Aialatarren Hilobi-Kapera

Kantzilerraren eta bere familiaren ehorzlekua da; artelan ugariren integrazio gisa egin zen (arkitektura, eskultura, pintura eta urregintza), ideia bakar batekin: fundatzaileak hilezkortzeko asmoa.

Capilla Quejana

 

Erretaula eta aldare frontala

1396. urtekoak dira eta ohol gaineko tenplean egin ziren bertako tailer batean. Jesusen eta Ama Birjinaren bizitzaren eszenak azaltzen dira, eta, gainera, hiru belaunaldi daude irudikatuta: Kantzilerra eta bere emaztea, seme-alabak eta bilobak. Obra inskripzio batek eta familia armarriek zeharkatzen dute. Gaur egun Chicagoko Art Instituten daude.

 

Hilobiak

Kaperan, irudi etzanez osatutako lau hilobi daude. Alboko hormetan Fernán Pérez de Ayala eta Elvira Álvarez de Ceballos daude, Ayala kantzilerraren gurasoak. Erdialdean, Pero López de Ayala, Canciller Ayala eta bere emaztea Leonor de Guzmanen hilobiak daude.

 

 

Fernan Perez de Aialaren eta Elvira Alvarez de Ceballosen hilobiak

Kantzilerraren gurasoen hilobiak monasterioko elizatik eraman ziren 1730. urteko konponketa lanetan.

 

 

Kanntzilerraren eta Leonor de Guzmanen hilobia

Alabastrozkoa da eta Toledon egin zen Ferrand Gonzalezen tailerrean. Defuntuak idealizatuta eta formalki eskematizatuta daude. Kantzilerra militar baten erara jantzita dago eta emaztea jantzi eta bitxi ederrekin. Alboan txakurrak dituzte, senar-emazteen arteko fideltasunaren sinbolo gisa. Oinarrian medailoiak ditu, santu eta profeten irudiekin.