Dulantziko San Martin - araba
- Kultura
- Arkeologia ondarea
- Aztarnategiak
- Dulantziko San Martin

Dulantziko San Martin
Dulantziko San Martinen bataio eta ehorzketa basilika
VI. mendearen bigarren erdia
Dulantziko herrigunea
Aldaietan eta San Pelaion bezala, Dulantziko San Martinen hilerri bat aurkitu zuten, “hatudun” hilobiekin Hildakoak hobi sinpleetan lurperatzen zituzten, zurezko hilkutxen barruan – mantendu diren iltzeak eta burdineriak erakusten duten bezala –, beren gauzekin eta beste objektu batzuekin batera, gordailu gisa: armak, beirazko goporrak, brontzezko galdarak egurrezko ontziak, etab. Frantziako, Belgikako edo Alemaniako nekropolietan ohikoak ziren elementu horiek eragin kontinentalaz gain bertan lurperatutako pertsonen pribilegio estatusa erakusten dute.
Bi gizonen hilobietan aurkitu ziren zilarrezko bi koilara nabarmentzen dira –haietako bat grabatuta–. Objektu horiek kristau liturgiarekin duten loturak pentsarazten digu Elizaren kide nabarmenak izan zirela; izan ere, nekropoli horren berezitasunetako bat da kokapena tenplu handi bati lotuta dagoela.
Tenplu hori, aurreko nekropoliaren gainean eraikia, XII. mendera arte egon zen jardunean. Une horretan, eliza erromaniko bat eraiki zen bere hondakinen gainean. VII. mendearen amaieratik aurrera, hilerria elizaren kanpoaldera lekualdatu zen, eta hilobietan jada ez zen objeturik sartzen. Alderdi horrek hileta errituetan aldaketak izan zirela islatzen du.
- Dos tumbas de privilegio en la basílica funeraria y bautismal del siglo VI de San Martín de Dulantzi (Álava)
(Egoitz Alfaro Suescun, Miguel Loza Uriarte eta Javier Niso Lorenzo) - Iglesias, rentas y sistemas de almacenamiento en el País Vasco durante los siglos X y XI d. C.: el testimonio arqueológico de San Martín de Dulantzi (Alegría-Dulantzi, Álava)
(Egoitz Alfaro Suescun, Miguel Loza Uriarte, Javier Niso Lorenzo eta Jose Luis Solaun Bustinza) - La basílica tardoantigua de San Martín de Dulantzi (Alegría-Dulantzi, Álava)
(Miguel Loza Uriarte eta Javier Niso Lorenzo) - Las monedas de San Martín de Dulantzi (Alegría-Dulantzi, Álava, País Vasco). Luces y sombras, siglos I – XIV
(Raúl Sánchez Rincón, Miguel Loza Uriarte eta Javier Niso Lorenzo) - El hallazgo monetario de San Martín de Dulantzi (Alegría-Dulantzi, Álava). Nuevos análisis metalográficos de monedas medievales de los siglos XI-XII
(Raúl Sánchez Rincón) - Una posible cristianización del mito de Teseo representada en una cochlear hallada en la Iglesia de San Martín de Dulantzi (Alegría-Dulantzi, Álava)
(Isabel Velázquez Soriano, Miguel Loza Uriarte eta Javier Niso Lorenzo) - Koilara liturgikoa edo cochlear-a