Berrikuntzak 2025eko sozietateen gaineko zergan

Jarraian sozietateen gaineko zergaren arauetan izan diren berrikuntza nabarmenenak laburbilduko dira, hain zuzen ere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan ondorioak sortuko dituztenak.

Laburpen hau aldaketen berri emateko besterik ez da; beraz, arauen testu horiek osorik irakurtzea litzateke hoberena.
 

19/2024 Foru Araua, abenduaren 20koa, 2025erako zerga neurriei buruzkoa

Aldaketa hauek egiten dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko 37/2013 Foru Arauan (SZFA) (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan sortuko dituzte ondorioak):

  • SZFAren 39.9 artikulua: artikulu hau aldatu arte, I+G+b-ko eta kulturako proiektuak (ikus-entzunezko obrak eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak) finantzatzen zituztenentzat nahitaezkoa zen lortutako finantza-errentagarritasuna zerga-oinarrian txertatzea. Aldaketaren bidez, obligazio hori liburuak editatzeko finantzatzaileei ere zabaltzen zaie, 66 quater artikuluan egindako aldaketarekin bat etorriz.
  • SZFAren 42.3 artikulua, c) eta g) hizkiak: Izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arau-erreferentzia ezabatzen da lotutako pertsonen eta erakundeen eremuan.
  • SZFAren 43.5 artikulua, g) hizkia: izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arau-erreferentzia ezabatzen da, oraingoan lotutako pertsonen edo erakundeen arteko eragiketetarako dokumentazio-betebeharren tratamenduari buruzko erregulazioan.
  • SZFAren 54.10 artikulua: Konkurtso Legearen ondorio diren kiten eta itxaronaldien kontabilitate-erregistroa egozteko arau espezifikoan, lege horren arau-erreferentzia zehazten da (Konkurtso Legearen testu bategina, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua).
  • SZFAren 59.3 artikulua: 2024ko ekitaldian gutxieneko tributaziotik kanpo zeuden I+G+b kenkariak (62. artikulutik 64.era), ingurumen kenkariak ( 65. artikulua) eta kenkari kulturalak (66 ter artikulua); aldaketarekin, 2025ean gutxieneko tributaziotik kanpo geratuko dira, halaber, I+G+b (64 bis artikulua) eta kultura (66 quater artikulua) proiektuen finantzaketatik eratorritako kenkariak.
    Oharra: 21/2025 Foru Arauak artikulu honetan egindako aldaketaren ondorioz, 2025ean ere gutxieneko tributaziotik kanpo geratuko dira ingurumen proiektuen finantzaketatik eratorritako kenkariak (65 bis artikulu berria).
  • SZFAren 64 bis artikulua: beste modu batean idatzi da artikulu hau, I+G+b proiektuen finantzaketan parte hartzeari buruzkoa.
    Aldatutako araudiarekiko honako desberdintasun hauek nabarmendu behar dira:
    • Kenkari hori aplika dezaketen zergadunen tartea handitu egiten da, SZren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren zergadunekin batera, jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak ere sartzen baitira.
    • Kendu egiten da erakunde finantzatzailearen eta hari lotutakoen eta finantzatutako erakundearen arteko partaidetzarik ezaren baldintza.
    • Aurreko araudian zehaztutako betekizun jakin batzuen aipamena kendu da, finantzatutako erakundeei dagokienez (hala nola erakunde horiei aplikatu beharreko zerga-araubidea edo garatutako jarduera ekonomiko mota).
    • Finantzaketa-kontratua proiektua gauzatzen hasi aurretik formalizatu beharko da, baina proiektua gauzatzen hasi eta sei (lehen, bederatzi) hilabeteko epean formalizatu ahal izango da, betiere kalifikazio-txostena proiektua gauzatzen hasi aurretik edo proiektua gauzatzen hasi eta lehen hiru hilabeteetan eskatu bada. Era berean, arauak ezartzen du erregelamenduz beste epe batzuk arautu ahal izango direla.
      Oharra: epe horiek aldatu egin dira, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2026rako zerga neurriei buruzko 21/2025 Foru Arauaren bidez, aurrerago aipatuko den bezala.
    • 200.000 euroko kenkariaren muga kendu da ondoz ondoko hiru alditan, baita finantzaketarena ere.
    • Erakunde finantzatuak ekitaldi berean edo hurrengoetan izandako kostuak finantzatzeko erabili beharko dira emandako funtsak, nahiz eta kostuak funts horiek jaso aurretik egin.
    • Finantzaketa-kontratuaren egituraketan hirugarren baten bitartekaritza tarteko den kasuetan, eta kostu hori erakunde garatzaileak bere gain hartzen duenean, muga bat ezartzen da bitartekariak jaso beharreko ordainsarietan. Muga horrek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako kontratuetan izango ditu ondorioak.
    • Kenkari hori aplikatzeko eskatzen den dokumentazioaren jakinarazpena, entitate garatzailearen kargura, dagokion borondatezko aitorpen-aldia hasi baino lehen aurkeztu beharko da (aurreko araudian, dagokion zergaldia amaitu aurretik). Komunikazioari finantzaketa-kontratuaren egituraketan jarduten duen bitartekariarekin formalizatutako kontratua erantsi beharko zaio.
    • Klausula bat ezartzen da, beste araudi bati (komuna edo forala) lotutako erakunde garatzaileen Arabako erakunde finantzatzaileei kenkari hori aplikatzea zehazten duena, elkarrekikotasun baldintzapean (entitate finantzatuarentzako eta erakunde finantzatzailearentzako kenkaria dagoenean), eta bi araudien gutxieneko komunera mugatuta.
  • SZFAren 66 quater artikulua: artikulu hau beste modu batean idatzi da, ikus-entzunezko obren eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen finantzaketan eta liburuen argitalpenean parte hartzeari buruzkoa.
    Aldatutako araudiarekiko honako desberdintasun hauek nabarmendu behar dira:
    • Partaidetzaren eremua liburuen argitalpena finantzatzera zabaltzen da.
    • Epe bat ezartzen da finantzaketa-kontratua sinatzeko. Epe hori ekoizpen-fasea hasi aurretik formalizatu beharko da, lehen funtzioa egiten den unean edo maketazio-fasea hasten den unean, baina une horien ondorengo sei hilabeteetan ere formalizatu ahal izango da. Era berean, arauak ezartzen du erregelamenduz beste epe batzuk arautu ahal izango direla.
      Oharra: epe horiek aldatu egin dira, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2026rako zerga neurriei buruzko 21/2025 Foru Arauaren bidez, aurrerago aipatuko den bezala.
    • Finantzatzailearentzako kenkariaren muga orokorra ordaindutako kopuruen 1,20koa izango da. Sortutako gehiegizko kenkaria finantzatutako erakundeek aplika dezakete, 66 ter artikuluko mugak errespetatuz. 1,20ko muga hori modu globalean aplikatzen da finantzatutako jarduera egiten den aldietan. 
    • Kenkari hori aplikatzen duten zergadun guztiek eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunengatiko kenkaria aplikatzen dutenek ezin dute milioi bat euroko muga gainditu.
    • Erakunde finantzatuak ekitaldi berean edo hurrengoetan izandako kostuak finantzatzeko erabili beharko dira emandako funtsak, nahiz eta kostuak funts horiek jaso aurretik egin.
    • Finantzaketa-kontratuaren egituraketan hirugarren baten bitartekaritza tarteko den kasuetan, eta kostu hori erakunde ekoizleak bere gain hartzen duenean, muga bat ezartzen da bitartekariak jaso beharreko ordainsarietan. Muga horrek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako kontratuetan izango ditu ondorioak.
    • Kenkari hori aplikatzeko eskatzen den dokumentazioaren jakinarazpena, erakunde ekoizlearen edo argitaratzailearen kargura, dagokion borondatezko aitorpen-aldia hasi baino lehen aurkeztu beharko da (aurreko araudian, dagokion zergaldia amaitu eta hurrengo hilabetean). Komunikazioari finantzaketa-kontratuaren egituraketan jarduten duen bitartekariarekin formalizatutako kontratua erantsi beharko zaio.
    • Klausula bat ezartzen da kenkari horren aplikazioa zehazteko beste araudi bati (komuna edo forala) lotutako erakunde ekoizle edo editoreen Arabako erakunde finantzatzaileei, elkarrekikotasun baldintzapean (entitate finantzatuarentzako eta entitate finantzatzailearentzako kenkaria dagoenean), eta bi araudien gutxieneko komunera mugatuta.
  • SZFAren 67.1 artikulua: 64 bis artikuluan ezarritako kenkaria (I+G+b proiektuak finantzatzeagatik) zergaren kuota likidoan aplikatuko da, % 70eko mugarekin (lehen % 35ekoa zen). 66 quater artikuluan ezarritako kenkaria (ikus-entzunezko obrak, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak eta liburuen edizioa finantzatzeagatik) zergaren kuota likidoan aplikatuko da, % 50eko mugarekin (lehen % 35ekoa zen). 
    Hau da, finantzaketa-mekanismoek finantzatutako erakunde garatzaileen, ekoizleen edo argitaratzaileen kenkariei lotutako kenkarien muga berberak aplikatzen dituzte kuota likidoan.
  • SZFAren 99.1 artikulua: zuzenketa gramatikala.
  • SZFAren hamazazpigarren xedapen gehigarria: xedapen honetan, nekazaritzako laguntza jakin batzuen araubideari buruzkoan, gehitzen da mikroenpresek eta enpresa txikiek aplikatu ahal izango dutela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 33/2013 Foru Arauaren 9.18 g) hizkia, Nekazaritza Bermatzeko Eurokopako Nekazaritza Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Eurokopako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen laguntzak jasotzean.

 

Aldaketa hauek egingo dira Irabazi-asmorik gabeko entitateen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko 35/2021 Foru Arauan (IAGE), (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak):

  • SZFAren 5. artikulua: irabazi-asmorik gabeko erakundeek garatzen dituzten jardueren hartzaile nagusiak izan ezin diren eta beren zerbitzuak erabiltzeko baldintza bereziak baliatu ezin dituzten pertsonen eremua zehaztean, ezabatu egiten da izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arau-erreferentzia.
  • IAGEren 20.1 artikuluko g) hizkia: dohaintza-modalitate gisa sartzen da, dagokion kenkariaren ondorioetarako, ondasun higiezin baten erabilera-lagapena, denbora jakin baterako, kontraprestaziorik gabe egina.
  • IAGEren 21.1 artikuluko i) hizkia: dohaintzaren modalitate berri honetarako balorazio-araua ezartzen da. Kenkariaren oinarrian sartuko da lagapen-aldian lagatako ondasunengatik lagatzaileak jasandako gastuen zenbatekoa, betiere gastu kengarritzat hartzen badira kostu bidez laga badira, tributuez eta finantzaketa-gastuez bestelakoak badira eta behar bezala kontabilizatuta badaude lagatzailea horretara behartuta badago.
  • IAGEren 28.1 eta 28.2 artikuluak: lankidetza-hitzarmenen erregulazioan zehazten da laguntzailearen laguntza ekonomikoa diruzkoa edo gauzazkoa izan daitekeela, edo, are gehiago, bere jarduera ekonomikoa gauzatzean emandako zerbitzuak izan daitezkeela. Halaber, kolaboratzailearen parte-hartzearen zabalkundea berak egin ahal izango du.
    Bestalde, zehaztu da laguntza ekonomikoak direla-eta ager daitezkeen errentak kolaboratzailearen errenta zergapetzen duten zergetatik salbuetsita egongo direla.
  • IAGEren 30.2 artikuluko f) hizkia: zerga-oinarria zehaztean, IAGE AFak kengarritzat jotzen ditu, baldintza jakin batzuetan, dohaintzan emateko eskuratutako artelanak. Aldaketaren bidez zehazten denez, dohaintza-emailea IAGE FAren II. tituluko I. kapituluan jasotakoetako bat denean (araubide berezira bil daitezkeen irabazi-asmorik gabeko erakundeak), ezin izango dute pizgarri hori baliatu elkartekideek, fundatzaileek, ugazabek, gerenteek, ezkontideek eta izatezko bikoteetako kideek, edo horietako edozeinen laugarren mailarainoko ahaideek, horiek barne.
    Aldaketa hauek egiten dira Banku Fundazioei buruzko 22/2015 Foru Arauan, (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak):
    9 bis artikulu berri bat sartzen da, zeinaren bidez ezartzen baita banku-fundazioek ez dituztela beren zerga-oinarrian sartuko haien gizarte-ongintzako ekintzari lotutako inbertsioak eskualdatzetik eratorritako errentak.

 


 

Gobernu Kontseiluaren 27/2024 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, onartzen dituena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietateen gaineko zergan aplikatu beharreko eguneratze koefizienteak.

SZFAk xedatzen duenaren arabera, ibilgetu materialaren, ukiezinaren edo higiezinetako inbertsioen ondare elementuak eskualdatzean lortutako errenta positiboak zerga oinarrian integratzeko, ondoko hau kendu behar da, errenta horien mugaraino: eskualdatutako elementuari buruz legez baimendutako azken eguneratzetik edo elementu hori eskuratu zen egunetik, geroagokoa bada, izandako monetaren balio galeraren zenbatekoa; honako erregela hauen arabera kalkulatuta. Erregela horietako lehenak hau ezartzen du: eskualdatutako ondare elementuen eskuraketa prezioa edo ekoizpen kostua eta haiei dagozkien amortizazio metatuak erregelamenduz ezartzen diren koefizienteez biderkatuko dira.

27/2024 Foru Dekretuaren bidez erregelamendu hori ezartzen da, hau da, 2025. urtean zehar hasten diren zergaldietan egindako eskualdaketei aplikatuko zaizkien koefizienteak finkatzen dira.

 


 

3/2025 Foru Araua, apirilaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko zerga sistemako zerga batzuk eta zergen arloko beste foru arau batzuk aldatzen dituena

Foru Arau honen bidez aldaketak sartzen dira, besteak beste, hainbat titulutan egituratutako Sozietateen gaineko Zergan, aldatutako gaiaren arabera.

I. titulua: familia, berdintasuna, kontziliazioa, emakumea eta gazteria.

Aldaketa hauek egin dira SZFAn (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak):

  • SZFAren 66 quinquies artikulua: kenkari berri bat sartzen da bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak ezartzeagatik.
    Kontziliazio neurritzat hartzen dira: ordutegia malgutzea, lanaldi jarraitua aukeratzea, telelana ezartzea edo zabaltzea, lanaldia murriztea edo eszedentzia, doako haurtzaindegi zerbitzu bat eta lantokira joatea errazteko neurriak.
    Kenkari ehunekoak:
    • Orokorra: kuota likidoaren % 5, 2.500 euroko mugarekin (neurriren bat hartzen den lehen zergaldia).
    • Handitua: kuota likidoaren % 15, 7.500 euroko mugarekin (plantillaren heren bat gutxienez neurriren bati atxikita dagoen lehen zergaldia).
    • Mikroenpresak eta enpresa txikiak: 5 puntu igo dira aurreko ehunekoetatik.
    Baldintzak:
    • Kontziliazio Plan bat egitea, aplika daitekeen langile guztientzat eskuragarri, erreferentziazko lege esparruan ezarritako gutxienekoak gaindituko dituena.
    • Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea.
    Kenkari hori gutxieneko tributazioari eta % 35eko kuotaren mugari lotuta dago.
  • 66 octies artikulua: kenkari berri bat sartzen da emakumeen eta 36 urtetik beherakoen enplegua sortzeagatik.
    Kenkari-ehunekoa: urteko soldata gordinaren % 35, kontratazioaren unean indarrean dagoen LGSaren mugarekin (kenketa proportzionala lanaldi partzialeko kontratuetan).
    Kenkari hori, oro har, SZFAren 66. artikuluko baldintzekin  ezartzen da (enplegua sortzeagatiko kenkaria), eta honako hauek nabarmentzen dira:
    • Lan-kontratu mugagabea formalizatu beharra.
    • Kontratatzeko unean, soldatak LGSa gainditu behar du, gutxienez % 10ean, eta hurrengo hiru urteetan, gutxienez, une horretan indarrean dagoen LGSaren % 70 gainditu behar du.
    • Benetako enpleguari eustea, hurrengo 3 urteetan gehituta.
    Kenkari hori gutxieneko tributazioari eta % 35eko kuotaren mugari lotuta dago.

 

II. titulua: etxebizitza. 

Aldaketa hauek egin dira SZFAn (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak):

  • SZFAren 32.2 artikulua: artikulu honetan hainbat arau berezi ezartzen dira gastuen arloan.
    Ondare-sozietate baten egoitzako gastu kengarriei dagokienez, arauak tasatutako kasuetara mugatzen du gastu horien kengarritasuna. Orain aztertutako aldaketara arte, etxebizitzen errentamenduaren kasuan, errentan hartutako etxebizitzak erosteagatik jasandako finantza-gastuen kengarritasuna ezartzen zen, baita higiezin bakoitzak lortutako etekin osoen gaineko % 20ko hobaria ere. Ehuneko hori % 30era igotzen zen etxebizitza despopulatzeko arriskuan zegoen gune edo guneren batean zegoenean edo etxebizitzaz bestelako higiezin bat zenean. Etekin garbia ezin zen inola ere negatiboa izan. 
    Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren artikuluetan izandako aldaketa baten ondorioz, kapital higiezinaren etekinak zehaztean, etxebizitzen errentamenduagatiko hobari berriak sartu dira, eta ondare-sozietateen araubidera eraman dira, honela:
    Hiri Errentamenduei buruzko 29/1994 Legearen 2. artikuluaren araberako etxebizitzen errentamenduetan:
    • Sarrera osoen gaineko hobari orokorra: % 30.
    • Hutsik geratzeko arriskuan dauden eremuak edo herriguneak: % 35.
    • Bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratuak (erreferentziako indizeetara mugatutako alokairua): % 70.
    • Erreferentziazko indizeen edo bitartekaritza publikoko prezioen arabera borondatez mugatutako errentak: % 70.
    Lau kasu horietan kengarriak izango dira, halaber, jasandako gastu finantzarioak eta ez-ordaintzeak estaltzeko aseguru-primak, urtean 300 euroko mugarekin.
    • “Bizigune” programaren edo antzeko programen bidez alokatutako etxebizitzak: % 70. Kasu horretan, jasandako finantzaketa-gastuak ere kengarriak izango dira.
    Aurreko ataletan sartu gabeko etxebizitzen errentamenduetan: % 10. Kasu horretan, jasandako finantzaketa-gastuak ere kengarriak izango dira. 
    Etxebizitzak ez diren higiezinetarako hobaria % 30ean mantentzen da, eta jasandako finantzaketa-gastuak ere kengarriak dira.
    Nolanahi ere, hobariaren eta gastu kengarrien baturak ezingo dio ekarri etekin garbi negatiborik higiezin bakoitzari.

 

III. titulua: fiskalitate berdea. 

2025eko urtarrilaren 1etik 2035eko abenduaren 31ra bitartean hasten diren zergaldietarako ondorioekin, aldaketa hauek egiten dira SZFAn:

  • SZFAren 21.1 artikuluko b) hizkia: artikulu honen 1. apartatuan, amortizazio-askatasunaren tratamendu fiskala arautzen da mikroenpresa eta enpresa txikientzat, eta, oro har, tratamendu horretatik kanpo uzten dira gastu mugatuko kengarritasuna duten eraikinak eta garraiobide jakin batzuk.
    Aldaketak amortizazio-askatasuna aplika dakiekeen elementuen suposizio berri bat gehitu du. SZFAren 31.3 artikuluko a) hizkian aipatutako ibilgailu elektrikoak dira.
    Oharra: SZFAren 31.3 a) artikuluan 21/2025 Foru Arauaren bidez egindako aldaketa dela eta, beste modu batean idatzi da SZFAren 21.1 artikuluaren b) hizkiaren bigarren paragrafoa, 2025eko urtarrilaren 1etik 2035eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin, bi artikuluen arteko arau erreferentziak koordinatzeko.
    Amortizazio-askatasuna ibilgailu elektrikoei dagokie honako kasu hauetan: bateria-ibilgailu elektrikoak (BEV), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (REEV), erregai-zelulen ibilgailu elektrikoak (FCV) edo erregai-zelulen ibilgailu elektriko hibridoak (FCHV), baldin eta dagokien gastua espezieko ordainsari gisa egotzi bazaio hura erabiltzen duen pertsonari, edo jarduera ekonomiko baten garapenari soilik eragiten diola froga badaiteke.
    Oharra: ikusi 21/2025 Foru Arauak onartutako aldaketei buruzko atalean zehazten diren SZFAren 21. eta 31. artikuluetako aldaketak.
  • SZFAren 21.2 artikulua: artikulu horren 2. apartatuan, amortizazio azeleratuaren tratamendu fiskala arautzen da (taularen arabera gehieneko amortizazio-koefizientea bider 1,5) enpresa ertainentzat.
    Amortizazio-askatasunerako ezarritakoaren antzera, amortizazio azeleratuaren kasu berri bat sartu da: ibilgailu elektrikoak dira, lehen aipatutako kategorietan.
    Oharra: geroago, 2025eko urtarrilaren 1etik 2035eko abenduaren 31ra arte, 21/2025 Foru Arauak beste modu batean idatzi du 2. apartatu hori, eta honela zabaltzen du haren aplikazio eremua:
    • Oro har, ibilgetu materialeko elementu berriak amortizatu daitezke, eraikinak eta gastu mugatuko kengarritasuna duten garraiobide jakin batzuk izan ezik.
    • Hala ere, amortizazio azeleratua aplikatu ahal izango da lehen aipatutako ibilgailu elektrikoekiko: BEV, REEV, FCV eta FCHV, gehienez ere 20.000 euroko mugarekin ibilgailu bakoitzeko, edo 40.000 euroko mugarekin, hura erabiltzeari dagokion gastua, gauzazko ordainsari gisa, horiek erabiltzen dituzten pertsonei egotzi bazaie, edo jarduera ekonomiko baten garapenari soilik eragiten diola froga badaiteke.
    • Amortizazio azeleratua aplikatu ahal izango dute enpresa ertainek eta, gainera, gainerako zergadunek, baina soilik SZFAren 65. artikuluan aurreikusitako ibilgetu materialeko aktibo berriei dagokienez  (ingurumen-inbertsioak).
  • SZFAren 62.3 artikulua: aldaketarekin ezartzen da ikerketa eta garapeneko jarduerengatiko kenkariaren oinarriari jasotako dirulaguntzen zenbateko osoa kenduko zaiola (nahiz eta SZFAren 67. artikuluan, oro har, kenkari-oinarriaren dirulaguntzen murrizketa ezartzen den, baina zergapetu behar ez den zatian).
  • SZFAren 62.4 artikulua: ikerketa- eta garapen-jarduerengatiko kenkarietarako ezarritako kenkari-ehunekoak honako hauek izango dira: % 20ko kenkari gehigarri hori mikroenpresatzat hartzen diren enpresak eta I+G jarduerak egiten dituzten enpresa txikiak kontratatzeko gastuetara zabaltzen da, SZFAren 65. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusitako tipologietan egindako jardueren ingurumen-inpaktu negatiboa nabarmen  murrizteari lotuta. 
    Era berean, % 20ko kenkari gehigarria I+G jarduerak egiten dituzten enpresa berritzaileak kontratatzeko gastuetara zabaltzen da.
    • Oro har, % 30 mantentzen da (a).
    • % 35 mantentzen da ingurumen-inpaktu negatiboa nabarmen murriztu delako, baina murrizketa hori SZFAren 65. artikuluaren 1. atalean (b) jasotako ingurumen-jardueren tipologiekin koordinatuta  ezarri da.
    • Aurreko bi ekitaldietako batez bestekoaren gaineko gastuen soberakinetarako % 50eko kenkaria ezarri da (a)-ren kasuan, eta % 55ekoa (b)-ren kasuan. 
    • I+Gko jarduerei esklusiboki atxikitako ikertzaile kualifikatuen gastuetarako eta unibertsitateekin, ikerketa-erakunde publikoekin edo zentro teknologikoekin eta berrikuntza teknologikoari laguntzeko zentroekin kontratatutako I+G proiektuen gastuetarako % 20ko kenkari gehigarria mantentzen da.
      % 20ko kenkari gehigarri hori mikroenpresatzat hartzen diren enpresak eta I+G jarduerak egiten dituzten enpresa txikiak kontratatzeko gastuetara zabaltzen da, SZFAren 65. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusitako tipologietan egindako jardueren ingurumen-inpaktu negatiboa nabarmen  murrizteari lotuta. 
      Era berean, % 20ko kenkari gehigarria I+G jarduerak egiten dituzten enpresa berritzaileak kontratatzeko gastuetara zabaltzen da.
    • % 10eko kenkariari eutsiko zaio ibilgetu materialeko eta ukiezineko elementuetan egindako inbertsioetarako, higiezinak eta lursailak izan ezik, betiere I+Gko jarduerei soilik atxikita badaude.
  • SZFAren 65. artikulua: garapen iraunkorra, ingurumenaren kontserbazioa eta hobekuntza eta energia-iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa bilatzen duten proiektuei lotutako inbertsio eta gastuengatiko kenkariari buruzko arauketa aldatzen da.
    Egungo kenkariari garapen iraunkorra, ingurumen inpaktuaren murrizketa, energia trantsizioa eta ekonomia zirkularra bilatzen dituzten proiektuei lotutako inbertsio eta gastuengatiko kenkaria deituko zaio.
    Indargabetutako legeriak bi kenkari-ehuneko jasotzen zituen: % 30ekoa Teknologia Garbien Euskal Zerrendan (LVTL) sartutako inbertsioetarako, eta % 15ekoa ingurumena babesteko eta hobetzeko beste inbertsio eta gastu batzuetarako, arauan berariaz zerrendatuta daudenak.
    Aldaketarekin bi ehuneko ezarri dira:
    • % 35 LVTLn eta beste bost gastu eta inbertsio mota berritan sartutako inbertsioetarako.
    • % 15 ingurumena babesteko eta hobetzeko beste inbertsio eta gastu batzuetarako, aldatutako legeriarekiko berrikuntzak eta aldaketak ere sartuta.
    Araudi berriak ezartzen du kenkariaren oinarria ezin izango dela 40.000 eurokotik gorakoa izan LVTLren barruan dauden ibilgailuentzat.
    Era berean, kenkariaren oinarria dagozkion inbertsioak eta gastuak finantzatzeko jasotako dirulaguntzen zenbateko osoan murriztuko dela ezartzen da (nahiz eta SZFAren 67. artikuluan, oro har, kenkari-oinarriko dirulaguntzen murrizketa ezartzen den, baina tributazioari lotuta ez dagoen zatian).
    Araudiak eutsi egiten dio Eusko Jaurlaritzaren edo hari atxikitako erakundeen ziurtagiriak aurkezteko beharrari, edo Arabako Foru Aldundian ingurumenaren arloko eskumena duen sailarenak edo hari atxikitako erakundearenak, kenkaria egiteko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
    Oharra: 21/2025 Foru Arauaren bidez aldaketak egiten dira kenkari hori aplika dezaketen inbertsio tipologien definizioan.
  • SZFAren 67.3 artikulua: SZFAren 31.3 artikuluan zerrendatutako ibilgailuen kasuan, SZFAren V. tituluko III. kapituluan ezarritako kenkariak kasu hauetan bakarrik aplikatuko dira: salgaiak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak direnean; bidaiariak kontraprestazio bidez garraiatzeko erabiltzen direnean; fabrikatzaileek probetan, erakustaldietan edo salmenten sustapenean erabiltzen dituztenak; gidariak edo pilotuak kontraprestazio bidez irakasteko erabiltzen direnean; zaintza-zerbitzuetan erabiltzen direnean eta alokairu-jardueran erabiltzen direnean. Era berean, dagokion kenkaria aplikatuko da itsasontzi, aisialdirako ontzi edo ur-kiroletako ontzi eta aireontzietan egindako inbertsioengatik, baldin eta zergadunak egiaztatzen badu horiek modu jarraituan ustiatzeko baliabideak dituela.
    Hau da, zerga-oinarri mugatuko gastuen kengarritasuna duten turismo-ibilgailuak eta horien atoiak, motozikletak eta ziklomotorrak ezin dira kuotan kenkari gisa erabili.

 

IV. titulua: gizarte-aurreikuspena. 

Aldaketa hauek egin dira SZFAn (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak): 

  • SZFAren 66 sexies artikulua: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetan integratutako lehentasunezko gizarte-aurreikuspeneko planei enpresek egindako ekarpenengatik kenkari berri bat sartzen da artikuluetan.
    Kenkariaren oinarria: negoziazio kolektiboaren ondorioz langileei fiskalki egotzitako ekarpenen batura.
    Kenkari ehunekoak:
    • % 15: egotzitako enpresa-ekarpenak urteko soldata gordinaren % 1,5 baino handiagoak eta % 2,5 baino txikiagoak badira.
    • % 20: egotzitako enpresa-ekarpenak urteko soldata gordinaren % 2,5 baino handiagoak eta % 4 baino txikiagoak badira.
    • % 25: egotzitako enpresa-kontribuzioak urteko soldata gordinaren % 4tik gorakoak edo 36 urtetik beherakoen aldekoak badira.
    Kenkari hori gutxieneko tributazioari eta % 35eko kuotaren mugari lotuta dago.
  • SZFAren 66 septies artikulua: enpresek enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenengatiko kenkari berri bat sartu da.
    Kenkari hori aplika dakieke, halaber, EBko beste estatu kide batzuetako edo EEEko legeriaren babesean baldintza jakin batzuetan sortutako aurreikuspen-sistemei egindako kontribuzioei.
    Kenkariaren oinarria: negoziazio kolektiboaren ondorioz langileei fiskalki egotzitako ekarpenen batura.
    Kenkari-ehunekoa: % 10, enpresaren ekarpenak urteko soldata gordinaren % 1,5 edo handiagoak badira, edo 36 urtetik beherakoen aldekoak badira.
    Kenkari hori gutxieneko tributazioari eta % 35eko kuotaren mugari lotuta dago.
  • SZFAren 128.1 artikuluko v) hizkia: eduki berria ematen zaio v) hizki horri, orain hogeita zortzigarren eta hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrietan gizarte-aurreikuspeneko planetarako aurreikusitako ekarpen jakin batzuengatiko kenkariei dagokienez.
  • SZFAren hogeita zortzigarren xedapen gehigarria: xedapen berri hau Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetan integratutako lehentasunezko gizarte-aurreikuspeneko planei egindako ekarpenei buruzkoa da.
    • Denbora tartea: 2025eko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldiak.
    • Eremu objektiboa: SZFAaren 66 sexies artikuluan aipatutako ekarpenak.
    • Kenkariaren oinarria: negoziazio kolektiboaren ondorioz langileei fiskalki egotzitako ekarpenen batura.
    • Kenkari-ehunekoa: % 10, enpresaren ekarpenak urteko soldata gordinaren % 1,5 baino txikiagoak badira.
    • Kenkari hori gutxieneko tributazioari eta % 35eko kuotaren mugari lotuta dago.
  • SZFAren hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria: xedapen berri hau sartu da, enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenei buruzkoa.
    • Denbora tartea: 2025eko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldiak.
    • Eremu objektiboa: SZFAaren 66 septies artikuluan aipatutako ekarpenak.
    • Kenkariaren oinarria: negoziazio kolektiboaren ondorioz langileei fiskalki egotzitako ekarpenen batura.
    • Kenkari-ehunekoa: % 5, enpresaren ekarpenak urteko soldata gordinaren % 1,5 baino txikiagoak badira.
    • Kenkari hori gutxieneko tributazioari eta % 35eko kuotaren mugari lotuta dago.
  • SZFAren Hogeita Hamargarren Xedapen Gehigarria: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetan integratutako lehentasunezko gizarte-aurreikuspeneko planez bestelako enplegu-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenen araubideari buruzko xedapen berri hau sartzen da.
    Ezartzen da, baldintza jakin batzuetan, 66 sexies eta SZFAren hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian xedapen hauetan jasotakoez bestelako enplegu-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenei ere aplika dakieke, baita EBko edo EEEko beste estatu kide batzuetako legeriaren babesean sortuak badira ere.

 

V. titulua: progresibitatea eta ekoizpen-sarea 

Aldaketa hauek egin dira SZFAn (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak): 

  • SZFAren 32.4 artikulua: mikroenpresei beren dimentsioari datxezkion zailtasunengatiko zerga-konpentsazio gisa aplikatu beharreko hobaria % 15ekoa da arauaren artikuluetan bertan (lehen, % 10ekoa), eta, horrela, modu estrukturalean txertatzen da hobari-tasa, aurreko ekitaldietan aldi baterako urteko neurriekin gehituta.
  • SZFAren 55.1 artikulua: aurreko ekitaldietako zerga-oinarri negatiboen konpentsazioari dagokionez, araudiak konpentsazioaren aurreko zerga-oinarriaren % 50eko muga orokorra ezartzen zuen, eta muga hori % 70era igotzen zen mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan. Aldaketaren ondoren, mikroenpresek eta enpresa txikiek ez duten % 50eko muga ezartzen da, non eta ez dauden finkatze-erregimen fiskalaren mende. 
  • Oharra: 3/2025 Foru Arauaren bidez SZFAren 56. eta 59. artikuluetan ondare sozietateentzako karga eskala berri bati buruz onartzen diren aldaketek, aurreko hiru aldietan lortutako kontabilitate emaitza positiboen batez bestekoa % 35 gainditzen duen kontabilitate emaitza positiboa lortuz gero kuota osoa handitzeak eta gutxieneko tributazioa aplikatzeko ehunekoen eta arauen berrikuspenak ondorioak dituzte 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan.

Aldaketa hauek egiten dira Kooperatiben zerga araubideari buruzko ekainaren 9ko 16/1997 Arauan (KFA) (2025eko urtarrilaren 1az gero hasten diren zergaldietan sortuko dituzte ondorioak): 

  • KFAren 10 bis artikulua: araudi fiskalak “bereziki babestutako kooperatiba” gisa kalifikatu izan ditu betidanik beren bazkideei jabetzan esleitutako etxebizitza ekonomikoen kooperatibak. Aldaketaren bidez, bereziki babestutako kooperatiba gisa kalifikatzen dira, halaber, beren bazkideei lagapen- eta gozamen-erregimeneko etxebizitza ekonomikoak eskaintzen dizkieten etxebizitza-kooperatibak. 
    Azken kasu horretan, eskatzen da kooperatibak ez ematea bazkideari hotel industriari dagozkion zerbitzu osagarriak, hala nola jatetxea, garbiketa, arropa garbitzea edo antzeko beste batzuk, edo gizarte laguntzako edo osasun laguntzako zerbitzuak.
  • KFAren 14 bis 2 artikulua: SZFAren 55. artikuluan egindako aldaketarekin bat etorriz, zerga-oinarri negatiboen konpentsaziorako % 50eko muga ezartzen da, eta hortik kanpo geratzen dira zerga-baterakuntzako araubidearen mende ez dauden mikroenpresa edo enpresa txikitzat hartzen diren kooperatibak.
  • SZFAren 43.2 artikulua: artikulu honetan, onura publikoko eta gizarte ekimeneko kooperatibei dagokienez, indarrean dagoen irabazi asmorik gabeko erakundeei eta mezenasgorako pizgarri fiskalei buruzko 35/2021 Foru Arauaren arau erreferentzia eguneratzen da, eta pertsona fisikoei zabaltzen zaie arau horretan ezarritako zerga araubidea aipatutako kooperatiben alde egindako dohaintza eta ekarpenetara edo lankidetza hitzarmenetara (aldaketa egin arte pertsona juridikoentzat bakarrik aurreikusten zen).

 

VI. titulua: beste neurri batzuk 

Aldaketa hauek egin dira SZFAn (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak): 

  • 14.2 artikulua, b) hizkia: ondare-sozietateen araubidean, gerora sortutako ondare-klausula ez aplikatzea ezartzen da, baldin eta erakundeak jarduera uzten badu eta jardunik gabe sortzen bada.
    Aipatutako klausulak balio eta elementu batzuk afektutzat zenbatzeko aukera ematen du, baldin eta haien eskuratze-prezioak ez badu gainditzen banatu gabeko urteko eta aurreko hamar urteetako mozkin operatiboen zenbatekoa. 
  • 14.2 artikulua, e) hizkia: in itinere kontsideratutako diruzaintzarako berariazko aurreikuspen bat ezartzen da berrikuntza gisa. Zentzu horretan, atxikitako elementutzat hartuko dira diruzaintza eta partaidetza kualifikatuetatik (atxiki gabeko baloreen kategoriakoak izan ezik) edo atxikitako beste elementu batzuen transmisioetatik eratorritako bestelako aktibo finantzarioak, baldin eta haien zenbatekoa, zuzenean edo zeharka, enpresa-proiektuetan inbertitzen bada, horiek lortu eta hurrengo 3 urteetan. 
    Enpresa-proiektuetan zeharka berrinbertitzen dela ulertuko da, bereziki, dibidenduen eta horiek eskualdatzetik eratorritako errenten salbuespen osoa aplikatzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeetan parte hartzen denean. 
    Berrinbertitzeko betebeharra ez betetzeak sorreratik bertatik erregularizatzea ekarriko du.
  • SZFAren 31.1 artikulua, b) hizkia: Zerga Osagarri berriaren kontabilizaziotik eratorritako gastuaren kengarritasunik eza ezartzen da gastu ez-kengarrien arloan.
  • SZFAren 31.3 artikulua, a) hizkia: garraio-elementuetatik eratorritako gastuen kengarritasunerako ezarritako mugak igotzen dira, bai amortizaziotik eratorritako gastuari dagokionez, errentamendu, lagapen edo balio-galeraren kontzeptuan, bai horiek erabiltzearen ondoriozko gainerako gastuei eta finantza-gastuei dagokienez. 
    Oharra: 21/2025 Foru Arauaren bidez, a) hizki hori aldatzen da, dagozkion mugak aplikatzen zaizkien elementuen kategoriak berrantolatzeko.
  • SZFAren 33.3 artikuluko f) hizkia: Aldaketa honen bidez, dibidenduetan eta mozkinetako partaidetzetan zergapetze bikoitza ezabatzeko araubideari buruzkoa, beste kasu bat ezartzen da, eta kasu horretan ezabatzea ez da bidezkoa.
    Kasu berria aurreko hiru urteetan partaidetza eskuratu duten zergadunek jasotako mozkinetako partaidetzei eta dibidenduei buruzkoa da, partaidetza enpresa-berregituraketen araubide bereziaren arauen arabera baloratu denean, eta arau horiek aplikatzeak ekarri duenean ekarpena egiten duen pertsonarentzat establezimendu iraunkorrik gabe jarduten duten zergadunen PFEZaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zerga-oinarrian ez integratzea errentak, pertsona horrek dibidenduen zergapetze bikoitza ezabatzeko eskubiderik ez duenean.
    Hala ere, zergapetze bikoitza ezabatu ahal izango da kasu berri horretan, baldin eta jasotako dibidenduen zenbatekoa bazkideei banatzen bazaie edo enpresa-proiektuetan berrinbertitzen bada. 
  • SZFAren 34.4 artikuluko d) hizkia: aldaketa honen bidez, partaidetzak eskualdatzean lortutako errentengatiko zergapetze bikoitza ezabatzeko araubideari buruzkoa, kasu berri bat ezartzen da, deuseztapena mugatzen duena.
    Kasu horretan, eskualdatutako partaidetza aurretiaz baloratu da ekarpenean, enpresa-berregituraketen araubide bereziaren arauen arabera, eta, ondorioz, errentak ez dira integratu establezimendu iraunkorrik gabe jarduten duten zergadunen PFEZaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zerga-oinarrian. Kasu horretan, entitate eskuratzaileak ekarpena egin zenetik hiru urte igaro baino lehen eskualdatzen badu partaidetza, ez-integrazioa ez zaio aplikatuko entitate eskuratzaileak jasotako partaidetzen balio fiskalaren eta eskuratzeko unean merkatuan zuen balioaren arteko diferentzia positiboari.
    Hala ere, ezarpen bikoitza ezabatu ahal izango da kasu berri horretan, baldin eta egiaztatzen bada ekarpena egin duten pertsonek ekarpenaren erakunde onuradunean duten partaidetza hiru urteko epean transmititu dutela, edo erakunde eskuratzaileak lortutako zenbatekoa enpresa-proiektuetan berrinbertitzen badu.
  • SZFAren 61 bis artikulua Bi, Hiru eta Lau: Zuzenketa tekniko jakin batzuk alde batera utzita, hiriko bizikletetan inbertitzeagatiko kenkarietan egindako aldaketen berritasuna da motor elektrikoarekin lagundutako pedaldun bizikleten gehieneko kenkari-oinarria handitzea (1.500 eurotik 3.000 eurora) eta dagokion kenkari-oinarria murriztea jasotako dirulaguntza guztietan (nahiz eta SZFAren 67. artikuluan, oro har, kenkari-oinarriko dirulaguntzen murrizketa ezartzen den, baina tributazioaren mende ez dagoen zatian).

 


 

39/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18ko Gobernu Kontseiluarena, 2025erako interes orokorreko helburuen esparruan mezenasgoko lehentasunezko jardueren edo programen zerrenda onesten duena

35/2021 Foru Arauaren 31. artikuluaren arabera, urtero Arabako Foru Aldundiak lehentasuneko mezenasgo jardueren zerrenda ezarriko du interes orokorreko helburuetarako, eta entitate onuradunak ere ezarriko ditu. 39/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025eko lehentasuneko jarduerak zehazten dira.
Sozietateen gaineko zerga dela eta, ekarritako diru kopuru garbi eta soilekin, hau da, kontraprestaziotik salbuetsitakoekin, lotutako zerga onura % 45eko kenkaria da kuotan (zerga oinarrian kendu ezin den gastua).

 


 

21/2025 Foru Araua, abenduaren 19koa, 2026. urterako zerga neurriei buruzkoa.

Aldaketa hauek egiten dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko 37/2013 Foru Arauan (SZFA) (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan sortuko dituzte ondorioak):

  • SZFAren 14.2 artikuluaren b) hizkia: aldaketa horrek 3/2025 Foru Arauaren bidez ondare sozietateen araubidean egindako aldaketaren irismena zehazten du. Foru arau horren bidez, gerora sortutako ondare klausula ez aplikatzea ezarri zen, erakundeak bere jarduera uzten badu eta jarduerarik gabe sortzen bada. Egungo aldaketarekin zehazten da erakunde bat ez dela inaktibotzat hartuko, gutxienez, bere aktiboaren % 15 enpresa-proiektuetan inbertituta dagoenean edo, hala badagokio, berrinbertitzen denean, SZFAren 14.2 artikuluaren e) hizkian  aurreikusitako baldintzetan.
  • SZFAren 14.2 artikuluko c) hizkia: zuzenketa argigarri teknikoak.
  • SZFAren 14.2 artikuluko e) hizkia: Administrazioak enpresa-proiektuetan berrinbertitzeko hiru urtetik gorako epea onartzeko aukera, arauan finkatutakoa, argitzeko eta berresteko edukiaren aldaketa.
  • SZFAren 24.5 eta 6. artikuluak: finantza-merkataritzako funtsaren tratamendu fiskalari buruzko erregulazioa, ondoren errenta positiboko partaidetza eskualdatzen den kasuetan. Aldatu beharreko araudiak ezartzen du funts horrek kendutako zenbatekoak ezin izango direla plusbalioak ezabatzeko araubidera bildu. Aldaketarekin kendu ahal izango da, baldin eta, partaidetza edukitzean, partaidetzakoak bazkideari banatu badizkio kendutako kopuruei eslei dakizkiekeen onurak, hain zuzen ere partaidetzak benetan tributatu dituenei. Aurreko salbuespena zati batean bakarrik betetzen den kasuetan, kendutako zenbatekoei dagokien zati proportzionala sartu beharko da zerga-oinarrian.
  • SZFAren 31.3 a) artikulua: turismo-ibilgailuentzako eta horien atoi, ziklomotor eta motozikletentzako gastuen mugaketaren tratamendua aldatzen da, dagozkien mugak aplikatzen zaizkien elementuen kategoriak berrantolatzeko.
    Lau elementu-kategoria ezarri dira:
    • Turismo ibilgailuak eta beraien atoiak, ziklomotorrak eta motozikletak;
    • BEV, REEV, FCV eta FCHV ibilgailu elektrikoak;
    • turismo-ibilgailuak eta horien atoiak, ziklomotorrak eta motozikletak, baldin eta horien gastuak haiek erabiltzen dituen pertsonari egotzi bazaizkio gauzazko ordainsari gisa edo jarduera ekonomiko baten garapenari bakarrik eragiten diotela modu frogagarrian froga badaiteke;
    • BEV, REEV, FCV eta FCHV ibilgailu elektrikoak, baldin eta horien gastuak haiek erabiltzen dituen pertsonari egotzi bazaizkio gauzazko ordainsari gisa edo jarduera ekonomiko baten garapenari bakarrik eragiten diotela modu frogagarrian froga badaiteke;
  • SZFAren 33.3 f) artikulua: aldaketa horrek dibidenduen ezarpen bikoitza ezabatzeari buruzko araudian egokitu eta koordinatzen du 3/2025 FAren bidez gainbalioak ezabatzeko SZFAren 34.  artikuluan egindako aldaketa. 
    Aldaketa honen bidez, zerga-araubide bereziko enpresa-berrantolaketarako eragiketa batean emandako partaidetzetatik datozen dibidenduak ezabatzeko araubidea aplikatzeko aukera zabaltzen da, baldin eta ekarpen-egileek entitate onuradunean duten partaidetza transmititu badute dibidendua eskatzeko eta horregatik tributatzeko hiru urteko epea igaro baino lehen.
  • SZFAren 34.4 artikulua: gainbalioak ez integratzeko araubidean ezartzen denez, zergadunak eskualdatutako partaidetzaren gainean balio zuzenketaren bat egin badu eta zuzenketa hori fiskalki kengarria izan bada, eskualdatzean lortutako errenta zuzenketa horren zenbatekoarekiko soberakinera mugatuko da ez integratzea. Aldaketarekin, tratamendu horretatik salbuesten dira partaidetzaren balioan egin daitezkeen bi zuzenketa, bai partaidetzaren narriaduragatik, bai partaidetzari esleitutako finantza-merkataritzako funtsaren kengarritasunagatik. 
    Hala, aldaketak salbuetsi egiten du azaldutako araua SZFAren 23. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako kasuetara (narriaduraren kengarritasuna, partaidetzaren aurreko titularrak jada tributatu dituen mozkinen banaketaren kasuan) eta SZFAren 24.5 artikuluan aurreikusitakoetara (finantza-merkataritzako funtsari dagokion gainbalioa kentzea partaidetza eskualdatuz gero, baldin eta partaidetza eduki bitartean partaidetzak bazkideari banatu badizkio partaidetzak benetan tributatu dituen zenbateko kengarriei eslei dakizkiekeen onurak).
    Aldaketa horrek izaera teknikoa du, eta aldatu beharreko araudiak ahalbidetzen duen errenten gainezarpena ezabatzea du helburu.
  • SZFAren 55.1 artikulua: % 50eko konpentsazio-muga duten entitateentzat zerga-oinarri negatiboak konpentsatzeko sistema berezi bat aukeratzeko aukera ezartzen da.
    Entitateak % 50eko muga kalkulatu ahal izango du ondoz ondoko 5 zergaldiko bloke itxi batean sortzen diren aurretiazko zerga-oinarrien batukari zenbatetsiaren gainean; lehen 4 ekitaldietako bakoitzean sortutako zerga-oinarri positiboen % 100 konpentsatu ahal izango du, eta, hala badagokio, bosgarren zergaldiko konpentsazioa erregularizatuko du. Horrenbestez, bosgarren zergaldian, erakundeak konpentsazio-saldo geldikina aplikatuko du, halakorik balego, edo doikuntza bat egingo du zerga-oinarrian, % 15eko zigor gehigarri batekin konpentsatutako gaindikinaren zenbatekoarekin.
    Aukera hori aukera aplikatuko den lehen zergaldiko autolikidazioa aurkeztean adierazi behar da.
    Ondorio horietarako, ondoz ondoko 5 zergaldiko multzoetako bateko ariketak ezin izango dira multzo horietako beste batean sartu.
    Zergadunak erabakitzen badu kalkulatzea bai zerga-oinarri negatiboen konpentsazioaren muga, bai SZFAren 67.1 artikuluan aipatzen den kuota likidoko kenkarien aplikazioaren muga (ikus aurrerago), ondoz ondoko 5 zergaldiko bloke baten arabera, bi aukerak aplikatu beharko dira zergaldien bloke berari dagokionez.
  • SZFAren 59.3 artikulua: gutxieneko tributaziotik salbuesten da 21/2025 Foru Arau honetan onartzen den kenkari berria, garapen jasangarria, ingurumen inpaktuaren murrizketa, energia trantsizioa eta ekonomia zirkularra bultzatzen dituzten proiektuetan parte hartzeagatik (65 bis artikulu berria).
  • SZFAren 59. artikulua, 5. eta 6. aparatuak: Zerga Osagarriari lotutako erakundeak salbuetsita daude gutxieneko tributaziotik.
    Era berean, ezartzen da 5 ondoz ondoko zergaldi dituen bloke itxi batean kuota likidoko kenkarien aplikazioa kalkulatzea erabaki duten entitateek, SZFAren 67. artikuluaren 1. apartatu aldatuaren arabera, bloke horri dagokion gutxieneko tributazioa kalkulatuko dutela, eta, hala badagokio, zergadunak bosgarren zergaldiko kuota likidoari eskatutako gutxieneko tributazioa lortzeko behar den zenbatekoa gehitu beharko diola, zenbateko horren % 5 gehituta.
  • SZFAren 64 bis artikulua, 2. eta 7. apartatuak: I+G+b proiektuetan parte hartzeko finantzaketa-kontratua formalizatzeko epeak luzatzen dira.
    Kontratua sinatzeko epe berriak honako hauek dira:
    • Proiektua gauzatzen hasteko zergaldia amaitu aurretik, betiere epe horren barruan txosten arrazoitua eskatu bada.
    • Proiektua zergaldiaren bigarren seihilekoan hasten bada, kontratua formalizatu ahal izango da, eta txosten arrazoitua eskatu, ekitaldi horretako borondatezko aitorpena egiteko epea hasi baino lehen.
    • Proiektua zergaldi batean baino gehiagotan hedatzen denean, zergadunek aukera izango dute urte bakoitza proiektu desberdin gisa hartzeko.
    Gainera, Administrazioari kontratu hau sinatu dela nahitaez jakinarazteari dagokionez, zehazten da, aurkezten den egunean txosten arrazoiturik ez badago, eskaera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko dela, eta kenkariaren aplikazioa eten egingo dela kontratua jasotzearen baldintzapean.
  • SZFAren 66.4 artikulua: enplegua sortzeagatiko kenkaria aplikatzea berez eragiten ez duten eragiketen esparruan, berariaz sartzen dira enpresen ondorengotza eta ekoizpen-unitateen eskualdaketa kasuak. 
  • SZFAren 66 quater artikulua, 3. eta 9. apartatuak: kultura-proiektuetan parte hartzeko finantzaketa-kontratua formalizatzeko epeak luzatzen dira (ikus-entzunezko obrak, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak eta liburuen edizioa).
    Kontratua sinatzeko epe berriak honako hauek dira:
    Ekoizpen-fasea hasten den zergaldia amaitu aurretik; arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen kasuan, lehenengo emanaldia egiten denean; eta liburuen argitalpenaren kasuan, maketazio-fasea hasten denean; 
    • Ekoizpen-fasearen hasieratzat hartzen da irudiak eta/edo soinua hartzeko prozesua hasten den unea.
    • Ekoizpen-fasearen hasiera, lehen funtzioa edo maketazio-fasearen hasiera zergaldiaren bigarren seihilekoan gertatzen bada, kontratua ekitaldi horretako borondatezko aitorpen-aldia hasi arte formalizatu ahal izango da.
    • Ikus-entzunezko lanaren ekoizpena, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunaren erakustaldia edo liburuen edizioa zergaldi bat baino gehiago luzatzen denean, zergadunek aukeratu ahal izango dute urte bakoitza proiektu desberdin gisa hartzea.
    Gainera, kontratu honen sinadura administrazioari nahitaez jakinarazteari dagokionez, zehazten da, aurkezten den egunean dagokion kultura-ziurtagiririk ez badago, haren eskaera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko dela, eta kenkariaren aplikazioa eten egingo dela kontratua jasotzearen baldintzapean.
  • SZFAren 66 octies artikuluaren 3. eta 6. apartatuak: zuzenketa tekniko jakin batzuk egiten dira, SZFAren 66. artikuluan enplegua sortzeagatiko kenkarirako ezarritako baldintzekin koordinatuta.
  • SZFAren 67.1 artikulua: kenkariak kuota likidoan aplikatzeko sistema berezi bat hautatzeko aukera ezartzen da, % 35eko, % 50eko eta % 70eko mugekin.
    Erakundeak aipatutako mugak kalkulatu ahal izango ditu ondoz ondoko 5 zergaldiko bloke itxi bati dagokion kuota likido zenbatetsiaren batukariaren gainean; kenkariaren zenbatekoa lehen 4 ekitaldietako bakoitzari dagokion kuota likidoaren % 100era iritsi ahal izango da, eta, hala badagokio, bosgarren zergaldian kenkariak aplikatzea erregularizatuko da. Horrenbestez, bosgarren zergaldian, erakundeak aplikatzeko dauden kenkarien geldikina aplikatuko du, halakorik balego, edo kuota likidoari muga horren gainean kendutako soberakinari dagokion zenbatekoa gehituko dio, % 5eko zigor gehigarri batekin.
    Aukera hori aukera aplikatuko den lehen zergaldiko autolikidazioa aurkeztean adierazi behar da.
    Ondorio horietarako, ondoz ondoko 5 zergaldiko multzoetako bateko ariketak ezin izango dira multzo horietako beste batean sartu.
    Entitateak hobesten badu kenkariak aplikatzeko eta zerga-oinarri negatiboak konpentsatzeko ondoz ondoko 5 epealdiko sistema agregatua aplikatzea, ondoz ondoko 5 zergaldiko blokeak berdina izan beharko du kasu batean eta bestean.
  • SZFAren 89.4 artikulua: argitzen da talde fiskal bateko edozein erakundek, mikroenpresa den aldetik, SZFAren 32.4 artikuluan ezarritako % 15eko zerga-oinarriko hobaria banaka erabiltzen badu, bere dimentsioa kontuan hartuta, talde fiskalak ezingo lituzkeela aplikatu SZFAren 51., 52. eta 53. artikuluetan ezarritako zuzenketak. 
    Talde fiskalen araubidearen erregulazioaren aldaketa horrek argitzen du 2022/01/01etik aurrera hasitako zergaldietatik zer egoera gertatzen zen taldeko entitate bakoitzaren egoitzan, eta ez jada talde fiskalaren egoitzan, hobaria kalkulatzean, eta bat dator 32.4 artikuluko hobariaren eta emaitzaren zuzenketen artean SZFAren ezarritako bateraezintasun printzipioarekin.
  • SZFAren 92. artikulua: zerga-oinarri negatiboak konpentsatzeko ondoz ondoko 5 epealdiko sistema agregatua aplikatzeko aukera ematen da talde fiskaletan, eta blokearen bosgarren eta azken zergaldietan ere erregularizatu beharra ezartzen da, hala badagokio.
  • SZFAren 104. artikulua: jarduera-adar baten ekarpenaren ondorioz jasotako akzioak edo partaidetzak, zerga-ondorioetarako, aurkeztutako unitate ekonomiko autonomoaren balio fiskalean (eta ez kontabilitatean) balioetsiko direla ezartzen da, enpresa-berrantolaketen araubide bereziari uko egiteak dakartzan ondorioei kalterik egin gabe.
  • SZFAren 111. artikuluko c) hizkia: partaidetzak diren diruzkoak ez diren ekarpenen erregimenari dagokionez, ezartzen da zer denbora-epetan eskatzen den erakunde ekarleek ez aplikatzea ekonomia-intereseko taldeen eta ABEEen araubidea (ekarpenaren zergaldian) edo ondare-sozietateena (aurreko zergaldian edo ekarpenaren zergaldian).
  • SZFAren 116. 1 artikulua: ondorio argigarriekin soilik, zehazten da etxebizitzen errentamenduaren araubide berezian % 90eko hobaria soilik aplikatzen zaiela lotutako etxebizitza eta garajeei, eta ezin izango zaiela % 25eko hobaria aplikatu errentan hartutako gainerako higiezinei.
  • SZFAren Hogeita Laugarren Xedapen Iragankorra: enpresa-proiektuetan berrinbertitzeko araubide iragankorra ezartzen da, ondare-erakunde gisa kalifikatu ahal izateko.
    Xedapen hori 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen ekitaldirako aurreikusita dago, eta 3/2025 Foru Arauaren bidez ondare sozietateen araubidean egindako erreformaren ondorio da. Foru arau horren bidez, gerora sortutako ondare klausula ez aplikatzea erabaki zen, erakundeak jarduera uzten badu eta aktiboki sortzen ez bada. Horren bidez, luzatu egiten dira aipatutako klausula aktibatzeko eskatzen den in itinere diruzaintza enpresa-proiektuetan berrinbertitzeko epeak.
  • SZFAren Hogeita Bosgarren Xedapen Iragankorra: partaidetzako erakundeek lortutako mozkinen tratamendu fiskalari buruzkoa, partaidetzari egotz dakizkiokeena, partaidetza 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen zergaldia baino lehen eskuratu bada.
    Irabaziak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera lortu badira, zergadunak aukera du SZFAren  24. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan eta 34. artikuluaren 4. apartatuaren a) hizkian aurreikusitakoa aplikatzeko, 2024ko abenduaren 31ra arte indarrean dagoen idazketan, partaidetza edukitzen den aldi osoan.

Aldaketa hauek egiten dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko 37/2013 Foru Arauan (SZFA) (2025eko urtarrilaren 1etik 2035eko abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak):

  • SZFAren 21. artikuluko 1. eta 2. apartatuak: SZFAren 31. artikuluan egindako aldaketarekin bat etorriz, mikroenpresentzat eta enpresa txikientzat doitzen da SZFAren 31.3 a) artikuluaren zortzigarren paragrafo berrian zerrendatutako ibilgailu elektrikoen amortizazio-askatasuna, ibilgailu horien gastua gauzazko ordainsari gisa egotzi zaionean hura erabiltzen duen pertsonari, edo, bestela, egiazta daitekeenean jarduera ekonomiko baten garapenari soilik eragiten diola.
    Era berean, enpresa ertainetarako amortizazio azeleratuari dagokionez, egokitu egiten dira SZFAren 31.3 a) artikuluaren zortzigarren lerrokada berrian zerrendatutako ibilgailu elektrikoei buruzko erreferentziak, ibilgailu horien gastua gauzazko ordainsari gisa egotzi bazaio erabiltzen duen pertsonari, edo jarduera ekonomiko baten garapenari soilik eragiten diola froga daitekeenean. 
    Gainera, amortizazio bizkorra ezartzen da edozein zergadunentzat, SZFAren 65. artikuluak aipatzen dituen ibilgetu materialeko  murrizteari lotuta.
  • SZFAren 65. artikuluko 1. eta 2. apartatuak: garapen jasangarria, ingurumen-inpaktuaren murrizketa, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra bultzatzen duten proiektuei lotutako inbertsio eta gastuengatiko kenkaria sortzen duten inbertsio tipologien definizioan aldaketak egiten dira.
  • SZFAren 65 bis artikulua: 64 bis eta 66 quater artikuluen egiturari jarraituz, kenkari berri bat ezartzen da garapen jasangarria, ingurumen inpaktuaren murrizketa, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra bultzatzen duten proiektuetan parte hartzeagatik.
    Finantzaketa-kontratua formalizatzeko epeari dagokionez, honako epe hauek ere mantentzen dira:
    • Proiektua gauzatzen hasteko zergaldia amaitu aurretik, betiere epe horren barruan txosten arrazoitua eskatu bada.
    • Proiektua zergaldiaren bigarren seihilekoan hasten bada, kontratua formalizatu ahal izango da, eta txosten arrazoitua eskatu, ekitaldi horretako borondatezko aitorpena egiteko epea hasi baino lehen.
    • Proiektua zergaldi batean baino gehiagotan hedatzen denean, zergadunek aukera izango dute urte bakoitza proiektu desberdin gisa hartzeko.
    Beste finantzaketa-mekanismoetan bezala, kenkariaren zenbatekoa ezin izango da izan proiektua finantzatzeko ordaindutako zenbatekoen zenbatekoa bider 1,20 eginda ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa, kuotari dagokionez. Soberakina proiektua egiten duen zergadunak aplikatu ahal izango du. 
    Erakunde finantzatuak ekitaldi berean edo hurrengoetan izandako kostuak finantzatzeko erabili beharko dira emandako funtsak, nahiz eta kostuak funts horiek jaso aurretik egin.
    Kenkariaren aplikazioa ez da kontuan hartuko gutxieneko tributazioa kalkulatzeko, baina bai kuota likidoaren % 50eko mugarako. 
    Kenkari hori aplikatzeko eskatzen den dokumentazioaren jakinarazpena, erakunde inbertitzailearen kargura, dagokion borondatezko aitorpen-aldia hasi baino lehen aurkeztu beharko da. Komunikazioari finantzaketa-kontratuaren egituraketan jarduten duen bitartekariarekin formalizatutako kontratua erantsi beharko zaio.
    Ezartzen da, halaber, jakinarazpena aurkezten den egunean ez badago txosten arrazoiturik edo dagokion ziurtagiririk, eskaera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko dela, eta kenkariaren aplikazioa etengo dela horiek jasotzearen baldintzapean.
    Klausula bat ere aurreikusten da, beste araudi bati (komuna edo forala) lotutako erakunde garatzaileen Arabako erakunde finantzatzaileei kenkari hori aplikatzea zehazten duena, elkarrekikotasun baldintzapean (entitate finantzatuarentzako eta erakunde finantzatzailearentzako kenkaria dagoenean), eta bi araudien gutxieneko komunera mugatuta.
  • 67.1 artikuluko b) hizkia: SZFAren 65 bis artikuluan aurreikusitako kenkari berria sartzen da % 50eko kuotan aplikatzeko muga duten kenkarien artean.
  • SZFAren 128.1 artikuluko j) hizkia: aukera gisa sartzen dira garraiobideak erabiltzearen ondoriozko gastuengatik gehitutako kenkariak, gastuak gauzazko ordainsari gisa egozten direnean edo jarduera bat garatzeari soilik eragiten diotela frogatzen denean, eta kasu horietan bertan baina ibilgailu elektriko jakin batzuentzat.

Aldaketa hauek egiten dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko 37/2013 Foru Arauan (SZFA) (21/2025 Foru Araua indarrean jarri ondoren hasitako zergaldietan sortuko dituzte ondorioak):

  • SZFAren 31.1 artikuluko b) hizkia: zuzenketa gramatikala.

 


 

42/2025 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duen 41/2014 Foru Dekretuaren aldaketa onartzen duena, besteak beste (RISTHA).

Indarrean jartzea: 2025eko abenduaren 30a

  • SZFAren 2.4 artikulua: arrazoi teknikoengatik kendu da, erregelamenduzko erregulazioa, bere garaian, SZFAn bertan jaso eta aldatu zelako.
  • RISTHAren 13.1 artikuluko c) hizkia: salbuetsitako alderdi politikoen ustiapen ekonomikoei dagokienez, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arauzko erreferentzia ezabatzen da lotutako pertsonen eta erakundeen eremuan.
  • RISTHAren 21 bis artikulua: herrialdeka informatzeko betebeharrari buruzko erregulazioa osatzen da, eta ezartzen da talde multinazionalak taldea osatzen duen mendeko entitate bati informazioa aurkezteko izendatu duenean eta entitate horri ezin zaionean herrialdez herrialdeko txostena aurkezteko behar den informazio guztia lortu, izendapen hori egin gabekotzat joko dela, hargatik eragotzi gabe aipatutako erakundeak daukan informazioa aurkezteko eta inguruabar hori zerga-administrazioari jakinarazteko betebeharra.
    Gainera, ezartzen da erakunde egoiliarrek edo establezimendu iraunkorrek Espainiako lurraldean eman beharko duten taldeari dagokion informazioa, SZFAren 43. artikuluaren 10. apartatuaren bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera, aipatutako artikuluan aipatzen den entitate ez-egoiliarrari eskatu beharko diotela erakunde edo establezimendu iraunkor horiek.
  • SZFAren 35.1 artikulua: zuzenketa teknikoa.
  • RISTHAren 36 bis artikulua: I+G+Bko proiektuetan parte hartzeari buruzko artikulu berri hau sartzen da, eta bertan ezartzen da egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dela 64 bis artikuluan ezarritako komunikazioa, egituratzailearekin sinatutako kontratuarekin batera, hala badagokio; bestalde, 21/2025 FAk 64 bis artikuluan egindako erreformaren ondoren SZFAn jasotako kontratua formalizatzeko eta kalifikazio teknikoko txostena eskatzeko epeei eusten zaie.
  • RISTHAren 36 ter artikulua: SZFAren 63.2 artikuluan (berrikuntza teknologikoa) xedatutakoaren ondorioetarako, artikulu berri hau sartzen da honako eremu hauetan “negozio-prozesutzat” har daitezkeen jarduerak mugatzeko:
    • a) ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena
    • b) administrazioa eta kudeaketa
    • c) banaketa eta logistika
    • d) marketina eta salmentak
    • e) informazioa emateko eta komunikatzeko sistemak
    • f) produktua eta negozio prozesuak garatzea
  • SZFAren 38. artikulua: zuzenketa tekniko jakin batzuk alde batera utzita, artikulu honetan ezartzen dira lan-merkatuan sartzeko zailtasun berezia duten kolektiboak, enplegu areagotua sortzeagatiko kenkariaren ondorioetarako:
    • a)    30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako langileak, kontratazioaren unean.
    • b)    Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten pertsonak.
    • c)    Epe luzean langabezian dauden pertsonak. Horretarako, lanik gabe luzaroan egon diren pertsonak dira kontratazioaren aurreko azken 540 egunetatik 360 egunetan gutxienez lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo enpleguko beste zerbitzu publiko batean lan eskatzaile moduan inskribatuta egon direnak. Langabezia frogatzeko, lan bizitza aurkeztu beharko da.
    • d)    Guraso bakarreko familietako aita edo ama, baldin eta kontratatutako pertsona kontratazioaren aurreko hiru hiletan gutxienez lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo enpleguko beste zerbitzu publiko batean lan eskatzaile moduan inskribatuta egon bada. Ondorio horietarako, halakotzat hartuko dira ordaindutako jarduerarik egiten ez duen ondorengoren bat edo batzuk beren kargu dituzten pertsonak. Langabezia frogatzeko, lan bizitza aurkeztu beharko da.
    • e)    Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeak; egoera horretan honako hauek daude: ezkontidearen eskutik edo afektibitate harreman baten bitartez berarekin modu egonkorrean lotuta egon den pertsona baten eskutik indarkeria fisiko edo psikikoa jasan duten emakumeak, eta halako indarkeria jasan duen seme edo alaba baten amak, baldin eta indarkeria frogatzen bada 1/2004 Lege Organikoan xedatzen den bezala (1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa) edo Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zerbitzu egokiaren esku hartzearen frogagiriaren bidez.
    • f)    Laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duen eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituen azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan arautzen diren laneratzeko enpresetan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesua amaitu duten pertsonak, baldin eta kontratazioa prozesua amaitu ondoko hamabi hiletan egiten bada.
    • g)    Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean, Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuan eta Bizitzeko gutxieneko errenta ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legean ezartzen diren laguntzen onuradunak, eta horien antzeko helburua duen beste laguntza publikoren bat, lurralde administrazio publiko batek emana, jasotzen duten pertsonak.
    • h)    Toxikomano izandako pertsonak (alkoholiko ohiak eta drogazale ohiak). Halakotzat joko dira talde terapeutikoaren ustez desintoxikazio fasea eta mendekotasuna kentzeko fasea gainditu ondoren eta etengabeko tratamenduan sei hilabete emandakoan lanaren bidez gizarteratzeko programa batean egon behar direla uste den pertsonak.
    • i)    Espetxean dauden pertsonak, hain zuzen ere lan kontraturik ez dutenak eta espetxe araubidearen arabera lanpostu bat eskuratzeko aukera dutenak, eta preso ohiak, baldin eta kontratazioa espetxetik irten ondoko hamabi hiletan egiten bada.
    • j)    Atzerrian bizi diren langileak (lanean ari direnak zein ari ez direnak), Euskadira lan egitera itzuli nahi dutenak (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren itzuli nahi duten pertsonen erregistroan daudenak).
  • RISTHAren 38 bis artikulua: artikulu berri honetan, mikroenpresetan, enpresa txiki edo ertainetan inbertitzeagatiko kenkariaren erregelamenduzko erregulazioa ezartzen da. Erakunde baten helburu soziala Zilarrezko ekonomiaren sektorearekin zuzenean lotuta dagoela noiz ulertzen den eta helburu sozial hori araudiak eskatutako partaidetzaren harpidetza justifikatzen duen ziurtagirian zehazteko beharra ezartzen da.
  • RISTHAren 38 ter artikulua: artikulu berri honetan, ikus-entzunezko lanen ekoizpenetan egindako inbertsio eta gastuengatiko kenkariaren erregelamenduzko erregulazioa ezartzen da, kultura-ziurtagiria eskatzeari eta obraren kopia bat erakunde eskudunean gordailutu izanaren justifikazioari dagokienez.
  • RISTHAren 38 quater artikulua: artikulu berri honetan, ikus-entzunezko lanen ekoizpenetan egindako inbertsio eta gastuengatiko kenkariaren arauzko erregulazioa ezartzen da, Arabako Foru Aldundiaren aldeko baimenari dagokionez, baldintza jakin batzuetan, obraren izenburua eta material grafikoa erabiltzeari dagokionez, bai eta obran Aldundiaren logotipoa sartzeko betebeharrari dagokionez ere, eta ekoizpenak Arabako araudiaren onura fiskalei heltzen diela berariaz aipatzeari dagokionez.
  • RISTHAren 38 quinquies artikulua: artikulu berri honetan, ikus-entzunezko lanen ekoizpenetan egindako inbertsioengatiko eta gastuengatiko kenkariaren erregelamendu bidezko erregulazioa ezartzen da, obra "obra zail" gisa kalifikatzeari dagokionez, laguntzen intentsitatearen muga aplikatu behar ez izateko. Dagokion eskaera egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da kenkarirako eskubidea egiaztatzen den lehen zergaldia amaitu aurretik.
  • RISTHAren 38 sexies artikulua: artikulu berri honetan ezartzen da Foru Agindu bidez zehaztu ahal izango direla ikus-entzunezko ekoizpenengatiko kenkariaren oinarria eta horiek EAEn lurralderatzeko irizpideak osatzen dituzten inbertsioak eta gastuak; arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen kenkariaren parte diren zuzeneko kostuak ezarri ahal izango dira; eta liburuak argitaratzeagatiko kenkarirako eskubidea sortzen duten inbertsioak zehaztu ahal izango dira.
  • RISTHAren 38 septies artikulua: artikulu berri honetan arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunengatiko kenkariaren erregelamenduzko erregulazioa ezartzen da, kultura-ziurtagiriaren eskaeraren edukiari, eskaera hori egiteko epeari eta egiaztapenaren irismenari dagokienez. 
  • RISTHAren 38 octies artikulua: artikulu berri honetan, ikus-entzunezko lanen eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen finantzaketan eta liburuen edizioan parte hartzeagatiko kenkaria, SZFAren 66 quater artikuluan aurreikusitakoa, erregelamendu bidez arautuko da. Zehazki: finantzaketa-kontratuaren edukia, hura formalizatzeko epeak eta dagokion komunikazioa egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko betebeharra ezartzen dira.
  • RISTHAren 38 novies artikulua: artikulu berri honetan, ikus-entzunezko lanen eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen finantzaketan eta liburuen argitalpenean parte hartzeagatiko kenkariaren erregelamenduzko erregulazioa ezartzen da, dagozkion kenkariak erregularizatzea beharrezkoa den kasuei dagokienez. Kasu horretan, erregularizazioa, lehenik eta behin, erakunde ekoizleari edo argitaratzaileari egokituko zaio, eta erregularizazio hori nahikoa ez bada, erregularizazioak finantzatzaileari eragingo dio.
  • RISTHAren 38 decies artikulua: artikulu berri honetan, ikus-entzunezko lanen eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen finantzaketan eta liburuen edizioan parte hartzeagatiko kenkariaren erregelamendu bidezko erregulazioa ezartzen da, argitzeko ezen, Zerga Administrazioak Europako araudiaren arabera izan behar duen SZFAren 66 ter artikuluan ezarritako datu-zabalkundearen ondorioetarako, pizgarriaren onuradun gisa identifikatuko dela ikus-entzunezko obra ekoizten duen erakundea, eta ez erakunde finantzatzailea.
  • RISTHAren 38. undecies artikulua: artikulu berri honetan, ikus-entzunezko obren ekoizpenetan eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunetan egindako inbertsio eta gastuengatiko kenkariak egiaztatzen dituzten zergadunen informazio-betebeharrak ezartzen dira. Bereziki, nabarmentzen da eskatutako informazioa sozietateen gaineko zergaren aitorpenarekin batera aurkeztuko dela, kenkaria egiaztatzen duena, eta parte hartzen duten erakunde ekoizle edo sustatzaileen zerrenda eta obra edo ikuskizun bakoitzeko jasotako laguntza publikoak jasoko dituela.
  • SZFAren 47. artikulua: edukirik gabe uzten da erakundeen indizean alta berritzeari eta bazterreko oharra ezeztatzeari buruzko artikulu hau, SZFAren 120 bis artikuluan jasota eta eguneratuta dagoelako.
  • SZFAren 48.1 artikulua: aukerak zuzentzeari buruzko apartatu hau ezabatu da, 2019an SZFAren 128. artikuluan egindako aldaketaren ondoren edukia ondoriorik gabe geratu delako; aldaketaren ondoren, zergaren autolikidazioan egindako aukera aldatu ahal izango da, borondatezko aitorpen-epea amaitu ondoren, baldin eta zerga-administrazioak aldez aurretik errekerimendurik egin ez badu. 
  • SZFAren 49. artikulua: atal hau edukirik gabe uzten da, aipatutako  RISTHAren 48. artikuluaren aldaketaren ildotik.
  • RISTHAren 51. artikulua, 5. eta 26. apartatuak: aldaketak arrazoi teknikoengatik egindako atxikipenen esparruan, eta atxikipenak egiteko obligaziorik ezaren kasu berri bati lekua egiteko, atzerrian eratutako eta jurisdikzio ez-kooperatibotzat jotako merkatu batean kokatuta ez dauden inbertsio kolektiboko erakundeek jaulkitako partaidetzak itzultzearen edo eskualdatzearen ondoriozko errenten kasuan, baldintza jakin batzuetan.
  • Lehenengo xedapen iragankorra: egituraketan jarduten duten bitartekariekin formalizatutako kontratuen kopia bat jakinarazteko betebeharra 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatzen diren finantzaketa-kontratuetarako ezartzen da.

 


 

3/2026 Zerga Urgentziako Arau Dekretua, apirilaren 21ekoa, 2025ean hasitako zuzeneko ikuskizunen eta ikus-entzunezko obren finantzaketaren eta liburuen edizioaren arloko araubide iragankor bat ezartzen duena.

  • Xedapen iragankor bakarra: luzatu egiten da SZFAren 66 quater artikuluan aurreikusitako finantzaketa-kontratuak formalizatzeko epea, 2025eko lehen seihilekoan hasten diren edo abian dauden proiektuetarako, harik eta ekitaldi horretako borondatezko aitorpen-aldia hasi arte.