Arabako Foru Aldundiaren euskara planak

 

Arabako Foru Aldundiak bi plan dauzka onetsita, bi esparrutan egiten baitu lan euskararen erabileraren sustapenean: erakundearen barruan eta Araba osoan.

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa (2023-2027)

Plan honen helburu nagusia da erakundearen barruan, euskararen erabilera areagotzea, bai herritarrei ematen zaien zerbitzuan, bai foru erakundearen barruko zereginak egitean.

Era berean, plan estrategikoa kudeaketa tresna eraginkorra da aldundiak indarrean dituen Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezarri eta haien jarraipena egiteko. Irizpide horiek helburu dute herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskararen erabilera normalizatzea foru erakundean.

Araban Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa (2025-2029)

Helburua da Arabako testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktiboak eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea eta handitzea, hiztun berriak sortuz eta erakarriz, baldintzak sortzen jarraituz lurraldean euskaraz bizitzeko aukerak bermatze aldera, gizarte ekitatibo eta justua eraikitzeko helburuz, Arabako euskara-zerbitzuekin lankidetzan, bai eta euskalgintzarekin eta gainerako gizarte-eragileekin ere.