Exposición: CANCILLER AYALA. Conmemoración VI Centenario - araba
- Kultura
- Museoak
- Kexaako monumentu multzoa
- Exposición: CANCILLER AYALA. Conmemoración VI Centenario

Kexaako monumentu multzoa
Erakusketa: AIALA KANTZILERRA. VI. Mendeurreneko oroipena
- Data: 2007/04/18 – 2007/07/26
- Tokia: Maria Sortzez Garbiaren katedrala, Vitoria-Gasteiz
2007an, Pero López de Ayala (1332-1407) Gaztelako Kantziler Nagusiaren heriotzaren 6. mendeurrena zela eta, Arabako Foru Aldundiak erakusketa oroigarri bat antolatu zuen.
Erakusketak Erdi Aroko bizitzan murgiltzea proposatzen zuen, XIV. mendeko elementuen lagin hautatu bati esker. Erakusketan balio handiko objektu artistikoak, dokumentazio historikoa, literarioa eta garaiko beste material batzuk (zeramika, numismatika, jantziak, armak, tapizak, marfilak...) ikus zitezkeen. Ikus-entzunezko baliabideekin batera, ikuslea XIV. mendeko bizitza ezagutzera eta kokatzera bultzatzen zuten, VI. mendeurreneko leloak zioen bezala, “historia Araban dago”. Erakusketan museo, artxibo, liburutegi, katedral, eliza, kolegiata eta bilduma pribatuetako piezak erakutsi ziren.
Aiala kantzilerra Arabako lurraldeak izan duen pertsonaia historiko garrantzitsu eta interesgarrienetako bat da. Gizon politiko, diplomatiko eta literato gisa zituen ezaugarriak zirela eta, XIV. mendeko azken hereneko pertsonarik aktiboenetako eta eragin handienetako bat bihurtu zen Gaztelako Gortean.