Esku-hartzeak
Esku-hartze proiektuak: Ondarearen aurkikuntza eta kontserbazioa
Zertan dautza esku-hartzeak?
Ondarean eta haren ingurunean esku hartzeko proiektuen ikuspegia prozesu zientifiko eta sortzaile batean oinarritzen da. Horrek esan nahi du sakon aztertu behar dela ondare-elementu bakoitzaren izaera historikoa, arkitektonikoa, materiala eta kulturala. Haren kontserbazio egoera teknikoki eta zehatz-mehatz ebaluatu, akatsak identifikatu eta konponbide eraginkorrak proposatzen dira. Sormenezko ikuspuntu batetik, berezko balioak nabarmentzen dituzten, haien funtsa indartzen duten eta jendeari ezagutarazten dizkioten ekintza-proposamenak egiten dira. Era berean, haiek egokiro erabiltzea eta geroko belaunaldientzat babestea bermatzen da.
Hainbat arlotako adituek diseinatua
Proiektuetan jakintza-arlo ugari biltzen dira, delako ondarea osotasunean eta era holistikoan ulertzea ziurtatzeko. Arkitektoez gainera, besteak beste, historiako, arkeologiako, zaharberrikuntzako, ingeniaritzako, geologiako, soziologiako, eraikuntza historikoko eta lanbide tradizionaletako profesionalen lankidetza dago. Eremu bakoitzak eskaintzen dituen ikuspuntu bereziak baloratzen dira eta proiektuaren hasieratik koordinatzen dira. Horri esker, ikuspegi koherente eta kohesionatua sor daiteke, loturarik gabeko dokumentu soilen ordez.
Azken batean, esku hartzeko proiektuak jakintzaren eta sormenaren bat-egitetik sortzen dira. Ondare-altxor horien historia eta funtsa berreskuratu eta kontserbatu ez ezik, biziberritu ere egiten dira. Inplikatutako komunitate eta erabiltzaileekin eskuz esku lan egiten da, proiektu bakoitza gure kultura ondarearen irudikapen zehatza eta aberasgarria izatea ziurtatzeko.