Karramarroa kontrolatzea eta deuseztatzea
Karramarroa kontrolatzea eta deuseztatzea
Euskal Autonomia Erkidegoan ibai arrantza legez egiteko eskatzen den dokumentazioa duen edonork karramarro seinaleduna eta gorria kontrolatzeko jarduketak egin ahal izango ditu ezarritako tarte, ordutegi eta egunetan, baimenik behar izan gabe
Kontrol-jarduketa horiek horretarako onetsitako foru aginduak ezartzen dituen denbora, espazio, prozedura, metodo, beita eta amuen mugetara egokitu beharko dira
KARRAMARROAK KONTROLATZEKO BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoan arrantzatzeko oinarrizko dokumentuak bakarrik:
-
Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-lizentzia.
-
Tasaren urteko ordainketaren egiaztagiria.
-
Agiri hauetako bat: NAN, pasaportea, gidabaimena edo AIZ (atzerritarraren nortasun-zenbakia).
KARRAMARRO SEINALEDUNA ETA KARRAMARRO GORRIA KONTROLATU ETA DEUSEZTATZEKO IBAI ZATIAK
Espeziea
| Ibaia/ Urtegia | Goialdeko muga | Beheladeko muga | Luzera (km) | Kontrol aldia | Kontrol egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
Karramarro seinaleduna | Omecillo/ Tumecillo | Carancako errotako zubia (Tumecillo) eta Uribarri Gaubeako zubia (Omecillo) | A-2625 errepideko zubia (Espejo) | 13,7 | 2023/07/01etik 2023/09/30era | Asteartea, Osteguna, Larunbata, Igandea, Jaieguna |
Karramarro seinaleduna | Baia | Marubai zubia Katadion | Rivabellosako zubia | 25,3 | 2023/07/01etik 2023/09/30era | Asteartea, Osteguna, Larunbata, Igandea, Jaieguna |
Karramarro seinaleduna | Berrón/Ega | A-132 errepideko zubia, Atauritik uretan behera (Asfaltos de Maeztu) |
Nafarroako muga | 14,0 | 2023/07/01etik 2023/09/30era | Asteartea, Osteguna, Larunbata, Igandea, Jaieguna |
Karramarro seinaleduna | Zadorra | Uribarri-Ganboako presa-koltxoia | Iurreko zubia | 11,3 | 2023/07/01etik 2023/09/30era | Asteartea, Osteguna, Larunbata, Igandea, Jaieguna |
Karramarro gorria | Albina | Perimetro osoa | Perimetro osoa | 8,7 | 2023/07/01etik 2023/09/30era | Asteartea, Osteguna, Larunbata, Igandea, Jaieguna |
ZEBRA MUSKUILUARI (Dreissena polymorpha) BURUZKO NEURRIAK
Sare saskiak zebra muskuilua hedatzeko arrisku elementu garrantzitsuak dira. Zadorra ibaiko karramarro seinaleduna kontrolatu eta deuseztatzeko ibai zatiko arrantzaleek erabiltzen dituzten sare saskiak eta bestelako elementu lagungarriak desinfektatu beharko dituzte. ESKALMENDIKO DESINFEKZIO ZENTROA EZ DA MARTXAN EGONGO.
Desinfekzioa tokian bertan egin beharko da, arrantza jarduna bukatutakoan, eta dosifikagailu/lainoztagailu bat erabili beharko da, zeinetan honako proportzio hauek dituen soluzio bat sartu beharko baita: 1,25 ml lixiba 10 litro ureko. Dosifikagailu/lainoztagailua eskura eta erabiltzeko moduan egon beharko da arrantzaleak arrantzan egin bitartean.
Neurri osagarri gisa, Zadorra ibaiko karramarro seinaleduna kontrolatu eta deuseztatzeko ibai zatian erabilitako sare saskiak eta elementu lagungarriak gutxienez astebetez lehortzea gomendatzen da, zebra muskuilurik ez dagoen eremuetan berriz erabili aurretik.