Liburutegi irekia - laia
IZ Liburutegi irekia
Liburutegi irekia
Eduki publikatzailea
Eduki publikatzailea

Queer teoriak gizartean nagusi den dualismoaren oinarriak dinamitatzen ditu; gizona-emakumea, gizona-heteroa, normal-arraroa-Gizonaren eta emakumearen artean beltzaren eta zuriaren artean adina ñabardura daude. Genero aniztasunaren erakusgarri, 5 pertsonaiarekin biziko dugu bere egunerokoa, gizon «normal» batena ez den egunerokoa, ez edozein emakumerena; «normalak» ez direnen normaltasuna.
Zuzendaria: Florencia P. Marano
Cedido por Zinegoakek utzita

Mariak, LGTB eskubideen aldeko aktibistak, gutun bat idatzi dio adinekoen egoitzako zuzendariari, eta hark ukatu egin die, berari eta Rosa emazteari, apartamentu batean sartzea. Zuzendariak proposatzen diena zergatik ezin izango duten onartu azaldu du.
Zuzendaria: Michèle Massé
Zinegoakek utzita

Juanan Martinezen film laburra, Anna Allen eta Alfredo Alba protagonista dituena. 2011ko LGTB film labur onenetako bat bihurtu zen. Sevilla, Badajoz, Mallorca edo Txileko zinemaldietan fikziozko film labur onenaren saria jaso zuen.
Zuzendaria: Juanan Martínez
Zinegoakek utzita

'The mask you live in' dokumentala (Bizi zaren maskara)
Hezkuntzaren eta identitate maskulinoa eraikitzen duten jarraibide kulturalen arteko harremana erakusten du, baita identitate maskulinoak berekin dakarren guztia ere, maila guztietako indarkeria, sentimenduen, plazerren eta desioen errepresioa, maskulinotasun orori inposatuta dagoen arauaren aurka doazenak.

Medeak taldeko Kattalin Miner Perez eta Lore Etxeberria Lujanbiok Ibaetako Emakume Taldeak antolatutako jardunaldi batzuetan emandako hitzaldia duzue honakoa. Estrategikoki homofobiatik eta jazarpenetik urrundu eta ironia eta umorea erabiliz, hamaika arrazoi ematen dituzte lesbiana izateko.

1928an Virginia Woolfi emakumearen eta eleberriaren gaiari buruzko hitzaldi batzuk ematea proposatu zioten. Dogmatismo edo harrokeria orotatik urrun, ikuspegi errealista, ausart eta oso berezi batetik planteatu zuen auzia. Galdera bat: zer behar dute emakumeek eleberri onak idazteko? Erantzun bakarra: independentzia ekonomikoa eta pertsonala, hau da, logela propioa. Bederatzi urte besterik ez ziren emakumeari botoa eman zitzaionetik, eta oraindik bide luzea zegoen egiteko.

Moises (29 urte, Bartzelona) Espainiako gizonezko transexual bakarrenetakoa da. Generoaren terrorista gisa definitzen da. Moisesek bere bidea kontatzen du bideoan, lagunen parte-hartzearekin. Genitalei ebakuntza egin ala ez erabaki behar du. 1997an, epaile batek izena eta sexua aldatu zizkion ebakuntzarik egin behar izan gabe; izan ere, ez zuen obulutegirik, ez bularrik, eta urteak zeramatzan hormona-tratamenduarekin. Bere gidaritzapeko historiarekin, dokumentalak identitate baten berreraikuntza eta gorputzaren erabileraren muga kulturalak alde batera uztea du ardatz.
Egilea: Cecilia Barriga

Ekainaren 21ean, 130etik gora emakume elkartu ginen Arabako Irakurle Klub Feministen II. Topaketan. Iaz ekin genion ibilbideari, Arabako Errioxan, eta, oso arrakastatsua izateaz batera, hain harrera ona egin zioten kuadrilla horretako irakurle-klubeko kideek, ezen tradiziotzat hartzea erabaki baikenuen han bertan. Bada, Lautadako klubak hartu dio erreleboa. Hala, Argomaizko paradorearen ingurune ezin hobean egin genuen Gasteizko eta LAIAeskolako irakurle-klub feministen topaketa.

Debekatutako film ezaguna AEBetan. 1950ean, emakumea emantzipatzeko borroka erakusten lehenetako bat izan zen, ia ikuspegi politiko eta sozial feminista hartuz. Jarduera Antiamerikarrei buruzko Ordezkarien Ganberako Batzordeak jazarri eta blokeatu zuen —HUAC, ingelesezko siglak—, eta, histeria antikomunista hartan, filmaketa modu tragikoan burutzea lortu zuten:, platoak su hartu zuen. eta Rosaura Revueltas aktore protagonista Mexikora erbesteratu zuen Amerikako Immigrazio Zerbitzuak.

Dokumentalak zehatz-mehatz deskribatzen du emakumeek botere postuetan duten parte-hartze eskasa, eta zalantzan jartzen du «hedabideek haiei buruz eskaintzen duten ikuspegi mugatu eta estigmatizatua». Publizitateak egiten duela adierazten du, zinemak, telebista-saioek eta bideo-jokoek errepikatzen dute, baita informazio-kazetaritzak «serioagoa» ere.
«Gizarteak kontzeptu hori barneratzen duenean, emakumeen ahotsak ez du garrantzirik, eta, gainera, politikarako sarbidea zailtzen du, desberdintasun-egoera hori aldatzen lagun baitezakete».

Teresa Meana
Eztabaida Feministaren III. Jardunaldien barruan, Teresa Meana filologo eta feminista espainiarrak, hizkuntza inklusiboko eta ez-sexistako espezialista onenetakotzat jotzen denak, mintzairari, botereari eta sexismoari buruzko hitzaldi-tailerra eskaini zuen, Cotidiano Mujer eta Espainiako Lankidetzaren Prestakuntza Zentroak antolatuta.