Fortuna Handien Elkartasunaren Aldi Baterako Zergaren aitorpena banaka egingo da. Familia-unitate bateko kide izan arren, zergadun bakoitzak aitorpena aurkeztuko du, bere ondarea banan-banan adierazita.
Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak Internet bidez aurkez daitezke: Zergadunek eta Arabako Foru Aldundian egiaztatutako Gestoriek edo Aholkularitzek egindako aitorpenak, Laguntza Programa erabiliz eta egoitza elektronikoak bidalita.
Hasiera datak
Partikularrak, Gestoriak eta Aholkularitzak
Apirilak
7
Amaiera datak
Positiboak kuota helbideratuarekin
Pasabidearen/ordainketa-gutunaren bidezko ordainketa positiboak
Baliogabeak
Ekainak
17
Uztailak
4
Uztailak
4
Kuoten helbideratzea 2025eko ekainaren 25ean mantenduko da.
borondatezko ordezkaritza
Ondarearen gaineko zergaren aitorpenak aitorpena Arabako Foru Aldundian egiaztatutako gestoria edo aholkularitza baten bidez aurkezten denean, borondatezko ordezkaritzako 2 A azpimaila eman beharko da, Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2021 FORU DEKRETUAK, apirilaren 13ko Kontseiluaren 15/2010 Foru Dekretuaren aldaketa onartzen duenak, xedatutakoaren arabera (Arabako Foru Ogasunean zerga arloko izapide eta jarduera jakin batzuk egiteko emandako borondatezko ordezkaritza arautzen duena eta Borondatezko Ordezkarien Erregistroa sortzen duena).
Halaber, Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko baimena eman nahi badio konfiantzazko pertsona bati, borondatezko ordezkaritzako 2 A maila eman ahal izango du, apirilaren 13ko Kontseiluaren 15/2010 Foru Dekretuaren aldaketa onartzen duen Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2021 FORU DEKRETUAN xedatutakoaren arabera (Arabako Foru Ogasunean zergen arloko izapide eta jarduera jakin batzuk egiteko emandako borondatezko ordezkaritza arautzen duena eta Borondatezko Ordezkarien Erregistroa sortzen duena).
Laguntza programa
Foru Ogasunak zure esku jartzen du Ondarearen Laguntza Programa, aitorpena zure ordenagailutik egin dezazun edozein ziurtagiri digital, Bak edo BAKQ erabilita.
Laguntza programa deskargatu ondoren, urrats hauek egin beharko dituzu aitorpena egiteko:
1. Sartu aitorpenean gaur egun Foru Ogasunaren fitxategietan dauden datu fiskalak.
2. Berrikusi eta osatu egin beharko duzu aitorpena, egoki iruditzen zaizun informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz. Gogoan izan aitorpenean nahitaez sartu behar dituzula egotzi ahal zaizkizun diru sarrera, gastu, murrizketa, kenkari eta atxikipen guztiak.
3. Aurkeztu aitorpena Foru Ogasunean izapideak arintzeko beharrezko dokumentazioarekin batera, adibidez, zure datu fiskaletan jasota ez dagoena edo egokia iruditzen ez zaizuna.
Programaren eskakizunak
Sistema eragilea: Windows 10 edo Windows 11
Softwarea: Microsoft .NET Framework 4.8
Acrobat Reader DC.
Linux sistema Eragilea
Jaitsi honako fitxategi konprimatu hau zure PCra. Behin fitxategia jaitsita, deskonprimatu zeure ekipoan eta sartu terminalean, koka zaitez deskonprimatu duzun direktorioan eta abiarazi komando hau: chmod +x HAPF20.sh
Ondoren, terminal horretatik bertatik, exekutatu HAPF20.shfitxategia.
Softwarea: Mono Project v5.4.0.201, honako urrats hauei jarraituz.
PDF irakurgailua.
Interneteko konexioa eduki behar duzu programa erabiltzeko.
Arazorik baduzu instalazioa egitean edo aplikazioak exekutatzean, jarraitu "Irakurri" fitxategiko jarraibideei edo sartu Laguntza teknikoaren orrian arazoa konpontzeko.
Laguntza programa lehen adierazitako eskakizunen arabera probatu da eta ondo dabilela ziurtatu da. Beste eskakizun batzuekin exekutatuz gero, ez da bermatzen ondo ibiliko denik.
Laguntza programaren benetakotasuna bermatzeko, Arabako Foru Aldundiak bere softwarea IZENPEren ziurtagiri baten bitartez izenpetzen du. Zure sistema eragileak ziurtagiri hori automatikoki baliozkotzeko eta softwarearen benetakotasun abisurik ez erakusteko, IZENPEren egiaztagirien baliozkotze erroak izan behar dituzu instalaturik.
Kontsulta itzazu zure aitorpenak
Sarbide honen bidez zure aitorpenak kontsulta ditzakezu.
Aitorpenen kontsulta: honen bidez zerrenda bat lor dezakezu ondare aitorpenaren laburpenarekin.
Aitorpen legezko kopia: aitorpenaren zerrenda osoa lor dezakezu, Arabako Foru Aldundiak elektronikoki sinatua.
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen.
Pribatutasun-politika kontsultatu