Kultura-ondasunak

Euskal kultura ondarearen babesaren esparruan, lurralde antolamendurako tresnek eta plan sektorialek kultura ondasunei eta ustezko zona arkeologikoei emandako babesarekin bateratu daitekeen antolamendu bat ezarri behar dute. Hortaz, funtsezkoa da kultura ondasunak identifikatzeko eta erregistratzeko (katalogatzeko) lan sistematikoa egitea, antolamendu, babes, azterketa, lehengoratze eta zabalkunde ekintzak gauzatzeko.

Katalogatu beharreko kultura ondasunen artean, honako hauek daude: gazteluak, jauregiak, elizak, baserriak, industria ondarea, gurutzeak, biribilkiak, beloritak, iturriak, uraskak, garbitegiak, erlategiak, artzainen eskortak, estelak, gurutze-bideak, bolatokiak, pilotalekuak, landako nekazaritza-aterpeak, erretenak, otso-zuloak, ferratokiak, elur putzuak, zubiak, errotak, burdinolak, teileriak, karobiak, olio errotak, ardo dolareak, harrobi historikoak, ondare geotermala, eta abar.

Katalogazioa Arabako Ondare Historikoaren Informazio Sistema Integratuaren bidez egiten da. Sistema hori GEOARABAn eta GOOGLE EARTHen bistaratu daiteke. Horrela, euskal kultura ondarea hobeto kudeatzeko eta zaintzeko bide ematen da.