Toki erakundeen azpiegitura sareak
- Lurralde oreka
- Toki erakundeen azpiegitura sareak
Lurralde oreka
Udalerriak, kuadrillak eta kontzejuak, obra eta zerbitzuen foru plana, finantza babesa, toki erakundeak...
Toki Erakundeen Azpiegitura Sareak
ARABAKO FORU ALDUNDIAK “ARABAKO ENPRESA ETA TOKI ERAKUNDEETARAKO AZPIEGITURA SAREEI BURUZKO INFORMAZIO PRODUKTUEN NORMALIZAZIOA” IZENEKO PROIEKTUAREN BIDEZ, GAURKOTU ETA EGUNERATU EGIN DU "ARABAKO HERRIGUNEETAKO AZPIEGITURA ETA EKIPAMENDUEN INBENTARIOA"
Arabako Foru Aldundiaren Toki Administrazioaren Sailaren eginkizunetako bat da Arabako Herriguneetako Azpiegitura eta Ekipamenduen Inbentarioa eguneratzea.
Inbentarioaren xedea da zerbitzu publiko nagusiak eskaintzeko erabiltzen diren Arabako herriguneetako azpiegitura eta ekipamenduen hornidura eta egoerari buruzko informazioa izatea, Arabako landa ingurunetako herritarren ongizate maila areagotzeko garatu diren ekintzen plangintza tresna gisa erabili ahal izateko.
Ondorioz, Arabako Foru Aldundiarentzat jardun estrategikoa da inbentarioa aldioro gaurkotu eta eguneratzea, bai bertan jasotzen den informazioa hobetzea ere; izan ere, azken finean, horrek denak landa inguruneko herritarren bizitza kalitatean eragina du.
Etengabeko hobekuntza prozesu honetan, “Arabako enpresa eta toki erakundeetarako azpiegitura sareei buruzko informazio produktuen normalizazioa” izeneko proiektuaren ezarpena burutu da, inbentarioa gaurkotu eta eguneratzeko helburua duena.
Haren garapenerako, eta funtzionatzen jartzeko, proiektuak 105.485,00 euroko dirulaguntza jaso du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriotik, Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarteko Ekintza Estrategikoaren Avanza – Servicios Públicos Digitales programaren 2009ko deialdiaren bitartez.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak finantzatzen du proiektu honen zati bat, Zientzia Ikerketa, Garapen eta Teknologia Berrikuntzaren 2008-2011 Plan Nazionalaren baitan (Erref. zk.: TSI-050200-2009-138).
Proiektuaren deskribapena
Badaude hainbat eragile (Foru Aldundia, kuadrillak, udalak, kontzejuak, partzuergoak, zerbitzu enpresak, bulego teknikoak…), modu askotara zerbitzu publikoak (hornikuntza, saneamendua, elektrifikazioa eta argiteria, administrazio, gizarte eta kultura zerbitzuak, etab.) ematen parte hartzen dutenak. Orain arte, eragileen aniztasun horren ondorioz, zerbitzu publikoen kudeaketan sortutako informazio teknikoa heterogeneoa zen formatu, sinbologia, egitura eta bestelakoei zegokienez. Hori zela eta, datuen erabiliera eta truke eraginkorrerako proposamenak bideraezinak ziren.
Proiektu hau garatuz, erantzuna eman zaio egoera horri eta inofrmazioaren koordinazioa eta trukea errazago egiten dituen estandar multzo bat finkatu da.
Hartutako irtenbide teknikoak honako ondorioak izan ditu:
1. Datuen eredu kontzeptual berri bat definitu da, hainbat erakunde eta enpresaren eskaerei hobeto egokitzeko xedez eta IGS eta CAD trenekiko bateragarritasuna bermatuta.
2. Sinbologia normalizatu bat definitu da.
3. Tresna teknikoak garatu dira:
- CAD inguruneko azpiegituren datuak digitalizatzeko tresna (AutoCad edo MicroStation). Datu sarreren formularioak dinamikoki sortzen dira datu ereduarekin loturiko eskema fitxategietatik abiatuz. Informazio grafiko eta alfanumerikoari CAD fitxategietan ostatu ematen zaio, eta trukerako GML formatura esportatzen da.
- Entregaiak automatikoki balidatzeko tresnak.
- Azpiegituren GML fitxategien inportatzailea LaocalIGS ingurunerako.
- Azpiegituren GML fitxategien inportatzailea/esportatzailea ArcIGS ingurunerako, eta AFAren erakundeko IGSn datuak finkatzeko kudeatzailea.
4. Proiektua hedatzeko web gunea, honakoak dituena:
- Azpiegitura datuen eredu normalizatuaren agiriak deskargatzeko sabidea, eta horri lotutako sinblogia hainbat CAD eta IGS ingurunerako.
- Proiektuaren deskribapena, eta programen deskarga eskaerarako sarbidea.
- Proiektuan garaturako tresnei buruzko prestakuntza bideo eta baliabideak.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak finantzatzen du proiektu honen zati bat, Zientzia Ikerketa, Garapen eta Teknologia Berrikuntzaren 2008-2011 Plan Nazionalaren baitan (Erref. zk.: TSI-050200-2009-138).
Lan-fluxua
Arabako Foru Aldundiak zona bateko azpiegituren sarearen digitalizazioa kontratatuko du edo, bestela, obra bat egiteko dirulaguntza emango du.
AFAk erabakiko du informazio hori euskarri digitalean aurkeztu behar dela, aurretik ezarritako estandar baten arabera. Enpresei lana erraztearren, aurkeztu beharrekoak digitalizatzeko eta berrikusteko doako tresnak ahalbidetuko zaizkie.
Lana egiteko ardura duen enpresak aurkeztu beharrekoak sortuko ditu, AFAk eskatutako baldintzen arabera. Aurkeztu beharrekoak aurkeztu aurretik, kontratistak baditu zenbait baliabide, aurkeztu beharrekoak ezarritako baldintzak betetzen dituen jakiteko. Balioztatzaile horien bidez jakin daiteke, ea elementu guztiek atributu osoak dituzten, marrazkietan inkoherentzia grafikorik dagoen, eta abar.
Aurkeztu beharrekoa berrikusiko du AFAk, automatikoak diren zein eskuz egin beharrekoak diren kontrolen bitartez. Behin onartuta dagoenean, Informazio Sistema zentralizatu batean (SIG Korporatiboa) gehituko da informazioa.
Udalen eta AFAren sail teknikoek aukera dute sisteman dagoen informazioa eskuratzeko, eta horrela azpiegituren arloan egin beharreko jarduera teknikoak eta kudeaketari loturikoak ahalbidetuko dira.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak finantzatzen du proiektu honen zati bat, Zientzia Ikerketa, Garapen eta Teknologia Berrikuntzaren 2008-2011 Plan Nazionalaren baitan (Erref. zk.: TSI-050200-2009-138).
Prestakuntza-bideoak
Proiektura sarrera
CAD Tresnak
Balioztatze arauen kudeatzailea
GML entregarrien balioztatzailea
ArcGISeko GML inportatzailea
ArcGISeko GML esportatzailea
GML-LocalGIS inportatzaileak/esportatzaileak
LocalGISerako eskema (XSD) inportatzailea
Deskarga-eremua
- Azpiegituren Datu Eredua v 1.1.6 [pdf](1Mb) >
- CAD tresnak (Iturburuak) [zip] (9Mb) >
- CAD Tresnak (Instalatzailea eta eskuliburua) [zip] (5Mb) >
- Balioeste arauen kudeatzailea eta GML entregagarrien balidatzailea(Iturburuak) [zip] (5Mb) >
- Balioste arauen kudeatzailea (Instalatzailea eta eskuliburua) [zip] (3Mb) >
- GML entregagarrien balidatzailea (Instalatzailea eta eskuliburua) [zip] (4Mb) >
- ArGISeko GMLen inportatzailea/esportatzailea(Iturburuak) [zip] (14Mb) >
- ArGISeko GMLen inportatzailea/espotatzailea (Instalatzailea eta eskuliburua) [zip] (15Mb) >
- LocalGISeko GMLen inportatzailea/esportatzailea(Iturburuak) [zip] (4Mb) >
- LocalGISeko GMLen inportatzailea/esportatzailea(Instalatzailea eta eskuliburua) [zip] (642Kb) >
- LocalGIsera XSD eskemen inportatzailea (Iturburuak) [zip] (4Mb) >
- LocalGISera XSD eskemen inportatzailea (Instalatzailea eta eskuliburua) [zip] (7Mb) >
- XSD eskemen Visio bihurgailua (Iturburuak) [zip] (9Mb) >
- XSD eskemen Visio bihurgailua (Instalatzailea eta eskuliburua) [zip] (1Mb) >
Harremanetarako
Proiektuari buruzko beste informaziorik nahi izanez gero, ondoko helbidera jo dezakezu:
Azpiegitura datuen atzipen zona
Azpiegitura datuetarako sarrera eskatu nahi baduzu, jarri harremanetan posta elektronikoko helbide honen bidez infraestructurasSIG@araba.eus
Eskaeran ondokoak jakinaraziko dituzu:
- 1. Eskatzailearen izena edo sozietatearen izena
- 2. IFZ/IFK.
- 3. Eskatutako datuak
- 4. Eskaeraren helburua
Behin eskaera aztertuta, hala badagokio, Lurralde Orekaren Zuzendaritzak posta elektronikoz helaraziko ditu jarraibideak eskatutako datuetara sartzeko, elkarlanerako tresna korporatiboaren bitartez: