Arrantza Araban
Arrantza Araban
- Araban arrantzatzeko beharrezkoa da Euskal Herriko ibai-arrantza baimena izatea.
- Arrantza baimena eskuratu:
Baimena izapidetu
Aurkeztu beharreko agiriak:
- NANa edo AIZa, bertan bizi ez diren atzerritarren kasuan: pasaportea indarrean izatea.
- Adin txikikoak, NANa ez dutenak: Foru Ogasunak bidalitako IFZ.
Zer agiri behar dira arrantzarako?
Esparru hauetan arrantza egiteko, EAEko arrantza lizentzia autonomikoa indarrean edukitzeaz gain arrantza baimen bat, pertsonala eta transferi ezina, eduki behar da. Bi kategoria daude:
a) Hilezko arrantza barrutiak:
Ez da birpopulaketarik egiten, beraz, harrapatzen diren amuarrainak ibaikoak dira jatorriz. Beita garrangarik gabeko amu bakarra duten artifizialak bakarrik erabil daitezke. Amuarrain 2 harrapatzea baimentzen da gehienez, gutxienez 22 cm eta gehienez 35 cm luze direnak.
b) Hil gabeko arrantza barrutiak:
Ez da inolako birpopulaketarik egiten. Harrapakin guztiak ahalik eta arinen itzuli behar dira uretara, ahalik eta kalterik gutxien eginez. Onartzen den arrantza mota bakarra "harrapatu eta askatu" modalitatea da
Zati hauetan arrantza egiteko, arrantza lizentzia autonomikoa indarrean eduki behar da. Bi kategoria daude: Karramarro seinaledunarena eta karramarro gorriarena.
-
Sare-saski kopurua: 8 gehienez baimen bakoitzeko; gehienez ibaiertzeko 30 metroko luzeran bana daitezke, hurbil beste arrantzale batzuk daudenean.
-
Harrapaketa kupoa: Ez dago harrapaketa mugarik arrantza daitezkeen espezie bietarako.
-
Gutxieneko dimentsioak: Ez da ezarri gutxieneko neurririk.
Zona hauetan arrantza egiteko behar den dokumentazio bakarra EAEko arrantza lizentzia autonomikoa, indarrean, eta Nortasun Argiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo AIZ (atzerritarraren identifikazio zenbakia) dira. Zona horiek zenbait motatakoak izan daitezke:
-
Salmonidoen zati libreak: Amuarrainen bat harrapatuz gero, uretara itzuli beharko da berehala.
-
Ziprinidoen zati libreak: Amuarrainen bat harrapatuz gero, uretara itzuli beharko da berehala.
-
Arrain exotiko inbaditzaileak arrantzatzeko zatiak: Ezingo da inolaz ere itzuli exotiko gisa katalogatutako espezieetako bateko ale harrapaturik Amuarrainen bat harrapatuz gero, uretara itzuli beharko da berehala.
-
Urtegiak: Amuarrainen bat harrapatuz gero, uretara itzuli beharko da berehala.