Bideoteka - laia
Breadcrumb
IZ Bideoteka
Bideoteka
Eduki publikatzailea

Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta egindako ekitaldiaren bideo osoa. Ekitaldi horretan, omenaldia egin zaie "Arabako emakumeen aztarnak historian" proiektuan beren ondarea jaso duten Arabako zazpi kuadrilletako emakumeei.

Egindako ekitaldian, egindako lana aitortu die Arabako kuadrilletako zazpi emakumeri, hainbat elkartetan egin duten ibilbide luzea dela eta.
Hauek izan dira emakume omenduak: Edurne Ibarrola eta Leonor Sastre, Gorbeialdeko eta Aiaraldeko kuadrilletakoak, Arabako Emakumeen Sareko kideak; Antonia Martínez, Arabako Lautadakoa, Sallurtegi elkarteko kidea; Carmen Dovale, Añanakoa, Lantartea eta Gure Soroa elkarteetako kidea; Marian Urrechu, Arabako Errioxakoa, El Pilagar elkarteko kidea; Agustina Echagoyen, Antoñanako Aguaké elkarteko kidea, Kanpezu-Arabako Mendialdea kuadrillakoa, eta Judith González de Matauco, Gasteizkoa, Gure Soroa elkarteko kidea.

Ramiro Gonzálezek eskerrak eman dizkie landa eremuetako elkarteetan lanean jardun duten emakumeei, Araba aberasten lagundu baitute
Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldian, kuadrilletan erreferente izan diren adineko zazpi emakumeri egin diete omenaldia
Gasteiz, 2020ko martxoaren 6a. “Landa eremuko elkarteetako emakumeei eta haiek egindako lanari zor dio Arabak bere handitasuna eta aberastasuna neurri handian”. Hori esan du Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurretik Arabako Foru Aldundiak gaur arratsaldean egin duen erakunde ekitaldian, zeinean omenaldia egin baitiete urtetan elkarteetan lanean aritu diren Arabako landa eremuko emakumeei.
Irakurri prentsa ohar osoa hemen.