Obra eta Zerbitzuen Foru Plana

Zer da?

Aldundia eta Arabako toki erakundeak elkarlanean aritzeko tresna bat da, Arabako Lurralde Historikoko landa eremuko oinarrizko beharrak betetzea xede duena.

Nola artikulatzen da? 

Aholkularitza tekniko eta ekonomikoaren bidez eta toki erakundeek egindako inbertsioen finantzaketaren bidez (dirulaguntza edo interesik gabeko kreditu lerro moduan).

Erreferentzia unitatea? 

Tokiko eta Udalaz Gaindiko Azpiegiturak Sustatu eta Finantzatzeko Zerbitzua (lehen, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Zerbitzua), zeina Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekaren Saileko Lurralde Orekaren Zuzendaritzari atxikia baitago.

Erreferentziako araudia

9/2017 Foru Araua, apirilaren 12koa, Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzen duena.

Arazo teknikoak, informatikoak edo eskaera, formularioa edo inprimakiak Egoitzaren bidez betetzearekin zerikusia daukaten arazoak konpontzea:

Aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroa

e-maila: egoitza.sede@araba.eus   

Telefonoa: 945 569 028

Ordutegia: 8:15etik 14:30era

 

IZAPIDETU
 
 

Aurreko deialdiak

Obra eta Zerbitzuen 2024-2025 Foru Planeko laguntzak
Obra eta Zerbitzuen 2022-2023 Foru Planeko laguntzak
Obra eta Zerbitzuen 2020-2021 Foru Planeko laguntzak
Obra eta Zerbitzuen 2018-2019 Foru Planeko laguntzak