Baioko Harrobia - araba
Baioko Harrobia
Egitura geologikoa eta beste baldintza litologiko batzuk direla eta, Entziako mendilerroan oso leku gutxitan bil daitezke kareharrizko blokeak gainazalean. Hori kontuan hartuta, litekeena da Legaireko trikuharri eta menhirrik gehienak toki horretatik zetozen harriekin eraikitzea, baita Soginetxe (6 km-ra) eta Aizkomendiko (3,5 km-ra) trikuharrietako harlauza batzuk hor lortuak izatea ere.
Guztiak Paleozenoko dolomitizatutako kareharriak dira, duela 60 milioi urte sortuak, ipar-iberiar itsas plataforman.
Harlauza hauek harrizko mazoekin atera eta landuak izan ziren, Neolitoan ez baitzegoen metalezko tresnarik, eta besteak beste zaldiak eta idiak erabiliz garraiatu ziren, lehorrean herrestan eramanez, edo narren laguntzarekin.
Mende batzuk geroago, kareharri berberak Zezamako lautadako harrobietan induskatu ziren, 3 kilometrora, Opakuako mendaterantz, erromatar eta Erdi Aroko garaietan.

Menhir bat zizelkatzea eta arrastatzea. ©Gorka Otsoa de Alda





