egin dira: erradiazio ultramorea, erreflektografia infragorria eta X izpiak. Horrez gain, laginak hartu dira ehunak, bastidoreko zura eta geruza piktorikoak identifikatzeko.
Hauxe izan da tratamendua: bastidorea ordezkatzea, herdoilduta zegoen berniza kentzea, narriatuta zeuden bi partxeen ordez ehunezko intarsiak jartzea, iztukatzea eta berriro sartzea.
Kontserbazio egoera zaharberritu aurretik
Erradiazio ultramorearen bidez ikusitako agenda
Erreflektografia infragorria
Erradiografia orokorra
Zaharberritu ondoren
Ama Birjina Sortzez Garbia
Armiñongo San Andres parrokia elizako Ama Birjina Sortzez Garbia, Araba
-
Egilea: Ezezaguna.
-
Teknika: Mihisearen gaineko olio-pintura
-
Data: XVII. mendea
Obraren kontserbazio-egoera ez zen ona, kokatuta zegoen tokiaren baldintzengatik eta materialen berezko zahartzearengatik. Hauek izan dira ikusitako narriadura nagusiak: oihalaren eta eusteko iltzeen herdoiltzea eta onddoen eraso biologikoa, orban zuriak sortzen zituena. Bestalde, bastidore finkoak, ziririk gabekoak, ez zuen usten euskarria tenkatzen. Horren ondorioz, mihisea deformatzen zen eta geruza piktorikoaren gainean markak zeuden. Hor, arrailak ikusten ziren mantu urdin baten gainean, eta ileak, ziur asko materialen elastikotasun galerarengatik. Bestalde, burruntzaliek oso harrotuta zeuden ertzak zituzten.
Hauxe izan da tratamendua: aurrealdean eta atzealdean metatutako zikinkeria kentzea, geruza piktorikoa itsasgarri naturalarekin finkatzea xurgatze mahaian, ertzak kentzea eta herdoilduta zegoen berniz geruza kentzea.
Kontserbazio egoera zaharberritu aurretik
Atzealdearen bista orokorra
Garbiketa prozesuaren xehetasuna
Zaharberritu ondoren
"Kalbarioko erromeriatik bueltan", Ignacio Díaz Olanorena
"Kalbarioko erromeriatik bueltan", Ignacio Díaz Olanorena, Arabako Arte Ederren Museoa
-
Egilea: Ignacio DÍAZ OLANO
-
Teknika: Mihisearen gaineko olio-pintura
-
Data: 1901-1903
Pinturaren gutxi gorabeherako dimentsioa 226 x
Hauxe izan da esku hartzea: bastidorea ordezkatzea, forradura flotatzailea egitea, oihala babesteko eta egonkortasuna emateko, berniz geruza kentzea eta azken babesa.
Atzealdean, kartoi neutrozko atzeko babesak jarri ditugu, lana, hormako hezetasunetatik eta lekualdaketen bibrazioetatik babesteko.
Garbiketa baten xehetasuna
Pinturaren xehetasuna
Zaharberritu ondoren