Erlikia-ontzia - araba
- Kultura
- Museoak
- Kexaako monumentu multzoa
- Erlikia-ontzia

Erlikia-ontzia
Cabelloko Ama Birjinaren erlikia-ontzia
Cabelloko Ama Birjinaren erlikia-ontzia Pedro Gomez Barroso Avignongo kardinalak agindu zuen, 1331 eta 1340 artean. Pertsonaia garrantzitsu horrek bere arreba Sanchari oparitu zion pieza. Sancha Fernan Perez de Aialaren ama eta Pedro Lopez de Aiala Kantzilerraren amona zen.
Nobleziak monasterioak fundatu ohi zituen, botere sinbolo gisa eta helburu erlijioso funeraioekin. Fernan Perez de Aialak moja domingotarren monasterioa fundatu zuen Kexaan. 1378. urtetik, Cabelloko Ama Birjinaren erlikia-ontzia Kexaako Monasterioari lotuta dago, Fernanek monasterioari eman ziolako dohaintzan fundatu zenean. Gaur egun, erlikia-ontzia Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan dago ikusgai.
Erlikia-ontzi hau Frantziako urregintzako obra bat da, 1331 eta 1340 bitartean Avignóngo tailerrean fabrikatua, urre gaineko zilarrez, esmaltez eta harrizko kristalez egina.
Erretaula formako erlikia-ontzia da, erdian horma-hobia eta alboko kaleak dituena. Erdiko irudia Birjinarena da, eta bere buruan erlikia gordetzen da: ilea. Tenpletearen ateetan ere, Ama Birjinaren bizitzaren eta Kristoren haurtzaroaren eszena txikien azpian, Santu, Birjina eta Martirien beste erlikia batzuk ezkutatzen dira, Erdi Aroan erlikiei emandako debozio eta kultu hedatua erakutsiz. Horietako bakoitza bere izenarekin identifikatuta agertzen da.
Virgen del cabello - relicario abierto con esc. by Diputación Foral de Alava / Arabako Foru Aldundia on Sketchfab
Virgen del cabello - relicario abierto sin esc. by Diputación Foral de Alava / Arabako Foru Aldundia on Sketchfab