La Hoya
La Hoya, Burdin Aroko herrixka
La Hoyako interpretazio zentroak aztarnategi arkeologiko horretako ezaugarriak eta eguneroko bizitza azaltzen ditu. Aztarnategiko indusketak XX. mendeko azken laurdenean hasi ziren. La Hoyak. K.a. 200. urtearen (Erdi/Aken Brontze Aroa) eta K.a. 250. urtearen (II. Burdin Aroa) artean izan zituen biztanleak. Herrixkak bere goreneko unean erasoa, sutea eta amiltzea jasan zituen. Honela azoka egun bateko jarduera indartsuak izoztu egin ziren, eta hondar hauek bere horretan egon ziren, lurpean, bere aurkikuntzara arte.
Alde batetik, aztarnategian barrena ibiltzeko aukera dago. Bertan hirigintza da alde nabarmena, izan ere, kale, plaza eta etxadiak bere inguruan daude. Bestalde, zentroan herrixkak II. Burdin Aroan zuen itxuraren maketa ikus daiteke, baita beren etxeen erreprodukzioa ere, benetako tamainan. Horren barruan gela guztiak eta aztarnategian topatutako objektuak ikus daitezke.
Helbidea:
La Hoya bidea z/g, Laguardia
Telefonoa: 945 621 122
SARRERA DOHAINIK
Udako ordutegia (Ostegun Santutik Pazko Astearen amaierara arte, eta maiatzetik irailera):
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00
Larunbata, igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00
Azken sarrera, itxiera baino 30 minutu lehenago.
Neguko ordutegia (urria-apirila):
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 15:00
Igande eta jaiegunetan : 11:00 -14:00
Astelehenetan, jaiegunetan izan ezik: itxita