Errentaren kanpaina amaitu da

2022ko errentaren gaineko zergaren kanpaina amaitu da. Zergari buruzko informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu. 

Errentaren gaineko zerga

Laguntza programa

Descarga el programa de ayuda

Foru Ogasunak zure esku jartzen du Ondarea Laguntzeko Programa, zeinari esker zure ordenagailutik aitorpena egin ahal izango baituzu edozein ziurtagiri digitalekin, Bak edo BAKQ.

 

 

Descarga programa de ayuda de Renta 2021     PROGRAMA DESKARGATU

EZ DUT ZIURTAGIRIRIK

Bete formulario hau eta kode bat lortuko duzu zure BAK aktibatzeko.

BAK aktibazio-kodea eskatu

EZ DUT PASAHITZA GOGORATZEN

Baldin eta Bak aktibatu bazenuen, baina pasahitza gogoratzen ez baduzu, beste bat eska dezakezu.

Pasahitza berreskuratu

ZEIN BESTE ZIURTAGIRI ERABIL DITZAKET?

Egoitza elektronikora sartzeko erabiltzen diren ziurtagiri guztiak kontsulta ditzakezu.

Nola sartzen naiz egoitza elektronikora?

Laguntza programaren jarraibideak

Laguntza-programa deskargatu ondoren, urrats hauek egin beharko dituzu aitorpena egiteko:

  • 1. Aitorpenean gaur egun Foru Ogasunaren fitxategietan dauden datu fiskalak sartzea.
  • 2. Berrikusi eta osatu egin beharko du, egokitzat jotzen duen informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz. Gogoan izan zure aitorpenean nahitaez sartu behar dituzula zure diru-sarrera, gastu, murrizketa, kenkari eta atxikipen guztiak.
  • 3. Aitorpena Foru Ogasunean aurkeztea izapideak arintzeko beharrezko dokumentazioarekin batera, adibidez, bere datu fiskaletan jasota ez dagoena edo egokitzat jotzen ez duena.

 

Programaren eskakizunak

  • Sistema Eragilea: Windows 7, Windows 8, Windows 10 edo Windows 11

  • Softwarea: Microsoft .NET Framework 4.5

  • Acrobat Reader DC.


Linux Sistema Eragilea

Jaitsi honako fitxategi konprimatu hau zure PCra. Behin fitxategia jaitsita, deskonprimatu zeure ekipoan eta sartu terminalean, koka zaitez deskonprimatu duzun direktorioan eta abiarazi komando hau: chmod +x HAPF20.sh

Ondoren, terminal horretatik bertatik, exekutatu HAPF20.sh fitxategia.

Deskarga ezazu laguntza programa

 

Programaren eskakizunak

  • Sistema Eragilea: Ubuntu 16.04 LTS.

  • Softwarea: Mono Project v5.4.0.201, honako urrats hauei jarraituz.

  • PDF irakurgailua. 


Interneteko konexioa eduki behar duzu programa erabiltzeko.

Instalazioa egiterakoan edo aplikazioak exekutatzerakoan arazorik baduzu, irakur ezazu "Leame" artxiboa edo arazoa konpontzeko sar zaitez Laguntza teknikoaren orrira.

Laguntza-programa lehen adierazitako eskakizunen arabera probatu da eta ondo dabilela ziurtatu da. Beste eskakizun batzuekin exekutatuz gero, ez da bermatzen ondo ibiliko denik.

Laguntza-programaren benekotasuna bermatzeko, Arabako Foru Aldundiak bere softwarea IZENPEren ziurtagiri baten bitartez izenpetzen du. Zure sistema eragileak ziurtagiri hori automatikoki baliozkotu dezan eta ez diezazun softwarea egiaztatzeko ohartarazpenik erakutsi, IZENPEren egiaztagirien baliozkotze erroak izan behar dituzu instalaturik. 

Kontsulta itzazu zure aitorpenak

Sarbide honen bidez zure aitorpenak kontsulta ditzakezu.

Egoitza elektronikoa estekan sartu eta hauetarikoren bat hautatu behar duzu:

 

  • Aitorpenen kontsulta: honen bidez zerrenda bat lor dezakezu ondare aitorpenaren laburpenarekin.

  • Aitorpen legezko kopia: aitorpenaren zerrenda osoa lor dezakezu Arabako Foru Aldundiak elektronikoki sinatuta.