Zerbitzuen katalogoa - araba
- Kultura
- Kontserbazioa eta Zaharberrikuntza
- Zerbitzuen katalogoa

Zerbitzuen katalogoa
Zerbitzuen katalogoa
Arabako ondare historikoa, artistikoa, arkeologikoa eta dokumentala kontserbatu eta zaharberritzea bermatzen eta sustatzen dugu
- AFAren kultura ondareko ondasunak kontserbatu eta zaharberritzen ditugu
- Toki erakundeen ondare historiko eta artistikoan esku hartzeko laguntzak sustatzen ditugu.
- Gasteizko Elizbarrutiaren ondare higigarri erlijiosoan jarduten dugu, Batzorde Mistoaren hitzarmenaren bidez.
Aholkularitza teknikoa eskainiko dugu ondarea behar bezala kontserbatzeko eta zaharberritzeko
- Aholkularitza ematen diegu AFAko beste zerbitzu batzuei, beste erakunde eta museo batzuei, ikertzaileei, partikularrei eta abarri.
Kontserbazioari eta zaharberrikuntzari buruzko ezagutza adituaren zabalkundea egiten dugu sektoreko profesionalen artean
- Prestakuntza jardunaldiak antolatzen ditugu kontserbazio eta zaharberrikuntzaren arloan
- Prestakuntza ematen diegu EHUko praktiketako ikasleei
Ondarearen ezagutza transmititzen dugu, kontserbazioko eta zaharberrikuntzako jardunbide egokien bidez
- Bisita gidatuen programaren bidez
- Hitzaldiak eta biltzarrak antolatzen
- Argitalpen teknikoen eta zabalkundekoen bidez