2024ko Sozietateen gaineko zerga

Sozietateen gaineko zergaren aitorpen guztiak telematikoki aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bitartez.

Lehenengo diputatu nagusiordea eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 330/2025 Foru Agindua, ekainaren 4koa. Onespena ematea Sozietateen gaineko Zergaren eta establezimendu iraunkorren eta atzerrian eratuta egonik Arabako Lurralde Historikoan ari diren errenten egozketaren araubideko erakundeen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko 200 eta 220 ereduei, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietarako, eta eredu horiek telematikoki aurkezteko baldintza orokorrei.

Estatuko araudia duten erakunde edo talde fiskalek aldez aurretik baliozkotu behar dute beren fitxategien formatua, foru ogasun honetan aurkezteko izapideak egiteko.

 

Aitorpena zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteen ondorengo 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da.

Epe horren hasieran Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuak zergaldi horren aitorpena aurkezteko modua zehaztu ez badu, aitorpena aurkezteko modu hori zehazten duen xedapena indarrean jarri eta hurrengo 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Hala ere, kasu horretan, zergadunak aurreko lerrokadan aipatutako epean aurkeztu ahal izango du aitorpena, aurreko zergaldiko aitorpenerako ezarritako baldintza formalak betez gero.

2024ko abenduaren 31n edo lehenago 2024ko ekitaldiari dagokion zergaldia amaitu duten erakundeek, oro har, 2025eko uztailaren 1etik 28ra bitartean aurkeztu beharko dute autolikidazioa.

Araudia: Sozietateen gaineko Zergari buruzko 37/2013 Foru Arauaren 126.1 artikulua.

Informazio gehiago

Sozietateen gaineko zergaren aitorpen guztiak, bide telematikoz bidaliko dira ezinbestez  EGOITZA ELEKTRONIKOAREN bidez:

Arabako araudiaren mende dauden erakunde eta talde fiskalek zuzenean bidali ahal izango dituzte fitxategiak aitorpena egiteko erabilitako Eredu Fiskalak laguntza-programatik.

Aitorpenari erantsitako dokumentazio gehigarria ere telematikoki aurkeztuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu aitorpenak aurkezteko baldintza orokorrak.

 

OINARRIZKO ARAUDIA:

37/2013 Foru Araua, abenduaren 13koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa

41/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, sozietateen gaineko zergaren arautegia onartzen duena

16/1997 FORU ARAUA, ekainaren 9koa, Kooperatiben Zerga Araubideari buruzkoa

17/1997 FORU ARAUA, ekainaren 9koa, nekazaritzarekin erlazioa duten zerga-neurriei buruzkoa

60/2004 Foru Dekretua, urriaren 19ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, irabazteko xederik gabeko erakundeen zerga-erregimena eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak aplikatzeko arautegia onartzen da

35/2021 Foru Araua, abenduaren 23koa, irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruz.

 

2024ko BERRITASUNAK:

26/2023 Foru Araua, abenduaren 22koa, 2024. urterako zerga neurriei buruzkoa

51/2023 Foru Dekretua abenduaren 26koa. Onestea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan aplikatu beharreko eguneratze koefizienteak

9/2024 Foru Araua, maiatzaren 22koa, kultura sustatzeko zerga pizgarriak eguneratzen eta gehitzen dituena

20/2024 Foru Dekretua uztailaren 30ekoa. Onespena ematea interes orokorreko 2024rako xedeen esparruko lehentasunezko mezenasgo jardueren edo programen zerrendari

19/2024 Foru Araua, abenduaren 20koa 2025. urterako zerga neurriei buruz

 

INGURUMENA: 

9/2010 Foru Dekretua, martxoaren 9koa, ingurumen egokitasunaren ziurtagiria arautzen duena
 
 

AURKEZPEN TELEMATIKOA:

1/2012 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa. Honen bidez, arautu egiten da Arabako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren zerbitzuak erabiltzen dituztenentzako urrutiko laguntza informatikoaren zerbitzua

Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2020 Foru Dekretua, urriaren 6koa. Onespena ematea Arabako Foru Ogasunaren aurrean aitorpenak eta autolikidazioak telematikoki aurkezteko baldintza eta betekizun orokorrak arautzeari

603/2020 Foru Agindua, azaroaren 20koa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuarena, zeinaren bidez ezartzen dira zergapeko pertsona eta erakunde jakin batzuek zerga eredu eta eskaerak modu telematikoan, Internet bidez, aurkezteko baldintza orokorrak

Lehenengo diputatu nagusiordea eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 330/2025 Foru Agindua, ekainaren 4koa. Onespena ematea Sozietateen gaineko Zergaren eta establezimendu iraunkorren eta atzerrian eratuta egonik Arabako Lurralde Historikoan ari diren errenten egozketaren araubideko erakundeen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko 200 eta 220 ereduei, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietarako, eta eredu horiek telematikoki aurkezteko baldintza orokorrei

Hemen ematen den informazioa ez da ofiziala, zabalkunde hutsekoa baizik.

Informazio gehiago eskuratzeko, gomendatzen da osorik irakurtzea 37/2013 Foru Arauaren eta hura garatzen duten arauen artikulu egokiak.

2024ko Karga tasak

2024ko kenkariak

Mikroenpresa, enpresa txikia eta enpresa ertaina

Amortizazio Taula 37-2013FA

Garraio elementuetan kengarriak ez diren gastuak

Autolikidazioa aurkeztean egin behar diren hautapenak

Autolikidazioarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: ikus 330/2025 Foru Aginduaren 8. eta 9. artikuluak.