Informazioa
Nork aurkeztu behar dute aitorpena Arabako Foru Aldundian?
Espainiako lurraldean egoiliarrak izanik, ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek aurkeztu behar dute, betebehar pertsonalarengatik, Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena:
- a) Ohiko egoitza Arabako Lurralde Historikoan dutenek.
- b) Autolikidazioaren emaitzan "ordaintzea" atera zaienek, eta, egoera hori ematen ez denean, 2.000.000 eurotik gorako ondasun eta eskubideak dituztenek, betiere zergaren arauen arabera zehaztuta. Kontuan hartu behar da ondare garbi osoagatik ordaindu behar dela zerga, ondasunak non dauden kokatuta edo eskubideak non egikaritu daitezkeen kontuan hartu gabe.
Egoitza beste herrialde batean izan arren, Espainiako lurraldean egoiliar direnek, betebehar pertsonalarengatik Araban zerga ordaintzen jarraitzea aukera dezakete, baldin eta, ondasun eta eskubideen baliorik handiena euskal lurraldean kokatuta egonik, Araban daudenen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean daudenen balioa baino handiagoa bada. Aukera hori, Arabako egoiliar izateari utzi dion lehenengo ekitaldian betebehar pertsonalarengatiko aitorpena aurkeztuz egin beharko da.
Aurreko paragrafoan aipatu diren kasuetan Arabako legedia aplikatuko da.
Halaber, Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera behartuta daude, betebehar errealarengatik, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren pertsona fisikoak, Espainiako lurraldean titular moduan dituzten ondasun eta eskubideengatik, baldin eta, ondasun eta eskubideen baliorik handiena euskal lurraldean kokatuta egonik, Araban daudenen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean daudenen balioa baino handiagoa bada.
Honako hauek Ondarearen gaineko Zergari lotuta geratuko dira betebehar errealarengatik: Espainiako lurraldera lekualdatu izanaren ondorioz beren egoitza fiskala Araban izanik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 33/2013 Foru Arauaren 4.3 artikuluan jasotakoaren arabera, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga ordaintzea hautatu dutenak.

Hasiera data
Partikularrak, Gestoriak eta Aholkularitzak | |
---|---|
Apirilak 3 |
Amaiera data
Positiboak, kuotaren ordainketa helbideratuta dutenak | Positiboak, pasabidearen bitartez ordaindu / ordain gutuna | Nuluak |
---|---|---|
Ekainak 18
| Ekainak 19 - 26 | Ekainak 26 |
Tarifa
Likidazio oinarria honaino, (eurotan) | Kuota osoa (eurotan) | Likidazio oinarriaren gainerakoa honaino (eurotan) | Aplikatzeko tasa (ehunekoa) |
---|---|---|---|
0 | 0 | 200.000 | 0,20 |
200.000 | 400 | 200.000 | 0,30 |
400.000 | 1.000 | 400.000 | 0,50 |
800.000 | 3.000 | 800.000 | 0,90 |
1.600.000 | 10.200 | 1.600.000 | 1,30 |
3.200.000 | 31.000 | 3.200.000 | 1,70 |
6.400.000 | 85.400 | 6.400.000 | 2,10 |
12.800.000 | 219.800 | Hortik aurrera | 2,50 |