plazara intro general eu Duplicate 1

Berriak

 

 

Eduki publikatzailea

2024-12-09
#JusticiaparaBeatriz laguntza kanpaina
#JusticiaparaBeatriz laguntza kanpaina

Beatriz haurdunaldi bideraeziina zeukan Salvadorreko emakume gaixo bat izan zen. Estatuari abortua eskatu zion, bere osasuna eta bizitza bermatzeko. Estatuak ukatu egin zion. Nazioarteko Giza Eskubideen instantzietan prozesu luze baten ondoren, ahal izan zuen haurdunaldi hori eten bai, baina haren osasunak larriki jo zuen.

 

 

Justizia eta erreparazio bila hasi zen, hainbat erakundeak lagunduta Giza Eskubideen Gorte Interamerikarreko erakundean. Bere ama Delmyk jarraitu zuen bera hil ondoren. Gaur egun, kasuaren oihartzuna dela eta, eta zer eragin izan dezakeen ikusita, herrialde batean non hainbat eskualdeek erabat zigortzen duten abortua, Delmy presio eta jazarpen handia jasaten ari da. Altxa dezagun gure ahotsa, Delmyri gure babesa adierazteko, bere kausa itxaropena da emakume guztiok gure/haien gorputzen inguruan erabaki ahal izateko. Mugarik Gabetik bat egiten dugu ekintza honekin eta gonbidatzen zaituztegu bideo baten bidez batu zaitezte.

 

 

#JusticiaparaBeatriz

#SentenciaJusta
 

Bideo bat igo dezakezue Delmyri babesa erakusteko. Textu labur bat iradokitzen dizuegu.

 

 

1. Sarrera: aukerakoa (10 seg)

Beatriz Salvadorreko emakumea izan zen eta Estatuari abortua eskatu zion haien osasuna eta bizitza bermatzeko. Estatuak ukatu egin zion. Bere kausa itxaropena da, emakumeok geure gorputzez erabaki ahal izatea.

  • “Gaur, inoiz baino gehiago, gure ahotsak altxatzen ditugu justiziagatik.”
  • “Hemendik (jarri zure herrialdea edo/eta antolakuntza), elkartasunez bat egiten dugu Delmy, Beatrizen ama. Alabarentzat justizia bilatzen du etengabe emakume bakar batek ere ez dezala bizi Beatrizek pairatu zuena”.


2. Mezu zentrala (10-15 seg)

  • “Delmy, Beatrizentzat justizia lortzeko zure borroka itxaropena da guztiontzat.
  • “Beatrizen historiak batzen gaitu, bizitzeko eta erabakitzeko eskubideak batzen gaituelako. guztion eskubidea izan behar du”.

 

 

3. Ekintzarako deia (5 seg)

  • “Elkarrekin indartsuagoak gara. Exijitzen jarraitzen dugu: justizia Beatrizentzat!”

“Delmyrengatik, Beatrizengatik, guztiengatik: ez bat gutxiago, ez bat gehiago”.

 

 

4. Grabatzeko jarraibideak

  • Bilatu argi natural ona edo aurrealdeko argiztapena duen leku bat. Grabatu formatu bertikalean (9:16).

-Nahi baduzu, honelako pankarta edo kartel bat eraman dezakezu:

"Epai justua Beatrizentzat".

 

 

Beatrizentzako justizia kanpainaren sareak @beatrizvses

Gehiago ikusi
2025-02-27
Arabako Foru Aldundiak argitalpen batean berreskuratu du Arabako kuadrilletako emakumeen memoria historikoa
Arabako Foru Aldundiak argitalpen batean berreskuratu du Arabako kuadrilletako emakumeen memoria historikoa

"Arabako Emakumeen Aztarnak Historian" lanean Trebiñuko emakume ehiztari-biltzaileen istorioak, Alaitzako erditze errituak, Arabako Mendialdeko serorak, Aramaioko emagin leinuak, Bastidako maistra errepublikanoak, Laudioko industria langileak eta Añanako emakume gatzgileak biltzen dira

 

Martxoaren 8a dela-eta, Foru Aldundiak ekitaldi instituzional bat eskainiko du, beren ondarea jaso duten zazpi emakume omentzeko

 


 

“Arabako historia kontatu denean gizonezkoen ekarpena azpimarratu izan da, eta ikuspegi horrek emakumeen papera albo batean utzi du hainbat mendez. "Arabako emakumeen aztarnak historian" lanaren argitalpenaren bidez, Arabako emakumeek mendeetan zehar egindako ekarpenak berreskuratu eta nabarmendu nahi dugu eta, aldi berean, eta emakumeak mendeko plano batean utzi dituzten desberdinkeriak ikusarazi”. 

 

Horrela azaldu du Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak foru aldundiak lurraldeko emakumeen memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko egin duen lana, zehazki, Arabako landa eremuko kuadrilletako emakumeena.

 

Iñaki Gurtubaik gaur goizean aurkeztu du argitalpena, Savina Lafita antropologo, ikerketa feministetan aditu eta Errotik erakundeko kidearekin batera. Erakunde hori arduratu da, besteak beste, Arabako ikastetxeetara bidaliko diren materialak lantzeaz.

 

Proiektua Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Planaren (2022-2026) esparruan sortu zen, emakumeak gizartean ez agertzeari aurre egiteko eta kontakizun inklusiboagoa eraikitzeko xedez. «Ezagutzen dugun historiaren ikuspegia partziala da –adierazi du Iñaki Gurtubaik–. Emakumeen lorpenak eta borrokak ezkutatzeaz gain, iraganaz dugun pertzepzioa desitxuratzen du eta oraindik ere emakumeak baloratzeko modua baldintzatzen duten estereotipoak indartzen ditu".

 

“Aztarna’ horiekin, emakumeek Arabako kuadrilla bakoitzean bizitza sozial, ekonomiko eta kulturalaren hainbat eremutan duten eragina islatzen duten une eta figura gakoak identifikatu ditugu".

 

Hala, ibilbide historikoa Historiaurretik gaur egunera artekoa da: Trebiñuko enklabeko emakume ehiztari-biltzaileak; Erdiaroko damak eta Alaitzako erditze errituak; Arabako Mendialdeko serora, freila eta beatak Behe Erdi Aroan; Aramaioko emagin leinuak; Bastidako maistra errepublikarrak; industriako emakume langileak Laudion, eta  Añanako Gatz Haraneko emakume gatzgileak.

 

Savina Lafitak azpimarratu duenez, garrantzitsua da “iraganeko emakumeei ahotsa ematea, une bakoitzean dauden genero desberdintasunak kontuan hartuko dituen begirada batekin. Izan ere, horrek ahalbidetzen du historia osoagoa, errealagoa eta bidezkoagoa berreraikitzea” eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea, gizartearen eraikuntzan emakumeek beti aktiboki parte hartu dutela erakutsita, eta, azkenik, ulertzea genero desberdintasuna ez dela naturala, historikoki eraikia baino.

 

Argitalpena osatzen duten fitxa historikoak komikiekin eta ikus-entzunezko materialekin osatzen dira, memoria historiko hori erakargarriagoa eta inklusiboagoa izateko, eta, hala, Arabako emakumeek utzitako ondarea pertsona guztiek ezagutu eta baloratu ahal izatea bermatzeko.

 

 

 

70 jarduera kuadrilletan

Hain zuzen ere, memoria historikoa berreskuratzea izango da Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Arabako emakumeei omenaldia egiteko egingo duen ekitaldi instituzionalaren ardatz nagusia.

 

Ekitaldi hori martxoaren 6an egingo da Artium Museoan, eta ‘Arabako Emakumeen Aztarnak Historian’ lanak protagonista dituen emakumeen ondarea jaso duten edo oinordeko diren zazpi emakume omenduko dira.  Ekitaldi berean, Isabel Mellének, Inma Roizek eta Savina Lafitak parte hartuko dute historia ofizialak lurperatu dituen emakumeen memoria berreskuratzeko lanari buruzko solasaldian.

 

Era berean, kuadrillek, udalek eta gainerako gizarte eragileek lurraldean zehar egingo diren 70 jarduera antolatu dituzte M8 inguruan. Programazio guztiak eta ‘Arabako Emakumeen aztarnak historian’ izenekoaren edukiak LAIA-Arabako Berdintasunerako eta Emakumeen Ahalduntzerako Arabako Sarearen webgunean kontsulta daitezke: laia.araba.eus

 

 

+ info 

Gehiago ikusi
2025-02-24
Ni feminista naiz! Feminismoa zurekin bat.
Ni feminista naiz! Feminismoa zurekin bat.
Gehiago ikusi
2025-02-11
Argitalpen batek Arabako 50 emakume zientzialari eta teknologoren ibilbidea eta hausnarketak bildu ditu
Argitalpen batek Arabako 50 emakume zientzialari eta teknologoren ibilbidea eta hausnarketak bildu ditu

Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskadiko Teknologia Parkearekin batera, "Arabako STEAM emakumeen koadernoa" plazaratuko du, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunean.

 

Iñaki Gurtubai foru diputatuak nabarmendu du dokumentuak "gizarteari ekarpen handiak egiten dizkioten eta etorkizuneko belaunaldientzat, eta bereziki neskentzat, inspirazio iturri diren emakumeen istorioak" biltzen dituela

 

Gasteiz, 2025eko otsailaren 10a. "Emakume horiek lan egiten duten erakundeei eta gizarteari ekarpen handiak egiten dizkiote, eta etorkizuneko belaunaldien inspirazio iturri dira". Berrogeita hamar zientzialari eta teknologo inguru dira, eta haien ibilbideak eta hausnarketak Arabako STEAM emakumeen koadernoa izeneko argitalpenean jaso dira. Koaderno hori bihar, otsailak 11, izango den Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna dela eta prestatu dute.

 

Hala adierazi du Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak, Arabako Lurralde Historikoko emakume zientzialari eta teknologoen berri ematen duen argitalpenaz hitz egitean. Foru diputatuak adierazi duenez, neska-mutil eta nerabeentzako prestatu dute, honako helburu honekin: "Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea gazteen artean, batez ere nesken artean, gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat bultzatzeko".

 

STEAM arloekiko (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) gazteen interesa sustatzeko Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Parkeak 2018az geroztik duten lankidetzaren emaitza da argitalpena. Koadernoak helburu hauek ditu: "zientzia eta teknologiako hurbileko erreferenteak nabarmentzea, gizarte osoa genero arrakalaren inguruan sentsibilizatzea, eta ikastetxeekin, enpresekin eta beste erakunde batzuekin lan egitea, lanbide horien askotariko profilen eta garapen profesionalerako aukera zabalen berri emateko, baita erronka sozialei aurre egiteko egiten duten ekarpena handia ezagutzera emateko ere".

 

Hiru erakundeek, zenbait eragile instituzional, akademiko eta enpresarialekin batera, Inspira programan parte hartzen dute. Inspira proiektu aitzindaria da, eta gertuko STEAM emakumeak eta gizonak eramaten ditu Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. mailako geletara, neska-mutilekin hitz egin dezaten arlo horietan interesa izateko eta ikasketak egiteko orduan dituzten oztopo nagusiei buruz.

 

Orain arteko edizioetan, Arabako lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako 1.404 mutilek eta 1.367 neskak parte hartu dute, 61 ikastetxetako ikasgeletan mentoretza egin duten 158 emakume eta 7 gizonen eskutik.

 

Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunaren helburua da emakumeen eta neskatoen zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko, artearekiko eta matematikarekiko interesa sustatzea, eta, horrez gain, emakume zientzialariek, ikertzaileek eta ingeniariek historian zehar eta gaur egun egindako ekarpenak nabarmentzea. Horregatik, otsailaren 11 bi kontu gogorarazteko eguna da, batetik, zientziak inklusiboa eta askotarikoa izan behar duela, eta, bestetik, emakumeen, emakume gazteen eta nesken talentua, gizonenarekin batera, funtsezkoa dela munduan aurrerapen zientifikoan eta teknologikoan aurrera egiteko.

 

Gazteen artean, eta batez ere nesken artean, zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatze aldera, Arabako Foru Aldundiak, Arabako Lankidetzarako Ingeniaritza erakundearekin (ICLI) lankidetzan, lankidetza proiektu bat bultzatzen du Boli Kostan, aipatutako ekimenaren ildo beretik: "Genero berdintasuna sustatuz eta krisiaren aurreko erresilientzia areagotuz Boli Kostako hezkuntza eta osasun sistema indartzea".

 

Proiektu horren esparruan, sentsibilizazio ekintzak egingo dituzte otsailean eta martxoan, haurrentzako eta haien familientzako tailerren bitartez, bi helbururekin: proiektua Arabako ikastetxeetan ezagutaraztea, eta gaur egun dauden genero desberdintasunei buruz hausnartzea, emakume zientzialariek historian izan duten zeregina ezagutzera emanez. Tailerrez gain, Boli Kostako proiektuari buruzko erakusketa ibiltari bat izango da, hezkuntzari, emakumeei eta zientziari lotutako munduko beste leku batzuetako errealitateak ezagutarazteko.

 

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
2024-12-20
Kulturartekotasun familiak
Kulturartekotasun familiak

“Kulturartekotasun familiak” dinamika sortu dugu, Kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza eta laguntza sustatzeko

‘Kulturartekotasun familiak’ ekimenaren bidez, kultura ezberdineko kideen saretzea eta elkarrekintza edota laguntza bultzatu nahi du Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak. EPA zentroetatik ateratik ideia, Bor-borrek eginiko parte hartze prozesuaren baitan.

Kultura ezberdinetako kideen beharrak entzun, eta ahal dela elkarrekintzaren bidez erantzuteko egitasmoa sortu du Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak. 2024ko kulturartekotasun proiektuaren baitan kokatzen da proiektua, eta parte hartze prozesu baten ondorio da planteamendua, azaldu dutenez. Hain zuzen, neguan Amurrio eta Laudioko EPA zentroetako etorriberriekin “sentsazioen sareak” deituriko dinamika egin zuten, eta bertatik atera dituzte 2024ko kulturartekotasun proiektuak: “Kulturartekotasun kafeak”, “Munduko Kulturak Aiaraldean jaia” eta “kulturartekotasun familiak”. Funtsean, ekimena sinplea da: “Kultura ezberdinetako norbanako zein familien beharrei erantzuteko sareak dira, komunitate beharrei komunitatetik erantzuteko”. Adibideen artean jarri dituzte ondorengo egoera edo kasu errealak: "eskolako bilerak ulertzeko hizkuntza laguntzailea behar dut"; edo "ospitalera joateko kotxez laguntzea beharko nuke, umeak jasotzera iritsi ahal izateko"; edo "euskaraz eskolako lanetan laguntzeko norbaiten bila nabil"...

 

Nola hartu parte?

Laguntza eskatu nahi duenak 688625900 zenbakira deitu edo mezua bidali behar du, “zure datuak modu pribatuan jaso eta datu base batean sartuko ditugu: jatorria, hizkuntza edo garraioan laguntzeko gaitasuna, herria…eta laguntza eskaini nahi duienak ere bai. Bor bor elkartetik zurekin harremanetan jarriko gara, laguntza jaso edo eman nahi baduzu; beharra dagoenean mezu bat jasoko duzu, eta laguntzeko prest bazaude pertsona horrekin jarriko zaitugu kontaktuan, zuen artean moldatzeko”.

Ekimenaren sozializaziorako spota eta flyerrak ekoitzi ditu Bor-Bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren kulturartekotasun dirulaguntza deialdiari esker.

 

 
 
Gehiago ikusi
2024-11-04
Fiesta de las culturas del mundo en Aiaraldea
Munduko kulturak Aiaraldean

“ Munduko Kulturak Aiaraldean jaiarekin sareak sortzea nahi dugu”.


Azaroaren 9an, larunbatean, izango da MUNDUKO KULTURAK AIARALDEAN topaketa, Laudion. Eskualdeko emakume etorriberriekin prestatu dute egitaraua, eta Amurrioko zein Laudioko plazetatik abiatuko dituzte txangoak, Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkartearen eskutik.

 

Kulturen arteko harremanak sustatzea eta saretzea. Horiek izango dira MUNDUKO KULTURAK AIARALDEAN topaketaren helburu nagusiak. Horretarako, parte hartze prozesua abiatu zuten neguan, eskualdeko emakume etorriberriekin Amurrio eta Laudioko EPA zentroetan entzuketa eta gogoeta ariketak antolatuta. Aurtengo kulturartekotasun proiektuak esperientzia horretatik diseinatu ditu Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak, eta azaroaren 9ko topaketa ere modu beretsuan gauzatu dute. Alabaina, beste hainbat eragile bildu dira elkarlanera: ZEHAR, TOPAGUNEA, EPA zentroak eta LAIA kasu. Izan ere, ekimena antolatzeko Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso du elkarteak.

 

 

Egun osoko festa

Egun osoko jaia izatea nahi dute antolatzaileek, 11:00etatik arratsaldera luzatuko dena. Egitaraua arabieraz, euskaraz eta gazteleraz zabaldu dute.

 

Adin guztientzako egitaraua prestatu dute, aurreratu dutenez. 11:00etan elkartuko dira Amurrioko plazan, trenez Gardeara mugitzeko. Laudion, aldiz, 11:30ean izango da herriko plazan hitzordua, 12:00etan Faktorian AUZOKOAK dinamikaz gozatzeko. Jarduera horretarako, gainera, Topaguneko kideak gerturatuko dira; elkarlanean prestatu baitute goizeko saioa.

 

Umeek, bien bitartean, KALAKA egur jokoekin jolasteko parada izango dute, 14:30ean kulturartekotasun bazkariaren txanda iritsi artean. Funtsean, bakoitzak nahi duen janaria eramango du partekatzeko, eta Bor-bor elkarteak ogia, platerak eta edalontziak ipiniko ditu partaide denentzat. Bazkalostea baliatuko dute (15:30) aurten eginiko kulturartekotasun proiektuak aurekzteko: KULTURARTEKOTASUN FAMILIAK eta HIZKUNTZEN SASKIAK, besteak beste. Horren ostean, MUNDUKO MUSIKAK entzungo dira, 17:00etan AIARANDREEN TAUPADAK elkartearen batukada saioarekin bukatzeko.

 

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero  borborelkartea@gmail.com helbidera edo Instagram kontura idatzi daiteke.

 

Programa jaitsi
 
 

Munduko kulturak Aiaraldean jaia-azaroak 9

Gehiago ikusi
2024-10-09
SEXAGUZU-Sexualitateari buruzko informazio puntua genero ikuspegitik
SEXAGUZU-Sexualitateari buruzko informazio puntua genero ikuspegitik

Aurrez-aurreko zerbitzua, asteazkenero 18:00etatik 19:30era Agurainen, Dulantzin edo Asparrenan. Astelehenetan, e-mailez sexaguzulautada@gmail.com helbidera edo telefonoz: 673 64 76 00


Non: Dulantziko Kultur Etxea, Lezaoko kiroldegiko bilera gela Agurainen, eta Aiarako Kultur Etxean


Norentzat: Herritarrentzat


Dinamizatzailea: EMAIZE, sexologia zentroa


Hizkuntza: Elebietan

 

 

Gehiago ikusi
Bor-bor solasaldi zikloaren baitan 7 hitzaldi feminista egingo ditu Bor-bor elkarteak udazkenean
Bor-bor solasaldi zikloaren baitan 7 hitzaldi feminista egingo ditu Bor-bor elkarteak udazkenean
Gehiago ikusi
2024-02-21
"Aiaraldeko emakume* erreferenteak" lantzeko gida didaktikoa, sarean

10 urtetik gorakoekin eskualdeko emakume erreferenteak landu eta ezagutarazteko dinamika jarri du abian Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak.

 

Aiaraldeko emakume* erreferenteak ugaritu, aniztu eta aitortzea. Hiru helburu horiak betetzeko prestatu du azken asteetan eskualdeko emakume* erreferenteen lanketa soziala eta akademikoa egiteko bitarteko sorta Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak.16 orriko gida didaktikoa zabaltzeaz gainera 2023an ondutako ‘Aiaraldeko emakume* erreferenteen mapa’ jendarteratu du tokiko eragile euskaradun eta feministak. Ariketek Lehen Hezkuntzak 5-6 mailetatik aurrerako ikasleak dituzte oinarri, eta adin-etapa bakoitzareko dinamika ezberdinak zehaztu dituzte dosierrean. Era horretan, LH, DBH, Batxilergo zein euskaltegietako irakasle zein ikasleentzako material hezitzaile, erakargarri eta interesgarria jarri du komunitatearen eskura Bor-borrek, euren ustetan. Ez da, ordea, tokiko ezagutza feminista jorratzeko lehenbiziko ekimena izan.2022an ekin zion Bor-bor elkarteak tokiko memoria historiko feminista lantzeari, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia ikerketarekin batera unitate didaktikoa eta erakusketa ibiltaria plazaratuta; eta iaz heldu zioten ‘Aiaraldeko emakume* erreferenteen mapa’ dinamikari. Hala, parte hartze prozesu digital eta sozial baten bidez bailarako 60 emakume* erreferenteren proposamenak jaso zituen elkarteak, eta taula formatuan bildu ordez mapa itxura eman zioten proiektuari. Aurten, koska bat harago joan eta heziguneetan landu ahal izateko ikas materiala sortu eta zabaldu dute. Material didaktikoak hainbat eranskin eta formatu uztartzen ditu. Batetik, irakasleentzat bideotutoriala osatu dute; bost miinutuan geletan lantzeko ariketa guztiak azaltzeko.

 

Bestetik, karta formatua uztartuta, “Aiaraldeko emakume* erreferenteak” lana osatzen jarraitzeko deia zabaldu dute, proposamen berriak jaso eta datozen urteetan bitarteko berriak diseinatze aldera. Modu horretan, 60 pertsonako datu basea handitzea espero dute, baita lanketa eta aitortza soziala handitzea ere.

 

Egitasmoa Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker garatu da. Informazio gehiago eskuratzeko borborelkartea@gmail.comhelbidearen bitartez jarri zaitezkete harremanetan.

 

 

 

GIDA DIDAKTIKOA

 

mapa ayala mujeres referentes

 

Ikusi gehiago
2023-12-19
BENETAKO EMAKUMEAK
BENETAKO EMAKUMEAK

Eginaren Eginez elkartetik, “BENETAKO EMAKUMEAK: Dibertsitatearen aldeko kanpaina” aurkezten dizugu, gizartean zirrara sorrarazi nahi duen ekimena, eguneroko bizitzan benetakoa dena dibertsitatea dela berretsiz. Guztiok desberdinak gara, hori da errealitatea!

 

Gure helburua inklusioa da, eta paregabeak bihurtzen gaituena dibertsitatea dela frogatzea. Aintzat hartu ditzagun estandarrei aurre egiten dieten eta errealitatea zer den seinalatzen duten askotariko emakumeak.

 

Berdintasunarekiko eta inklusioarekiko gure konpromisoarekin jarraituz, funtsezkoa da aniztasun funtzionala dugun emakumeok bizi dugun zapalkuntza sozial eta kulturalari aurre egitea, gure gizartean emakumeentzat oro har ezarritako kanon fisikoari ez erantzuteagatik. Inklusioa eta pertsona guztiontzat aukera-berdintasuna, edonolakoa izanda ere, ezinbestekoa da gure egitekoan.

 

Kanpaina hau urrats garrantzitsua da aitortzeko ez dela berdinak izateko eskubideari buruzkoa, desberdinak izateko eskubide bera izateari buruzkoa baizik.

 

BENETAKOA DIBERTSITATEA DA
DENOK GARA DESBERDINAK
EMAKUME DESBERDINAK ETA BENETAKOAK

 

Estandar eskuraezinez betetako mundu batean, gizarte alternatibo bat aldarrikatzen dugu, emakume idealaren kanonik gabeko gizartea. Guztiok garelako desberdinak, eta badelako garaia gutako bakoitza ahaldunduta eta ordezkatuta egoteko. Gure dibertsitatea gure indarra da, eta elkarrekin geldiezinak gara. Gure kanpaina benetako emakume guztientzako dei bat da, espektatibei aurre egiteko eta gure berezitasunetan nabarmentzeko. Denok dugu lekua istorio honetan.

 

Helburuak:

  •  ** Informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat planteatzea.
  • Emakumeen aurkako indarkeria kulturalari erasotzea.
  • Gizarte osoa kontzientziatzea eta informatzea, markatutako estereotipoak apurtzeko.
  • Dibertsitatea abiapuntu hartuta inklusioa bermatuko duten herritarrak eta erakundeak sustatzea, gizarte bidezkoagoa lortzeko.
  • Emakumearen parte-hartzea bilatzea. Elkarteko emakumeok izango gara kanpainan parte hartuko dugunak.
  • Dibertsitatea ikusgai bihurtzea.
  • Aniztasun funtzionala duten emakumeei dei egitea gizarteak markatutako jarraibideen aurka borrokatzera eta beren inkonformismoa azaltzera.
Ikusi gehiago
2023-09-13
Indarkeria Matxistaren aurkako Kontzentrazioa Laudion eta Adierazpen instituzionala
LAIA 2023-2024 ikasturte berria hasi da 132 jarduerarekin

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 13a. LAIA Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sareak ikasturte berria hasi du 132 jarduerarekin, gure lurraldeko kuadrilletan eta Trebiñun banaturik, desafio honekin: "elkarrekin biltzeko eta trukeak egiteko lekua izatea, feminismoan trebatzeko gunea, eta haurnartzeko eta errealitatearen beste ikuspuntu batzuk aurkitzeko eremua".

Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak aurkeztu du gaur goizean, Joana del Hoyo Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendariarekin batera, LAIAren zazpigarren edizioa abiarazten duten jardueren egutegia, "Arabako Foru Aldundiaren, Arabako kuadrillen, lurraldeko udal eta toki erakundeen, emakume elkarteen, mugimendu feministaren eta beste antolakunde eta pertsona batzuen ahaleginak batzen dituen proiektu integratzailea, partaidetzazkoa eta finkatua". Hori guztia, helburu honekin: "berdintasunean eta emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta asoziatiboan aurrera egitea, eta, aldi berean, bereizkeriari aurre egiten dioten beste pertsona batzuk bereganatzea, hala nola LGTBIQ+ taldea".

Jone Berriozabalek azpimarratu duenez, LAIAk, bere hasiera-hasieratik, aliantzak ehuntzen dihardu, eta Araba lurralde bidezkoago eta berdinzaleago, askotariko eta indarkeriarik gabeko bihurtzeko beharrezkoak diren indarguneak eta sinergiak sortzen, prozesu kolektiboak eta elkarrizketarako, gogoetarako eta hazkunderako guneak finkatzeaz gainera. "Gure helburua emakumeen ahalduntze prozesu horietan lagun egitea da, haien partaidetza soziopolitikoa indartzen duten tresna eta ekimenen bitartez. Baita ere, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, berdintasuna eta gizarte bidezkoagoa lortzeko", adierazi du foru diputatuak.


13.800 parte-hartzaile

2022/2023 ikasturtean, 13.800 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten LAIAren jardueretan. Haietarik % 75 emakumeak izan ziren. Horregatik, "oraindik ere hobetzeko tarte handia dago Arabako mutilen eta gizonen partaidetzaren aldetik", adierazi du.

2023-2024 ikasturteari begira, LAIA 132 jarduerarekin abiatzen da, eta horiei beste batzuk gehituko zaizkie datozen hilabeteetan. Programazio "zabala eta askotarikoa" izango da, haren barruan izango baitira elkarrizketak, emakumeenganako indarkeriari buruz sentsibilizatzeko edo berdintasunaren inguruko antzerkia, topaketak, ikastaroak, jardunaldiak, ponentzia edo hitzaldiak, eztabaida eta solasaldiak, prestakuntza-lantegiak, zineforuma, irakurketa feministako klubak, berdintasunaren aldeko ibilaldiak, bakarrizketak, elkarlaneko horma-irudiak, kaleko ikuskizun eta jolas-jarduerak, hainbat kultura-adierazpenen bidez (musika, antzerkia, dantza, artea, literatura, zinema, etab.) genero berdintasuna sustatzeko jarduerak, eta emakumeek kiroletan parte hartzearekin loturiko jarduerak.

Nabarmentzekoak dira berdintasunaren aldeko eskualdeetako topaketak, dagoeneko kuadrilletarako erreferentziazko espazio bihurtu direnak. Haietan, sakonean lantzen dira berariazko gaiak, hala nola justiziaren desafioak indarkeria matxistari heltzean, Añanan, edo indarkeria matxistari heltzeko estrategiak, Lautadan.
Eskualdeetako topaketa horiez gainera, beste bi ekitaldi nabarmendu daitezke. Bihar, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak "Lankidetza feminista mundua aldatzeko eredu berri bezala" izenburuaz antolatutako jardunaldia egingo da Burgelun. Eta larunbatean, Bastidan, Arabako Landa Inguruneko Emakume Sarearen urteroko 24. bilera egingo da. Bertan, adin guztietako emakume landatarren zahartze aktiboa aztertuko da, bai eta kulturarteko elkarbizitzaren desafioa ere, belaunaldien arteko ikuspuntutik.


Ahalduntze kolektiboa

Edizio honetan, Jone Berriozabalek baieztatu duenez, LAIAk "epe luzeagoko ahalduntze kolektiboa lortzeko espazioak" sortu nahi ditu, ez bakarrik jardueretan parte hartzen duten pertsonen banakako ahalduntzea. Hori da, hain zuzen, berdintasun espazioen eredua, zeinetan emakumeekin lan egiten den, haien jarduerak berdintasun politiketan integratzea ziurtatzeko. Esate baterako, Añana FEMprende, Añanako emakume ekintzaileak ahalduntzeko gunea. Hark jasotako balorazio onaren ondorioz, eredu horri jarraitu zaio Aiaraldean ere ezartzeko.

Espazio horien beste adibide batzuk honako hauek dira: indarkeria jasan duten eta indarkeria matxistatik bizirik irten diren emakumeei lagun egiteko Aguraingo programa, ikuspuntu feministatik zurrumurruen aurka jarduteko Artziniegako ekimena, adinduentzako "Polito zahartu" programa, Asparrenean eta Gesaltza Añanan, edo Gorbeialdeko maskulinitate berrien taldeak, besteak beste.

Baita ere, neska eta mutilak inplikatzen dituzten espazioak ere antolatu dira. Esate baterako, SexOka, Iruña Okako Udalaren sexualitateari buruzko aholku zerbitzua, 2021ean hasia eta funtzionatzen jarraitzen duena.

Ikusi gehiago
2023-07-26
Foru Aldundiak 25.000 liburuxka baino gehiago banatu ditu Arabako udalerrietan, herrietako jaietan eraso matxistak prebenitzeko
Foru Aldundiak 25.000 liburuxka baino gehiago banatu ditu Arabako udalerrietan, herrietako jaietan eraso matxistak prebenitzeko

Arabako Foru Aldundiak indarkeria matxista prebenitzeko kanpaina bat jarri du abian, eta 25.200 liburuxka ari dira banatzen Arabako udalerrietako udako jai ekitaldietan. 

 

"Eraso matxistarik gabeko jai askeak" lelopean, gidak modu arin eta didaktikoan zehazten ditu honako hauek: eraso matxista zer den identifikatu ahal izateko kontuan hartu beharreko alderdiak, nola erreakzionatu behar den norbaitek eraso bat jasan badu, zer egin daitekeen indarkeria mota horren lekuko izanez gero eta nola jokatu behar den emakume batek laguntza eskatzen badu. 

 

Materialak atal berezi bat du mendekotasun kimikoarekin egindako sexu erasoei buruz, eta sintomak zein diren eta biktima izatearen susmoaren aurrean nola jokatu azaltzen da bertan. Azkenik, larrialdietako eta biktimei laguntzeko zenbakiak sartu dira: 112 (SOS Deiak) eta 900 840 111 (24 orduko Arreta Zerbitzua)

 

Liburuxkak Aiarako, Arabako Lautadako, Guardia - Arabako Errioxako, Gorbeialdeko, Arabako Mendialdeko eta Añanako kuadrilletako udalerri guztietan banatzen dira, baita Trebiñuko enklabeko udaletan ere. Kuadrillak eta udalak beraiek ari dira inprimakiak banatzen.

 

Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak azaldu duenez, "Material horren asmoa da Arabako gizartea indarkeria matxistaren gaitzarekiko sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, jarduteko jarraibide eta gomendio errazak eskainiz, bai emakume biktimentzat, bai genero indarkeriaren kasuren bat ikusi duten pertsonentzat".Arren eskatu du herritar guztiek erantzukizunez jardun eta banakako konpromisoa har dezatela, "emakume guztiok errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako festez gozatu ahal izan dezagun".

 

Ikusi argitalpena

ikusi gehiago
2023-06-15
Arabako irakurketa klub feministen IV. topaketa
Arabako irakurketa klub feministen IV. topaketa ospatu genuen Kexaan, Aiaraldea

2022-2023 ikasturtean hamabi klub desberdin egon dira martxan. Gaztelaniaz, "La hora violeta" izenburupean Arabako kuadrilla guztietan, eta, bestalde, Aiara, Lautada, Errioxa, Mendialdea, Gorbeialdea eta Gasteizko euskarazko klubak.


Larunbateko hitzorduari hasiera emateko, Montse Angulo Aiarako Udaleko Berdintasun zinegotziaren, Loli Muriel Aiarako Kuadrillako presidenteordearen eta Ainhoa Campo Berdintasun eta Giza Eskubideen foru zuzendariaren ongietorria izan zen.


Hirurek klubetako koordinatzaileen lana nabarmendu eta eskertu zuten, hau da, Bego Etayo, Matxalen Gaminde, Ainhoa Aldazabal eta Gemma Lasarterena, eta adierazi zuten “irakurketa feministako klubak ahalduntze feminista kolektiboko benetako sare bat direla, non emakumeok elkarri ahotsa ematen diogun, komunean eta desberdintasunean aitortzen dugun elkar; dena delakoa izanik dugun adin, lanbide, jatorri edo egoera soziala.”.


Bego Etayo izan zen Topaketara gonbidatua izen zen Karmele Jaiori hitza eman ziona. Karmele kazetaria izateaz gain, hainbat nobela, poesia eta libururen autorea da. Bere hizketaldia “Aitaren Etxea” liburuan zentratu zuen. Honakoa irakurle klubetan irakurri izan da, eta genero rolak eta estereotipoak, indarkeria matxista, maskulinotasunak , … jorratzen ditu.


Bere solasaldiaren ondoren, Matxalen Gamindek idazlearen eta Aiarako klubetako partaideen arteko elkarrizketari bide eman zion. Truke horretan, Aitaren etxea eta Isa Diez poeta laudiotarraren pasarteak irakurri ziren, eta Karmelek horiei buruzko gogoeta egin zuen.


Hitzaldia amaitu ondoren, Gasteizko Feminist Agenda euskarazko irakurketa taldeak, Gema Lasarte koordinatzailearekin batera, kafea eta mokadu goxo batek lagunduta 2022an sortu zuten Aitaren etxea erakusketa azaldu zuten.


Programarekin jarraituz, Kexaako bolatokira joan ginen. Bertan, Marian Isasik Aiarako boloan nola jolasten den erakutsi zigun, kirola probatzera animatu ginen parte-hartzaileen artean minitxapelketa dibertigarri bati bide emanez.


Arcos de Quejanan bazkaldu ondoren, Ametsen hariztiari bisita egin genion, aire zabaleko museoa, 25 artistaren lana bere haritzen azalean bistaratzen duena.


Eskerrik asko hurbildu zineten emakume guztiei, hurrengo Topaketara arte!
 

 
 

Argazki-galeria

Gehiago ikusi
— 50 Elementu orri bakoitzeko
1 - 50 erakusten 61 emaitzetatik.

Intro - Hizkuntza eta generoan ahaldunduz, ikus-entzunezkoa sarean

Hizkuntza eta generoan ahaldunduz, ikus-entzunezkoa sarean

 

2022/12/12 | Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean aurkeztu du digitalki Bor-Bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak `Hizkuntza eta generoan ahaldunduz’ ikus-entzunezkoa.

 

Gehiago irakurri

Intro - A25, Arabako herrietan

A25, Arabako herrietan

 

2022/11/30 | Aldarrikapen-jardunaldi bat, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean.

 

Gehiago irakurri

Intro - Visita a proyectos de cooperación en Guatemala.

Guatemalako lankidetza-proiektuak bisitatzea

 

2022/11/28 | Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuko langileek, Euskal Fondoa-ko arduradunekin batera (Euskadiko Toki Erakundeen Elkartea) Guatemalako lankidetza-proiektuak bisitatu dituzte.

 

 

Gehiago irakurri

Intro - Okondon komentario matxistarik ez

Bideoa: Okondon komentario matxistarik ez

 

25/11/2022 | Okondo Eskola ha organizado una campaña para romper los roles de género, dentro del proyecto coeducativo del centro.

 

 

Leer más

Intro - Adierazpen instituzionala, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, 2022ko azaroaren 25a

Adierazpen instituzionala, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, 2022ko azaroaren 25a

 

22/11/2022 | Foru Gobernu Kontseiluak, 2022ko azaroaren 22an egindako ohiko bilkuran, honako adierazpen instituzional hau onetsi du azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta: Sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste indarkeria mota batzuk espazio publikoetan Azaroaren 25ean emakumeen beraien eskubidea aldarrikatu nahi dugu, espazio publikoa berdintasun-baldintzetan erabiltzeko eta horiez gozatzeko, herritartasun osoari dagokien eskubideak bermatze aldera.

 

 

Gehiago irakurri

Intro - Ribabellosa-Lantaron indarkeria matxistaren V. martxa

Ribabellosa-Lantaron indarkeria matxistaren V. martxa

 

21/11/2022 | Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da, eta haren jatorria genero-desparekotasuna da.  V. martxa honen bidez, indarkeria matxistaren aurkako posizionamendu soziala aldarrikatu nahi dugu eta eraildako emakume guztiak gogoratu nahi ditugu, batez ere gure herrikide Ana eta haren seme-alabak, haiek ere indarkeria horren biktima zuzenak baitira.

 

 

Gehiago irakurri

Intro - A25 kanpaina

Azaroak 25eko kanpaina: "Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz"

 

2022/11/15 | Arabako Foru Aldundiak, gainerako euskal erakundeekin batera, indarkeria matxisten inguruko sentsibilizazio-kanpaina bat bultzatu du, "Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz" lelopean.

 

Gehiago irakurri

Intro - Campaña violencia machista Añana eu Duplicate 3

Aingurak sortu da, Amurrioko V. Berdintasun Plana, mugimendu feministaren borrokaren irmoetan oinarritua

 

2022/11/10 | Gainera, Udaletxe osoaren adostasun politikoarekin sortu zen. Adostasun hori Berdintasun Mahaian elkarlanean aritu da proiektu hau gaur egun errealitate izan dadin.

 

Gehiago irakurri

Intro - Campaña violencia machista Añana eu

Bizilagunak 2022 Araba

 

 

2022/10/28 | Bizilagunak ekimenak, igande baten, mahai baten inguruan, ezagutzen ez diren identitate kultural desberdineko bi familiek elkarrekin bazkaldu dezaten sustatu nahi du; familia bera, elkar maite duten edozein pertsona talde bezala ulertuta.

 

Irakurri gehiago

sarrera - Arabako emakume magrebtarrei buruzko estereotipoak lantzeko gida

"Arabako emakume magrebtarrei buruzko estereotipoak lantzeko eta zurrumurruen aurkako ekintzan genero-ikuspegia txertatzeko oinarrizko gida"ren aurkezpena

 

2022/10/14 | Magrebeko jatorriko edtoa arbasoak dituzten emakumeekin Santikurutze Kanpezu eta Maeztuko udalerrietan esku hartzeko gauzatu den prozesuari esker, kulturartekotasunaren kontzeptua landu da.

 

Irakurri gehiago

LAIA Laudiok bere ibilbideari ekin dio

LAIA Laudiok bere ibilbideari ekin dio, 'osorik' kartelarekin bere inaugurazioan

 

2022/09/27 | Laudioko Jabekuntza Eskolak irailaren 23an ireki zituen ateak ireki berri den Lezeaga Aretoan.

 

Irakurri gehiago

Intro - Campaña violencia machista Añana eu Duplicate 3

Foru Aldundiaren eta Sultana Jaya aktibista sahararraren arteko topaketa

 
Encuentro de la Diputación Foral con la activista saharaui Sultana Jaya

2022/09/22 | Saharako aktibista, Sultana Jaya, Euskadin da egunotan, Mendebaldeko Saharako gatazka armatuaren eta giza eskubideen urraketa sistematikoaren egoeraren berri emateko, bai eta defendatzaileek bakearen eraikuntzan duten zereginaren berri emateko ere. Gaur Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin bildu da. .

 

Irakurri gehiago

Oión-Oyón: Sexu-abusuen Prebentziorako eta Berdintasunerako Programa: S. Bizente Ikastola eta Ramiro de Maeztu Ikastexea

Oión-Oyón: Sexu-abusuen Prebentziorako eta Berdintasunerako Programa: S. Bizente Ikastola eta Ramiro de Maeztu Ikastexea

 

INTRO Oión-Oyón: Sexu-abusuen Prebentziorako eta Berdintasunerako Programa, “Kimu” zentrorako Duplicate 1

Oión-Oyón: Sexu-abusuen Prebentziorako eta Berdintasunerako Programa, “Kimu” zentrorako

 

intro Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko gida

Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko gida

 

intro Eraso matxistarik gabeko jaiak Arabako Errioxan 

Eraso matxistarik gabeko jaiak Arabako Errioxan 

 

intro SexOKa

Iruña Okako Udalak SexOKa jarri du abian, 14 urtetik gorako herritarrei zuzendutako sexualitateari buruzko aholkularitza-baliabidea

 

Trans colombia-intro eu

Arabako Foru Aldundiak Kolonbiako emakume transexualen eskubideak sustatzenditu

 

Arabako Foru Aldundiak Kolonbiako Tolima Saileko Ibagué, Planadas eta Casabianca udalerrietan garatzen den proiektua babesten du, Arabako Colombia-Euskadi Elkartearen bidez.

 

Ikusi gehiago

Declaracion 28J eu

Erakunde adierazpena, ekainaren 28a, sexuaskapenaren nazioarteko Eguna

 

sarrera - Arabako Irakurketa Klub Feministen III. Topaketa

Arabako Irakurketa Klub Feministen III. Topaketa

 

sarrera - Aliantzak sortzea Euskadiko eta Nikaraguako gazteen artean

Aliantzak sortzea Euskadiko eta Nikaraguako gazteen artean

 

sarrera - AFAk Arabako Foru Aldundiak Guatemalako indarkeria matxistaren aurkako INCIDEko proiektuaren alde egin du

Arabako Foru Aldundiak Guatemalako indarkeria matxistaren aurkako INCIDEko proiektuaren alde egin du

 

sarrera - Arabako Foru Aldundia Agrocafreko (Kolonbia) Diana Martínez-ekin elkartu da

Arabako Foru Aldundia Agrocafreko (Kolonbia) Diana Martínez-ekin elkartu da

 

LGTBIfobiaren aurkako adierazpen instituzionala

LGTBIfobiaren aurkako adierazpen instituzionala

 

M8aren harira Foru Kontseiluaren erakunde adierazpena

M8aren harira Foru Kontseiluaren erakunde adierazpena

 

Intro M8 okondo eu

M8 OKONDO 8M 2022 BERDINTASUNA DA BIDEA

 

Munduko emakumeak berdintasunaren bidean

Munduko emakumeak berdintasunaren bidean

 
Munduko emakumeak berdintasunaren bidean

 

 

Ver más

Jornada Derechos de las Mujeres en la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible plazara eus

Jardunaldia Emakumeen Eskubideak Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan

 
Jornada Derechos de las Mujeres en la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible

 

Martxoak 24 | 9:00 - 13:30 | BBK Kuna. Bilbo

 

Ikusi gehiago

Boletín Anual de la La Red de Mujeres del Medio Rural de Álava eu Duplicate 0

Horma-irudi eta bideo berriak berdintasuna eta hezkidetzaren alde, Oiongo Eskola Publikoan

 
Mural participativo Oion

 

Oiongo Eskola Publikoko hezkuntza-komunitateak elkarrekin lotzen diren bi proiektu gauzatu ditu. Errebindikazio murala eskolako horma batean, Irantzu Lekueren eskutik, eta bideo bat Colibrí comunicación agentziarekin ikastetxearen balioak ezagutarazteko.

 

Ikusi bideoa

Boletín Anual de la La Red de Mujeres del Medio Rural de Álava eu

Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarearen buletina

 

Intro - "Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Urratzeko Stop" kanpaina

"Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Urratzeko Stop" kanpaina

 
 

Declaración Institucional 25N Condado de treviño eu

Trebiñuko Udalaren adierazpen instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko Egunean

 
 
 

Debut del Coro Feminista de Artziniega eu

Artziniegako Koro Feministaren estreinaldia

 

Concha Velascoren Yeyé neskaren bertsio "inklusiboaren" mundu mailako estreinaldia Artziniegan, "Ez duzu jakin nahi" bezala berrizendatua... Goza dezatela!!

 

25N en las cuadrillas eu

A25 Arabako kuadrilletan

 

Arabako Foru Aldundiaren adierazpen instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko Egunean

Arabako Foru Aldundiaren adierazpen instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko Egunean

 
 
 

25N, acción de reparación en la Cuadrilla de Ayala eu

25N, acción de reparación en la Cuadrilla de Ayala

 

 

Indarkeria matxistaren aurkako IV. martxa Ribabellosa-Lantaron

Indarkeria matxistaren aurkako IV. martxa Ribabellosa-Lantaron

 
 
 

Intro - Adierazpen instituzionala Agurain

Adierazpen instituzionala - Agurain

 

2021/11/23 | 12:00

 

Gehiago irakurri

 

A21

A21 - Arabako Kontzejuetarako Hauteskundeak

 

Azaroaren 21ean, igandea, Arabako Kontzejuetarako Hauteskundeak ospatuko dira. Arabako Kontzejuen Elkarteak (ACOA/AKE) bideo hau egin du pertsona eta boto bakoitzaren garrantzia gogoratzeko. 

 

A21ean, parte hartu Kontzejuetarako Hauteskundeetan. 

 

 

Emakumeak sarean

Emakundek gaitasun digitalari buruzko prestakuntza eskaintzen die emakumeen elkarteei

 

Emakundek Emakumeak Sarean ekimenaren barruan emakume-elkarteei zuzendutako online prestakuntza-ikastaro batzuk antolatu ditu urrian eta azaroan hauek euren gaitasun digitala hobetzeko asmoarekin. Emakunderen ekimen hau 2011n sortu zen emakumeen eta/edo feministen elkarte eta federazioek beren proiektuetan muga teknologikorik ez izateko, beren gaitasun digitala hobetzen jarraitzeko eta egiten dituzten jarduerak zabaltzen laguntzeko.

Urte hauetan prestakuntza jaso dute izapidetze elektronikoan, Google tresnetan, sare sozialetan, bideokonferentzietarako programetan eta wordpres programan. Urrian prestakuntza jaso zuten sare sozialetan, eta azaroan zehar prestakuntza jasoko dute diseinurako Canva izeneko tresna digitalean.

Horrela, eten digitala murriztu, ahalduntze teknologikoa sustatu eta, azkenik, pentsamendu eta jarduera feministaren zabalkundea lagundu nahi da.

 

 

Izen-emateak

 

 

Iturria: Emakunderen webgunea

 

Arabako Errioxa - A25

Arabako Errioxa – Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

 

 

Arabako Errioxako udalerrietan elkarretaratzeak

 

Arabako Errioxako Berdintasun Foroa

 

 

 

 

 

Hitz kolpez

HITZ KOLPEZ. Gazte eremuan genero indarkeriaren kontrako sentsibilizazio programa

 

 

Nagusiei zuzendutako paseak.

 

 

Gehiago ikusi

Intro - declaracion JJGG eu

Arabako Batzar Nagusiek atzo Gasteizen izandako hilketa matxista gaitzetsi egiten dute

 

2021/10/13

TBatzarkide talde guztiek, bozeramaileen batzordean bilduta, gaitzetsi egin dute atzo Gasteizen izandako hilketa matxista, ohar honen bidez

 

 

Leer más

Intro - declaracion Amurrio eu

Amurrioko Udalaren adierazpen instituzionala, Gasteizen emakume bat hil izana gaitzesteko

 

Intro - declaracion labastida eu

Bastidako Udalak Gasteizen emakume baten hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egiteko adierazpena eta deia

 

Intro - declaracion Barrundia eu

Adierazpen instituzionala - Barrundiako Udala

 

Intro - Jornada mujeres cooperativa eu

“Emakumeak Kooperatibetan: Landa-Eremuaren Iraunkortasunerako Aldaketa-Eragileak” Jardunaldia

 
Mujeres cooperativa

 

2021/10/14 |

Jarduanldia

Urriak 21

 

Ikusi gehiago

Sarrera - Online jardunaldia Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Online jardunaldia Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

 

 

2021/10/05 |

Mahai-ingurua

Urriak 15, 11:30etik 12:30era

 

Ikusi gehiago

 
 

Plazara-Sesion de debate sobre cine migracion asilo eu

Zinemari, migrazioari eta asiloari buruzko eztabaida saioa

 

 

Urriak 7 |

Zinemari, migrazioari eta asiloari buruzko eztabaida saioa

Urriak 7, / Ostirala 10:30 – 13:00

 

Ikusi gehiago

Intro - CSTEAM araba eu

Inspira STEAM Araba Álava

 
STEAM araba

 

2021/09/10 |

Mahai ingurua. Industria, Berrikuntza eta azpiegitura

Irailak 14. 9:30 - 11:30 h.

 

Ikusi gehiago

Intro - Inscripciones V aniversario eu

Laia Eskolaren V. urteurrenerako izen-ematea

 
V Aniversario Laia

 

02/09/2021 |

Arabako Emakumeen Jabekuntza eta Berdintasunerako Eskolak, Laia Eskolak, 5 urte bete ditu eta irailaren 11n ospatuko ditugu Amurrion.

 

Ikusi gehiago

Intro - Campaña violencia machista Añana eu

Bizilagunak 2022 Araba

 

 

2022/10/28 | Bizilagunak ekimenak, igande baten, mahai baten inguruan, ezagutzen ez diren identitate kultural desberdineko bi familiek elkarrekin bazkaldu dezaten sustatu nahi du; familia bera, elkar maite duten edozein pertsona talde bezala ulertuta.

 

Irakurri gehiago

Intro - Concurso relatos agurain eu

Aguraingo kontakizun laburren VI. lehiaketa

 
VI. Concurso de relatos por la Igualdad de Agurain

 

2021/08/03 |

Urriak 29arte Aguraingo Udaletxean.

 

Ikusi gehiago

El Ayuntamiento de Arraia-Maeztu continua con su campaña a favor de los buenos tratos eu

Arraia-Maeztuko udala tratu onen aldeko kanpainarekin jarraitzen du

 
El Ayuntamiento de Arraia-Maeztu continua con su campaña a favor de los buenos tratos

Tratu onen aldeko kanpainia: “%70 ura gara, %100 berdintasuna izan gaitezen. Indarkeria matxistarik ez!”

Arraia-Maeztuko udalaren kanpainia.