Informazioa
Karga tasak
Orientazio gisako laburpena denez gero, gomendatzen dugu osorik irakurtzea 37/2013 Foru Arauaren eta sozietateen gaineko zergako araubide berezien inguruan onetsitako legeriaren artikulu egokiak.
Eguneratze eguna: 2023ko otsailaren 24a
Kenkariak
Orientazio gisako laburpena denez gero, gomendatzen dugu osorik irakurtzea 37/2013 Foru Arauaren eta hura garatzen duten arauen artikulu egokiak.
Eguneratze eguna: 2024ko abuztuaren 1a.
Ordainketa zatikatuak
Ereduak: 203 (banakako araubidea) eta 223 (zerga baterakuntzako araubidea).
Epea: urriaren 1etik 25era
Aurkezpena: “Zerga ereduak” izeneko laguntza programaren bidez egindako ereduaren bidalketa telematikoa, egoitza elektronikoa dela bide.
Araudia: 37/2013 Foru Arauaren 130. bis artikulua.
Ez dira aurkeztu beharko 203 eta 223 ereduak, dagokien aldian ordainketa zatikatu moduan inolako diru sarrerarik egin behar ez den kasuetan
Ereduak: 203 (banakako araubidea) eta 223 (zerga baterakuntzako araubidea).
Epea: urriaren 1etik 25era.
Aurkezpena: Aplikatzeko den araudiaren arabera eskumena duen administrazioaren laguntza programaren bidez egindako eredua telematikoki bidaltzea, egoitza elektronikoa dela bide.
Araudia: 11/2013 Foru Arauaren eta 2/2014 Foru Arauaren 130. bis artikulua.
Ez dira aurkeztu beharko 203 eta 223 ereduak, dagokien aldian ordainketa zatikatu moduan inolako diru sarrerarik egin behar ez den kasuetan.
Ereduak: 202 (banakako araubidea) eta 222 (zerga baterakuntzako araubidea).
Epeak apirilaren, urriaren eta abenduaren 1etik 20ra
Aurkezpena: autolikidazio telematikoa online, egoitza elektronikoa dela medio.
Araudia: Ekonomia ituna onetsi zuen 12/2002 Legearen 17.2 artikulua.
Ordaintzeko kuotarik ateratzen ez bada, aitorpen nulua aurkeztuko da beti.
Irabazteko xederik gabeko entitateak
Sozietateen zergari buruzko 37/2013 FORU ARAUAN jasotzen den araudia aplikatzekoa zaien entitateek zerga horri dagozkion aitorpenak aurkeztuko dituzte, non eta ez dituzten betetzen honako hiru baldintza hauek guztiak (126.3 artikulua):
- Urteko sarrerak guztira ezin dira izan 100.000 euro baino gehiago.
- Errenta salbuetsi gabe eta atxikipen pekoei dagozkien errentak ez izatea urtean 2.000 euro baino gehiago.
- Eskuratzen dituzten errenta salbuetsi gabe guztiei aplikatu behar zaie atxikipena.
Partez salbuetsita dauden entitateen salbuespenak ez ditu hartuko bere barnean, inolaz ere ez, ustiapen ekonomikoen etekinak, ez ondarearen ondoriozko errentak, ez eta ondare eskualdaketa batzuetan eskuratutako errenta jakin batzuk ere (37/203 FA-aren 38. art.).
Mota horretako entitateek nahitaez aitortu behar dituzte errenta guztiak, salbuetsiak nahiz salbuetsi gabeak, hargatik eragotzi gabe zerga oinarrian bidezkoak diren doiketak egitea.
35/2021 FORU ARAUA jasotzen duen zerga araubidea hautatu duten entitateek beti aurkeztu beharko dute sozietateen gaineko zergari buruzko aitorpena.