Gure zerbitzuaren eginkizunak

  • Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko ondarea kontserbatzea eta zaharberritzea sustatzen dugu, toki erakundeei eta partikularrei zuzendutako laguntzen deialdia eginez, ondasun historiko-arkitektonikoak zaharberritzeko.

  • Arabako ondare historiko-arkitektonikoa behar bezala kontserbatzeko eta zaharberritzeko nahitaezko txostenak egiten ditugu, Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legeak esleitutako eskumenak betez.

  • Lankidetzan dihardugu erakundeekin eta beste erakunde batzuekin, Santa Maria Katedrala Fundazioari, Gatz Harana Fundazioari eta Micaela Portilla Eskolaren funtzionamendurako Añanako Kuadrillari dirulaguntzak emanez, bai eta Eliza Katolikoarekin eta Burgosko Diputazio Probintzialarekin ere, hitzarmenen eta akordioen bidez.

  • Arabako Foru Aldundiaren jabetzako kultura ondasun higiezinak kontserbatzen eta zaharberritzen ditugu.

  • Aholkularitza teknikoa eskaintzen dugu.

  • Gure ondare historiko-arkitektonikoaren ikerketa eta katalogazioa sustatzen dugu.

  • Arabako ondarearen zabalkundean eta profesionalen prestakuntzan lan egiten dugu, kontserbazio eta zaharberrikuntzako jardunbide egokiak aplikatzeko, argitalpenen bidez eta jada eginda dauden lan eta ikerketen aurkezpen eta bisiten bidez.

  • Helburu horiek sustatzeko aliantzak ezartzen laguntzen dugu udalekin, gainerako aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, bai eta ondare historikoaren defentsarekin lotutako elkarte eta elkargo profesionalekin ere.

Nori ematen dizkiogu zerbitzu horiek?

Batzar Nagusiak

Udalak

Kuadrillak

AFAren beste departamentu batzuk 

 

Eusko Jaurlaritza

Kultura Ondarearen Zentroa

Lurralde Antolamendua

Ingurumena 

Santa Maria Katedralaren Fundazioa

Gatz Haranaren Fundazioa

Micaela Portilla Eskola-Tailerra

Beste erakunde publiko batzuk

Arkitektura-zaharberrikuntzaren profesionalak

Enpresak eta autonomoak

Unibertsitateak eta laborategiak

Ikertzaileak