Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun Zergaren ohiko galderak

Aitorpena egin beharra

Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zerga zuzeneko tributu bat da, izaera pertsonalekoa, ondarearen gaineko zergarekiko izaera osagarria duena eta zergadunen 3.000.000 eurotik gorako ondare garbia zergapetzen duena, arautzen duen foru arauan jasotako baldintzetan.

Abenduaren 15eko 23/2023 Foru Araua, ALHAOn argitaratua 2023ko abenduaren 29an

Zergadun hauek, sortzapenaren unean 3.000.000 eurotik gorako ondare garbia badute:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaindu behar duten pertsona fisikoak, baldin eta zerga hori ordainaraztea Arabako Foru Aldundiari badagokio (betebehar pertsonala).

b) Espainiako lurraldean bizi ez diren eta lurralde horretan kokatuta dauden ondasun eta eskubideen titularrak diren pertsona fisikoak, baldin eta, ondasun eta eskubide horien baliorik handiena euskal lurraldean egonik, Arabako Lurralde Historikoan daudenen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean daudenen balioa baino handiagoa bada (betebehar erreala).

c) Espainiako lurraldeko egoiliar ez izan arren azken egoitza Araban eduki duten pertsona fisikoak, baldin eta zerga Araban ordaintzea hautatzen badute. Aukera hori baliatzeko, zerga honen autolikidazioa aurkeztu beharko dute Araban egoiliar izateari utzi dioten lehenengo zergaldian.

d) Espainiako Estatuak atzerrian dituen ordezkari eta funtzionarioak, eta atzerriko estatuek eta erakundeek Espainian dituztenak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudian zergadun horientzat xedatutakoaren arabera (betebehar pertsonala edo erreala).

e) Testamentu ahalordea edo botere osoko gozamena egikaritzeko zain dauden jaraunspenak, zerga hori onesten duen abenduaren 15eko 23/2023 Foru Arauaren bigarren xedapen gehigarrian jasotako berezitasunekin (ALHAO, 2023ko abenduaren 29koa).

Ohiko bizilekua zehazteko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudian xedatutakoa beteko da.

Zerga egitatea. Ondasun eta eskubide salbuetsiak

Zergadunen ondare garbia zergapetzen du zergak, hau da, titular den ondasun eta eskubide ekonomikoen multzoa, balioa murrizten duten karga eta zergetan gutxituta, eta zergadunak erantzun beharreko zor eta betebehar pertsonalak kenduta.

Zergadunak ez ditu aitortu behar ondasun eta eskubide hauek:

a) Euskal kultura ondarea osatzen duten eta behar bezala inskribatu diren ondasunak.

b) Espainiako ondare historikoa osatzen duten ondasunak, kalifikatu eta, hala badagokio, dagokion erregistroan edo inbentarioan inskribatu badira.

c) Erregistratu eta kalifikatu diren autonomia erkidegoetako ondare historikoa osatzen duten ondasunak.

d) Espainiako Ondare Historikoaren Legean ezarritako kopuruak baino balio txikiagoa duten artelanak eta antzinako gauzak.

e) Museoei edo kultura erakundeei gordailuan lagatako artelanak eta antzinako gauzak, gordailuan dauden bitartean.

f) Artistaren obra propioa, egilearen ondarean dagoen bitartean.

g) Etxeko gauzak, ondasun hauek izan ezik: bitxiak, luxuzko larruak, ibilgailuak, itsasontziak, aireontziak, artelanak eta antzinako objektuak.

h) Eduki ekonomikoko eskubideak honako tresna hauetan:

  • Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetako bazkide oso edo arrunten eskubide kontsolidatuetarako eta onuradunen eskubide ekonomikoetarako.

  • Partaideen eskubide finkatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak pentsio plan batean.

  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Arauan aipatzen diren aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primetako eduki ekonomikoko eskubideak.

  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Arauan aipatzen diren enpresen gizarte aurreikuspeneko planei zergadunak egindako ekarpenetako eduki ekonomikoko eskubideak, hartzailearen ekarpenak barne.

  • Zergadunak aseguru kolektiboko kontratuei ordaindutako primetatik eratorritako eduki ekonomikoko eskubideak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planez bestelakoak, enpresek beren gain hartutako pentsio konpromisoak bideratzen badituzte, Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian jasotakoaren arabera, bai eta enpresaburuek aseguru kolektiboko kontratu horiei ordaindutako primetatik eratorritakoak ere.

  • Mendetasuna estaltzen duten aseguru pribatuei ordaindutako primei dagozkien eskubide ekonomikoak (aseguru horiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 70. artikuluko 1. idatz zatiko 7. zenbakian jasotzen dira).

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 20ko 2019/1238 (EB) Erregelamenduan (banakako pentsioen produktu paneuroparrari buruzkoa) araututako banakako pentsioen produktu paneuroparrei egindako ekarpenetatik eratorritako eduki ekonomikoko eskubideak.

i) Jabetza intelektualak sortzen dituzten eskubideak, egilearen ondarean dauden artean.

j) Jabetza industrialak sortzen dituzten eskubideak, egilearen ondarean dauden artean eta jarduera ekonomiko bati loturik ez badaude.

k) Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Foru Arauan xedatutakoaren arabera etekinak salbuetsita dituzten balioak.

l) Pertsona fisikoek beren jarduera ekonomikoa garatzeko behar dituzten ondasun eta eskubideak, baldin eta jarduera hori zergadunak egiten badu ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean, eta bere errenta iturri nagusia bada. Era berean, ez dira aitortu behar entitateetako partaidetzen gaineko jabetza osoa, jabetza soila eta biziarteko gozamen eskubidea, baldin eta Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan (6. artikulua) jasotako baldintzak betetzen badira.

m) Zergadunaren ohiko etxebizitza, gehienez, 400.000 eurora arte.

n) Atzerrian dauden ondasun eta eskubideak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 56 bis artikuluan aipatzen den lekualdatutako langileen araubide berezia aukeratu duten zergadunen titulartasunekoak badira.

ñ) Berrikuntza sustatzeko Europako funtsetako partaidetzak, baldin eta martxoaren 7ko 2/2018 Foru Arauaren 10. artikuluan jasotako betekizunak betetzen badituzte, eta eskuratu zirenetik bost urtez zergadunaren ondarean badaude.

o) Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsetako eta kapitalizazio produktiboa bultzatzeko Europako funtsetako partaidetzak, martxoaren 7ko 2/2018 Foru Arauaren 11. edo 12. artikuluetan jasotako betekizunak betetzen badituzte, dagokionaren arabera, betiere bost eskuratu zirenetik bost urtez zergadunaren ondarean badaude.

p) Zergadunak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 90. artikuluan ezarritako kenkaria aplikatu dien entitateetako akzioak eta partaidetzak, horiek eskuratu zirenetik hamabost urte baino gehiago igaro direnean izan ezik.

Ondare ondasunen eta ondare eskubideen titularra nor den zehazteko, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren titulartasun juridikoari buruzko arauak hartuko dira kontuan, bai eta zergadunek aurkeztutako edo Administrazioak aurkitutako frogak ere. Titulartasun juridikoari buruzko arau horiek ezkontzaren araubide ekonomikoa arautzen duten xedapenetan jasotakoak izango dira, bai eta Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera osatutako familiako edo izatezko bikoteko kideen arteko ondare harremanei kasu bakoitzean aplikatu beharreko legeria zibileko manuetan jasotakoak ere.

Senar-emazteen edo izatezko bikote horren ezkontzaren edo ondasun eraentzari edo ondare araubideari dagozkion xedapenen edo itunen arabera ondasunen eta eskubideen titulartasuna biena bada, erdibana eratxikiko zaizkie, hurrenez hurren, beste partaidetza kuota batzuk aplikatu behar direla frogatu ezean.

Ondasunen edo eskubideen titulartasuna ez badago behar bezala egiaztatuta, Zerga Administrazioak eskubidea izango du titular gisa hartzeko erregistro fiskal batean edo izaera publikoko beste batean titular gisa agertzen dena.

Prezio geroratuarekin edo jabari erreserbarekin eskuratutako ondasun eta eskubideei Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoa aplikatuko zaie.

Zerga oinarria

Zerga horren zerga oinarria zergadunaren ondare garbiaren balioak osatzen du.

 

Ondare garbi hori honako bi hauen arteko aldeak zehazten du:

 

a) Zergadunaren titulartasuneko ondasun eta eskubideen balioa, zergaren arauaren arauen arabera zehaztuta, eta

 

b) Izaera errealeko kargak eta zamak, ondasun edo eskubideen balioa eta zergadunak erantzun beharreko zor edo betebehar pertsonalak murrizten dituztenean.

 

Hala ere, salbuetsitako ondasunei dagozkien kargak eta zergak ez dira kenduko ondare garbia zehazteko.

 

Zergak ordaintzeko betebehar errealaren kasuetan (ikus "Nork egin behar du fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zergaren aitorpena?" galdera), Espainiako lurraldean dauden edo lurralde horretan egikaritu daitezkeen edo bete behar diren ondasun eta eskubideei eragiten dieten kargak eta zamak bakarrik izango dira kengarriak, bai eta zerga honi lotuta dauden ondasun eta eskubideetan inbertitutako kapitalen ondoriozko zorrak ere.

1.- Ondasun higiezinak:

Katastro balioaren bidez.

Zerga sortzen denean ondasun higiezin batek ez badauka katastro balioa ezarrita, edo atzerrian badago, haren eskuraketa balioaren arabera zenbatuko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 45. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen diren koefizienteak aplikatuz eguneratu ondoren.

Eraikitzen ari diren ondasun higiezinen kasuan, eraikuntza horretan zergaren sortzapen egunera arte zergadunak inbertitutako kopuruak eta orubeari dagokion balioa hartuko dira ondare balio gisa. Jabetza horizontalaren kasuan, orubearen balioari dagokion zati proportzionala tituluan finkatutako ehunekoaren arabera kalkulatuko da.

Multijabetza kontratuen, denbora partzialeko jabetzaren edo antzekoen bidez eskuratutako ondasun higiezinen gaineko eskubideak:

  • Higiezinaren titulartasun partziala badira, apartatu honetako lehen paragrafoaren arauen arabera baloratuko dira.

  • Higiezinaren titulartasun partziala ez badakarte, ziurtagirien edo horiek ordezkatzen dituzten beste titulu batzuen eskuratze prezioaren arabera baloratuko dira. Turismo ondasunak txandaka aprobetxatzeko kontratuei, iraupen luzeko opor produktuak eskuratzeko kontratuei, birsaltzeko kontratuei eta truke kontratuei eta zerga arauei buruzko uztailaren 6ko 4/2012 Legean jasotako eskubideak, edozein motatakoak direla ere, eskuratze prezioaren arabera baloratuko dira.

 

 2.- Jarduera ekonomikoei loturik dauden ondasun eta eskubideak:

  • Merkataritza Kodeari egokitutako kontabilitatea egiten bada, kontabilitatetik ateratzen den balioan, aktiboaren eta pasiboaren arteko diferentziagatik. Jarduera ekonomikoari atxikitako ondasun higiezinak, ibilgailuak, itsasontziak eta aireontziak badaude, bereizita baloratuko dira, Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 10.1 eta 10.8 apartatuetan jasotakoaren arabera, salbu eta kontabilitate balioa aipatutako apartatuak aplikatzetik ateratzen dena baino handiagoa denean.

  • Kontabilitaterik ezean, edo kontabilitatea ez badator bat Merkataritza Kodean xedatutakoarekin, zerga honi buruzko gainerako arauak aplikatuko dira balioak kalkulatzeko.

 

 3.- Kontu korronteko edo aurrezki kontuko gordailuak, agerikoak edo eperakoak:

Balio hauetatik handiena kontuan hartuta:

  • Zergaren sortzapen egunean duten saldoa.

  • Urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoko batez besteko saldoa. Kalkulu horretan ez dira zenbatuko zergadunak ondarean agertzen diren ondasunak eta eskubideak eskuratzeko edo zorrak kitatzeko edo murrizteko kendu dituen funtsak.

 

4.- Merkatu antolatuetan negoziatutako kapital propioak hirugarrenei laga izanaren balio adierazgarriak

Urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoko batez besteko negoziazio balioaren arabera zenbatuko dira, edozein izanik ere haien izendapena, adierazpena eta lortutako etekinen izaera.

 

5.- Kapital propioak hirugarrengoei laga izanaren gainerako balio adierazgarriak

Aurreko apartatuan aipatutakoez bestelako kapital propioak hirugarrenei laga izana adierazten duten balioak beren balio nominalean baloratuko dira, amortizazio edo itzulketa primak barne, edozein dela ere haien izendapena, adierazpena eta lortutako etekinen izaera.

 

6.- Edozein erakunde motaren funts propioetako partaidetzaren balio adierazgarriak, merkatu antolatuetan negoziatuak

 

  • Merkatu antolatuetan negoziatutako edozein erakunde juridikoren kapital sozialeko edo funts propioetako akzioak eta partaidetzak, inbertsio kolektiboko erakundeei dagozkienak izan ezik, urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoko batez besteko negoziazio balioaren arabera zenbatuko dira.

  • Antolatutako merkatuetan kotizatzen duten erakunde juridikoek jaulkitako eta oraindik kotizazio ofizialerako onartu gabeko akzio edo partaidetza berrien harpidetzaren kasuan, harpidetzako epealdiaren barruan titulu zaharrekin egindako azken negoziazioko balioa hartuko da akzio edo partaidetza horien baliotzat.

  • Ordaintzeko dauden kapital zabalkuntzei dagokienez, akzioak edo partaidetzak baloratzeko aurreko arauak aplikatuko dira, erabat ordainduta baleude bezala, ordaintzeko dagoen zatia zergadunaren zor moduan sarturik.

 

7.- Edozein motatako erakundeen funts propioetako partaidetza adierazten duten gainerako balioak

 

  • Aurreko apartatuan aipatutakoez bestelako akzio eta partaidetzen kasuan, haien balorazioa onetsitako azken balantzetik ateratako balio teorikoaren arabera egingo da, baldin eta balantze hori, nahitaez edo borondatez, berrikusi eta egiaztatu bada eta auditoretza txostena aldekoa bada.

  • Inbertsio Kolektiboko Erakundeen kapital sozialeko edo ondare funtseko akzio eta partaidetzak zergaren sortzapen datan dagoen likidazio balioaren arabera zenbatuko dira, balantzean sartutako aktiboak baloratuz, legeria espezifikoan jasotzen diren arauen arabera, eta hirugarrenekiko obligazioak kengarriak izango dira.

  • Bazkideek edo elkartekideek kooperatiben kapital sozialean dituzten partaidetzen balorazioa zehazteko, kontuan hartuko da onetsitako azken balantzearen ondoriozko ekarpen sozial ordainduen zenbateko osoa (nahitaezkoak edo borondatezkoak), eta, hala badagokio, egotzitako eta konpentsatzeko dauden galera sozialak kenduko dira.

 

Erakundeek bazkide, elkartekide edo partaideei ziurtagiriak eman beharko dizkiete, balorazio eta guzti.

 

 

 

8.- Bizitza aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko errentak

  • Bizitza aseguruen baliotzat, zerga sortzen denean haiek duten erreskate balioa hartuko da.

 

Hala ere, hartzaileak ez badauka ahalmenik zergaren sortzapen datan osorik erreskatatzeko eskubidea egikaritzeko, aseguruaren baliotzat data horretan hornidura matematikoak hartzailearen zerga oinarrian duen balioa hartuko da.

 

Aurrekoa ez zaie aplikatuko aldi baterako aseguru kontratuei heriotza edo baliaezintasun kasuetarako prestazioak edo bestelako arrisku berme osagarriak bakarrik jasotzen badituzte.

 

  • Aldi baterako errentak edo biziarteko errentak, kapitala dirutan, ondasun higigarritan edo higiezinetan ematearen ondorioz sortu direnean, zerga sortzen den egunean duten kapitalizazio balioaren arabera zenbatu behar dira, pentsioak eratzeko ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan adierazi diren arau berak aplikatuz.

 

Hala ere, bizitza aseguru batetik aldi baterako nahiz biziarteko errentak jasotzen direnean, aurreko apartatuan ezarritako balioa hartuko da haien baliotzat.

 

 

9.- Bitxiak, luxuzko larruak eta ibilgailuak, ontziak eta aireontziak

 

Bitxiak, luxuzko larruak, autoak, 125 zentimetro kubikoko edo gehiagoko zilindrada duten bi edo hiru gurpileko ibilgailuak, laketontziak edo itsas kiroletarako ontziak, belaontziak, hegazkinak, hegazkin txikiak eta gainerako aireontziak zergaren sortzapen datan merkatuan duten balioaren arabera zenbatuko dira.

 

Merkatu balioa zehazteko, zergadunek merkatuko balioa kalkulatzeko Foru Aldundiak ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarako eta oinordetza eta dohaintzen gaineko zergarako onartutako ibilgailu erabiliak baloratzeko taulak erabil ditzakete, hain zuzen ere fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zergaren sortzapen egunean indarrean daudenak.

 

10.- Artelanak eta antzinako gauzak

 

Artelanak edo antzinako gauzak zergaren sortzapen datan duten merkatuko balioaren arabera zenbatuko dira.

 

Definizio hauek hartuko dira kontuan:

 

a) Artelanak: pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, litografiak edo antzeko beste batzuk, betiere, kasu guztietan, jatorrizko obrak badira.

 

b) Antzinako gauzak: ehun urtetik gorako antzinatasuna duten ondasun higigarriak, tresnak edo apaingarriak, artelanak izan ezik, baldin eta azken ehun urteetan egindako aldaketen edo konponketen ondorioz jatorrizko ezaugarri nagusiak aldatu ez badira.

 

 

11.- Gozameneko eskubide errealak eta jabetza soila, administrazio emakidak eta kontratuzko aukerak.

Ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan ezarritako irizpideen arabera baloratuko dira.

 

12.- Jabetza intelektual eta industrialetik eratorritako eskubideak

Zergadunak hirugarren pertsonen bidez eskuratu baditu, eskuraketa balioaren arabera zenbatuko beharko dira.

 

13.- Gainerako ondasun eta eskubide ekonomikoak

Aurreko apartatuetan sartzen ez diren ondasunak eta eskubideak zerga sortzen den egunean duten merkatuko prezioaren arabera baloratuko dira, galdera honen 2. apartatuan adierazitakoa alde batera utzi gabe.

 

14.- Zorrak

Zorrak baloratzeko, zergaren sortzapen datan duten balio nominala hartuko da kontuan. Zergadunak erantzun beharreko zorrak bakarrik kendu ahal izango dira, betiere behar bezala justifikatuta badaude.

Ez dira kenkari izango:

  • Ondasun edo eskubide salbuetsiak eskuratzeko hartutako zorrak eta betebeharrak. Salbuespena partziala bada, zor eta betebeharren zati proportzionala kendu ahal izango da, bidezkoa izanez gero.

  • Abalatutako zenbatekoak, abal-emailea zorra ordaintzera behartuta egon arte, eskubidea zordun nagusiaren aurka egikaritu delako eta hura kobraezina delako. Betebeharra solidarioa bada, abalatutako kopuruak ezin izango dira kendu eskubidea abala jarri duenaren aurka baliatu arte.

  • Ondasun bat eskuratzean geroratutako prezioa ordainduko dela bermatzen duen hipoteka; hala ere, geroratutako prezioa edo bermatutako zorra ken daiteke.

Ondasunak edo eskubideak eskuratzeko egindako zorren ondoriozko kenkaria inolaz ere ezin daiteke izan zerga honi buruzko arauetan ezarritakoaren araberako balorazioa baino gehiago.

Kuota osoa eta kenkariak

Likidazio oinarria kalkulatzeko, zerga oinarriari 800.000 euro kendu behar zaizkio salbuetsitako minimo gisa.

Zergaren likidazio oinarria ondorengo eskalan jasotako tasen arabera zergapetuko da:

Base liquidable
Hasta (euros)
Cuota íntegra 
(euros)
Resto base liquidable
Hasta (euros)
Tipo aplicable 
(porcentaje)
3.200.000 0 3.200.000 1,70
6.400.000 54.400 6.400.000 2,10
12.800.000 188.800 1.700.000 2,50
14.500.000 231.300 en adelante 3,50

 

Betebehar pertsonalagatik zergaren mende dauden zergadunen kasuan, zerga honen kuota osoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren kuota osoekin batera, ezingo da izan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarri orokorraren eta aurrezpenari dagokionaren ehuneko 60 baino handiagoa.

 

Hori dela eta:

 

a) Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zergaren kuota osoaren zati bat ez da kontuan hartuko, hain zuzen ere izaera edo destinoa dela eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergak kargatzen dituen etekinak sortu ezin dituzten ondare elementuei dagokien zenbatekoa.

 

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriari batu behar zaio Sozietateen gaineko Zergaren abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren bosgarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan aipatzen den dibidenduen eta mozkinetako partaidetzen zenbatekoa.

 

Hiru zergen kuoten baturak goian ezarri den muga gainditzen badu, zerga honen kuota murriztu egingo da, harik eta ezarri den mugara ekarri arte, baina murrizketa ezin da inola ere ehuneko 80 baino handiagoa izan.

 

Familia unitateko kideek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan baterako zerga ordainketa aukeratu badute, zerga horren, ondarearen gaineko zergaren eta zerga honen baterako kuota osoen muga kalkulatzeko, kide horiek azken bi zerga horietan sortutako kuota osoak metatuko dira. Murrizketa aplikatu behar bada, zenbatekoa zergadunen artean hainbanatu behar da bakoitzari zerga horren kuota osoan dagokion zatiaren proportzioan, aurreko idatz zatian xedatutakoa gorabehera.

 

Kalkulu horren ondorioetarako, zergadunaren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarriari gehitu behar zaizkio jabetza soila daukan ondasunek sortutako etekinak, baldin eta gozamena:

 

  • Zergadunak ezkontideari, izatezko bikotekideari (izatezko bikote badira), aurreko bati, ondorengo bati edo bigarren graduko albo ahaide bati (ahaidetasunaren jatorria hauetako bat izan daiteke: odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa) eratxiki badio, edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren 42. artikuluaren arabera lotuta dagoen pertsona edo erakunde bati.

 

  • Zergadunak hirugarren bati eskualdatu badio zergaren sortzapenaren aurreko bost urteetan.

 

Bi kasu horietan, kontrakorik frogatu ezean, aipatutako ondasunen gozamenari dagozkion urteko etekinak bat etorriko dira, ondasunen jabetza soilaren balioaren ehuneko 5arekin.

 

Gainera, zergadunaren ondarean sartuko dira fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zergaren sortzapenaren aurreko bost urteetan kosturik gabe eskualdatutako ondasunak, kasu honetan izan ezik: dohaintza emaileari ondarearen gaineko zergaren ordainketan ondasunen balioaren besteko zenbatekoa kargatu zaiola frogatuz gero. Arau hori ez zaie aplikatuko irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 35/2021 Foru Arauaren 19. artikuluan aipatzen diren entitateen alde irabaziz erabili diren ondasunei.

Betebehar erreala dagoenean (ikus Nork egin behar du fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zergaren aitorpena? galdera), zerga ordaindu behar bada, zergaren kuotatik kendu behar da (Espainiatik kanpo dauden ondasunak eta handik kanpo baliatu behar diren eskubideak direla eta) kopuru hauetatik txikiena:

 

  • Zergan konputaturiko ondare elementuetan eragina duen karga pertsonalarengatik atzerrian ordaindutakoaren zenbateko efektiboa.

 

  • Atzerrian zergapetutako likidazio oinarriaren zatiari zergaren batez besteko tasa efektiboa aplikatzetik ateratzen den emaitza.

Aurreko artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz kalkulatutako zerga kuotatik zergadunak benetan ordaindutako zergaldi bereko ondarearen gaineko zergaren kuota kendu ahal izango du, eta ez da bidezkoa izango, hala badagokio, emaitza negatiboa itzultzea.