Kexaako monumentu multzoa

Kexaa Aiara haranaren bihotzean dago, Araba ipar-ekialdean. Toki estrategikoa izan zen, eta barrualdetik kostaldera zihoazen merkataritza bideen pasagune. Multzo monumentala Aiarako Jaurerriaren bihotza da, garai desberdinetan eraikitako eraikinez osatua. Obrarik garrantzitsuena Fernan Perez de Aialari eta bere seme Pedro Lopez Kantzilerrari zor zaie.

Monasterioa

Monasterioa

Fernanek fundatu zuen 1378ko abenduaren 2an, moja domingotarrentzat. Ondasun ugariz hornitu zuen. XVI. mendean sute bat izan zen monasterioan, eta hainbat aldiz zaharberritu da, garrantzitsuena XVIII. mendean.

Jauregia

Fernan Perez de Aialaren eta Elvira Alvarez de Ceballosen bizileku izan zen. Oin-plano karratuko eta erdian patioa duen eraikina da. Gotorleku itxura du, kantoietan bi dorre dituelako. Jauregitik zuzen heltzen zen elizara.

Jauregia

Dorrea

Kantzilerrak altxatu zuen 1399. urtean, aurretik zegoen beste eraikin baten gainean. Eraikuntza mardula da, oin-plano zuzenekoa eta almenadun erremateekin. Bertan jarri zuen bere hilobi- kapera.

Dorrea

San Joan Bataiatzailearen eliza

XI. mendetik existitzen dela dakigu, baina gaur egungo eraikina geroagokoa da. Burualdea XVI. mendearen hasieran altxatu zen eta gainerakoa XVIII. mendean. Barruan, erretaula barrokoak eta Fernan Lopez de Aiala eta Maria de Sarmiento Kantzilerraren seme-alaben hilobiak daude.

San Joan Bataiatzailearen eliza