Arabako Errioxako trikuharriak

Hiru trikuharri

Alto de la Huesera

 

Trikuharri horren barruan 130 bat lagunen gorpuzkiak aurkeztu ziren, gizon-emakumezko eta adin guztietakoenak, hauekin batera: silexeko tresnak, zeramika zatiak, brontzezko gezi punta bat eta hainbat apaingarri, hala nola lepokoaren aleak eta hainbat materialetako girgileria.

Alto de la Hueserako harria

Pasabidean, gainera, estela bat aurkitu zen, hainbat lerro ebakirekin; ulertu da objektu bat duen esku bat dela.

Duela 5.500 bat urte eraiki zen, Neolitikoaren amaieran, eta aldizka erabili zen 2000 urtez, batez ere Kalkolitikoan. Estalkiko lauza ganbera barrura erori zen, lurrikara baten ondorioz edo. Hala ere, ehorzketak egiten jarraitu zuten Brontzeko Aroaren hasierara arte.

Indusketa:

  • D. Fernández Medrano, 1948an
  • J. Fernández Eraso eta J.A. Mujika, 2010 eta 2014 bitartean

 

 

El Encinal

El Encinal trikuharriak hilobi ganbera du, zazpi harlauzez osatua.  Aspalditik geneukan seiren berri, baina zazpigarrenaren oinarria gune hau berriki industen ari ginela identifikatu zen, eta jatorrizko tokian bertan dago. Esku hartze horri esker, gainera, une desberdinetako materialak berreskuratu ahal izan ditugu. Historiaurreko,  zeramika zatiak, lepoko aleak, urrezko xafla bat, botoi zulatu bat adarrean egina ,suharriz eginiko gezi puntak eta mikrolitoak dauzka; baita gizaki aztarnak ere, behintzat 19 pertsonenak direnak.

Kameu zoragarri bat ere badauka, erromatarren garaikoa, ganberaren erdialdean eginiko eta zertarako zen ez dakigun zulo handi batean agerturikoa.

 

Trikuharriari airetik ateratako argazkia, tumuluak jatorriz zeukan hedaduraren trazadura hipotetikoa daukala

 

Sarbidea hego-ekialdera begira dago eta sei metro eta erdi inguruko luzera du. Hasieran, zazpi edo zortzi harlauza zeuzkan albo bakoitzean, eta haietatik biren ordez hormatxo bat jarri zen. Sarbidea harlauzez estalia zegoen, ganbera bezala, baina elkarrekin loturarik ez duten zatitxo batzuk besterik ezin izan dira berreskuratu.

Tumulua oso zehaztugabe kontserbatu da. Hasieran, harrizko korazaren itxura eta forma obalatua izango zuen, oraingo mahastiaren zati baten azpitik zabalduko zen mendebalderantz eta bide bazterreraino hegoalderantz, eta haren hustubide zangak tumuluaren zati bat ebaki zuen.

Trikuharrian 2017an eta 2018an eginiko esku hartzeek geldiaraztea lortu dute haren gainean hazten ari ziren arteen sustraiek eragindako narriadura.  Gainera, haiei esker, monumentuaz gehiago jakin ahal izan dugu eta garrantzi handiagoa eman ahal izan diogu.

Indusketa:

  • D. Fernández Medrano 1951n 
  • J.Niso 2017an eta J. Ordoño 2018an

 

 

 

 

 

 

2.- Botoia adarrean, bi zulorekin “V” eran, suharriz eginiko hosto itxurako gezi punta eta urrezko xafla bat 3.- Erromatar kameua agatan, Fortuna jainkosaren irudikapena daukala 

Eskala: Lerro zuria = 1 cm

El Montecillo

 

Aurkitu zutenean, 2009an, trikuharri hori oso bestelakotuta zegoen, aspalditik pairatutako arpilatzeengatik eta, gainera, harriak pilatzeko leku gisa (harri multzoa) eta harrobi gisa erabili izanagatik aldi berean. Hartara, haren tumuluaren asimetria partez faktore horien ondorioz izan daiteke.

Arkeologia indusketa egiterakoan egiaztatu zen ganbera harrizko sei blokek osatzen zutela, haietarik bat barrualderantz erorita zegoelarik. Korridorean harlauzetatik bi baino ez zeuden,bat ganberaren ondoan eta bestea bestaldean.

Monumentua osatzen duten pieza guztiak inguruan jasoriko harearrizkoak dira eta, nahiz eta ez dakigun noiz altxatu zuten, aurkitutako materialek adierazten digute kalkolitikoa (2.500 K.a.) eta Brontze Aroaren hasiera (1.800 K.a.) bitartean gutxienez erabili zutela.

Indusketa: J. Fernández Eraso eta J.A. Mujika, 2010ean

 

 

El Sotillo

Egun zaharberrituta ikusten badugu ere, indusketa egin baino lehen bakarrik ikusten ziren sei lauza, hura osatzen duten 13etatik. Bloke batzuk altueran jaitsiak ziren irten ez zitezen, eta bi lurrean botata zeuden. Beharbada txikizio hori nahita egin zen eta helburua zen monumentua itxi edo ezgaitzea.

 

 

 

Indusketak iraun zuen bitartean, ehorzketak ez ezik hainbat objektu ere aurkitu ziren, hainbat garaitako erabilera erakusten digutenak: Neolitikoko silexeko tresnak, arkulariaren beso babes bat, puntzoi metaliko bat, Kalkolitikoko gezi puntak eta kanpai formako zeramika eta sigi-sagako dekorazioa duten Brontze Aroko ontzi zatiak.

Indusketa: D. Fernández Medrano, J.M. Barandiaran eta J.M. Apellániz, 1963an.

 

 

 

Sorginaren Txabola

 

 

 

 

Layaza

Aurkitu zutenerako, 1952. urtean, bazegoen oso nahasia eta bere osagaietatik zenbait galduak zituen. Korridorea lurrak eta harriek estalita zegoen, horregatik ez zuten aurkitu trikuharria, harik eta zenbait urte geroago induskatu zuten arte.

Haren ganbera luzanga apur bat aldenduta dago 26 x 16 metroko oin obalatua zeukan tumuluaren gunetik.Korridorea hego ekialderantz begira dago, eta nahiz eta zenbait harlauza falta zaizkion, 2,60 metroko luzera dauka. Monumentua, gaur egun ikusten dugun gisan, 1988. urtean egindako zaharberritze lan baten ondorio da.

Trikuharrian material hauek aurkitu ziren, besteak beste: gutxienez bi gizakiren gorpuzkinak, silex tresna batzuk (harri zabalak, karrakagailua, nukleoak eta xaflatxoak), zeramika zatiak eta behinola esku errota gisa erabili izanaren itxura daukaten hareharriak.

Indusketa: J.M. Barandiaran eta J.M. Apéllaniz 1957an

 

Layaza trikuharria Arabako Errioxan

 

Los Llanos

Los Llanos trikuharriak bakarrik gordetzen ditu ganbera poligonala, pasabidea eta tumulu zati bat.

Duela 5200 bat urte hasi zen erabiltzen, Neolitikoan. Bertan ehun bat pertsona lurperatu ziren mila urtez edo. Gorpuekin batera hauek agertu ziren: silexeko tresnak -batez ere, gezi puntak-, aizkora leunduak, lepokoaren aleak, harri kristalak eta hezurrezko objektuak, nabarmenduta ahuntz edo ardien tibien gainean egindako espatula-idolo izenekoak.

Bere azken etapa Kalkolitikoari dagokio (duela 4000 bat urte), eta horregatik agertzen dira kanpai formako zeramikak eta kobrezko hainbat tresna.

 

Indusketa: J.I. Vegas, 1985 eta 1987 bitartean

 

Los Llanos trikuharria Arabako Errioxan

 

 

 

 

 

 

 

a

 

 

 

San Martín

Trikuharri hori Arabako handienetako eta garrantzitsuenetako bat da. Indusketan zehar, bi erabilera maila bereizi antzeman ziren, ganbera barruan lauza bat baitzegoen jausita.

Beheragoko mailan, zaharrenean, ehorzketa gehienak daude, Neolitikoko objektu tipiko hauekin batera: silexen landutako tresnak (xafla txikiak eta geometrikoak), harrizko aizkorak, ahuntz edo ardien tibien gainean egindako espatula-idolo izenekoak eta ore beltzeko zeramika zatiak.

 

 

 

Bigarren erabilerako aroari dagokio gorpu bakar bat, Aro Kalkolitikoko berezko gauzekin: mihidun kobrezko sastakaia, kanpai formako zeramika, txorten eta hegal puntak, hezurrezko botoiak…

Hilobiaren ondoan txabola edo mahastizaintzako etxola txiki bat dago, Arabako Errioxako landa arkitekturako tipikoa dena, trikuharriko tumulukoak ziren harriz egindako kupula aizunez estalia.

Indusketa: J.M. Barandiaran eta D. Fernández Medrano, 1964an.