Ondare Sareak
Ondarearen sareak Araban: gure historia ehuntzen
Araba armiarma-sare korapilatsu bat bezala agertzen da, gizakien eta lurraldearen historia denboran zehar kontatzen duten kultura-altxorrak bilbadura ukigarri batean elkarrekin lotuz. Sare horiek gure ondarearen osagaien arteko lotura konplexuak marrazten dituzte, eta modu diakronikoan agertzen dira, hainbat gairen arabera antolatuta, hala nola: ardoaren arkitektura, lurraldearen defentsa, komunikazioak, sinesmenaren eta heriotzaren adierazpenak, ekoizpen jarduerak eta bizitegi- eta zerbitzu-eraikinak. Sare horiek modu sinkronikoan ere agertzen dira, hainbat arotan: historiaurrea, erromatarren garaia, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea.
GEOARABA proiektuaren esparruan, Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak, Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzuarekin lankidetzan eta Arabako Kalkulugunea SAren teknologi laguntzaz, STORY MAP bat sortu du. Tresna interaktibo horretan, Arabako Lurralde Historikoan elkarrekin loturik dauden kultura-sareak aurkezten dira. Sare horretako nodo bakoitzak kondairak, tradizioak eta jakintza dakartza berekin, iragana eta oraina era berezi batean lotuz.
Arakatu sare liluragarri horiek, eta ezagutu nola konektatzen diren ondarearen zuntzak, irauten duen kultura ondare bat osatuz.