Genero indarkeriaren biktimak
GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK
Emakumeen aurkako indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da; ez dauka mugarik, gizarte arazo bat da eta emakumeen eta gizonen arteko botere harreman ez parekideen adierazpen latza da.
Emakumeen aurkako indarkeria guztia hartzen du barne, haur eta neska gazteen aurkakoa barne, emakume izateagatik, esparru publikoan zein pribatuan.Indarkeria modu askotan aplika daiteke: fisikoki, psikologikoki, ekonomikoki, mehatxuak, intimidazioa eta hertsapena, horren ondorioz mina, sufrimendua edo kalte fisikoa, sexuala, psikologikoa, sozio ekonomikoa edo ondarearena eragiten bada.
Honako hau emakumeen aurkako indarkeria matxista gisa hartzen da: indarkeria bikotean edo bikotekide ohiarengandik, familia barrukoa, indarkeria sexuala, feminizidioa, emakume eta nesken salerosketa, sexu esplotazioa, emakumeen genitalen mutilazioa, nahitaezko ezkontzak eta bestelako ekintza tradizional kaltegarriak, botere publikoek egindako edo baimendutako indarkeria, jazarpena eta genero indarkeria politika, baita emakume eta nesken duintasuna, integritatea edo askatasuna kaltetu edo kalte dezakeen beste edozein indarkeria mota ere.
Neskato, mutiko eta nerabeak ere indarkeria matxistaren biktimak dira, baita indarkeria hori aplikatzen den ingurunearen eraginpean dauden mendeko beste pertsona batzuk ere.
-
Zer egin genero indarkeriaren aurrean? – Zerbitzu eta baliabide gida
-
Emakumeen aurkako indarkeria, zer egin dezakezu? – Irakurketa azkarreko gida
Arabako Foru Aldundiak, udal eta erkidego mailako gainerako erakundeekin batera, genero indarkeriaren aurrean arreta integralerako sarea sortu du; horren bitartez, hainbat zerbitzu eskaintzen dira, aholkularitza zerbitzuak, biktimei arreta emateko zerbitzuak, baita baliabide zehatzak ere, egoitzakoak, arreta osoa eta integratua emateko emakumeei, adingabeei eta indarkeria matxistaren biktima izan diren gainerako pertsonei.
-
AZKAR IRTEN aukera: beti izango duzu horretarako botoi bat pantailan.
-
PDF bat irekitzen duzunean, ez sakatu sekula "gorde" edo "gorde honela", sakatu soilik "ireki". Azkar irten behar baduzu, itxi PDFaren leihoa eta sakatu AZKAR IRTEN hurrengo leihoan.
-
Ezabatu zure nabigazio historia, informazioa irakurri ostean aztarnarik ez uzteko.
-
Erabili ezezagun modua edo pribatua nabigatzeko, ez baduzu nahi zure nabigatzaileak ikusten dituzun webguneen eta jaisten dituzun edukien erregistrorik gordetzea.