Amuarrain esparruen baimenak

Arrantzan egiten duen edozein pertsonak Arabako amuarrain esparruetarako arrantza baimenak bi modutan eska ditzake:

ZOZKETA:

Abenduaren lehen eta azken egun baliodunen artean eska daiteke arrantza esparruetan arrantzan egiteko baimena. Baimen eskabide hori, hots, orrialde honetan ageri den inprimaki eredua, AFAn aurkeztuko da, bertatik bertara edo egoitza elektronikoaren bidez. 

Gehienez 5 baimen eskatu ahal izango ditu, taula honen arabera banatuta:

AMUARRAINEN BARRUTIAK A TALDEA
(Arrantza-barrutiak)
B TALDEA
(Heriotzarik gabeko arrantza-barrutiak)
Prezioa (€/ baimena) 10,65/5,77  5,77
Gehieneko baimen-kopurua 5
Asteko egunak axolagabe  3 baimen larunbat, igande edo jaiegunetan,
2 baimen lanegunetan

 

Eskatzaileak baimenak aukeratu ondoren, etxera bidaliko zaizkio ordainketa-gutunak, dokumentu berean arrantza-baimenak eta harrapaketen parteak jasotzen dituztenak. Zenbatekoa 7 eguneko epean ordaindu beharko da, nahi den finantza-erakundean edo www.euskadi.eus/nireordainketa web-orriaren bidez.
Baimenak epe horretan ordaintzen ez badira, uko egiten zaiela ulertuko da, eta txanda irekian emateko kupoan sartuko dira.

 

TXANDA LIBREAN BAIMENAK EMATEA

Igortze-data: 2026ko martxoaren 11tik aurrera
OHARRA: Martxoaren 11tik 15era pertsona bakoitzeko 5 baimen aukeratu ahal izango dira, horietatik 3 larunbat, igande edo jaiegunetan eta 2 lanegunetan, Berganzoko barrutian izan ezik, horretarako ez baita mugarik egongo egun motetan.

Martxoaren 12tik 16ra bitartean, pertsona bakoitzeko 5 baimen aukeratu ahal izango dira; horietatik 3 larunbat, igande edo jaiegunetan izan daitezke, eta 2 lanegunetan, Berganzoko barrutian izan ezik, azken kasu horretan ez baita mugarik egongo egun-motetan.

Zozketan ezarritako ordenaren arabera baimenak telefonoz eman ondoren baimenak soberan geratzen badira, edozein pertsonaren esku geratuko dira, zozketan parte hartu edo ez, eta modu hauetako batean kendu ahal izango dira:

  • Aurrez aurre, Arabako Foru Aldundiaren ehiza- eta arrantza-baimenak emateko bulegoan (Probintzia plaza 5, behea, Vitoria-Gasteiz), astelehenetik ostiralera, 8: 15etik 13:45era.
  • 945 181877 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera, 13:45etik 14:30era.
  • AFAren egoitza elektronikoaren bidez.


Gehienez ere, eskatzaile bakoitzak bi pertsonarentzako baimenak lortu ahal izango ditu.

Lehen aldiz arrantza-baimena lortu eta Araban eman ez duten pertsonek NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

Eskaera

ABENDUAREN 1ETIK AURRERA

Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza Atala

Probintzia plaza, 5 – behea

01001 Vitoria-Gasteiz

Posta arruntez bidalitakoei dagokienez, zigilu markan jarritako data hartuko da kontuan

Posta elektronikoa: licenciascazaypesca@araba.eus 

Eskuragarritasuna