Laguntza behar duzu?
Kontsultak eta iradokizunak
Pertsona Fisikoen Errentaren Araua eta Arautegiarekin zalantzarik baduzu, bidali mezu bat consultasfiscales@araba.eus helbidera. Hortik ematen dituzten erantzunak informazioa emateko baino ez dira izango.
Halaber, mezu bat ere bidal dezakezu consultasfiscales@araba.eus helbidera edozein iradokizun edo proposamen egiteko, besteak beste zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, gastu publikoaren etekina edo aurrezkia handitzeko, administrazio izapideak arintzeko, gure Interneteko orriei buruzko iritzia emateko eta abar.
Laguntza teknikoa behar baduzu, kontsultatu laguntza modalitateak Egoitza Elektronikoan.
Microsoft.NET Framework 3.5 bertsioa edo Berriagoa Instalatzea
Ondarearen laguntza programa behar bezala ibil dadin, Microsoft.NET Framework 3.5 bertsioa edo berriagoa instalatuta izan behar duzu. Sakatu hemen produktu horren instalagailua deskargatzeko. Deskargatu eta gero, instalazioa exekutatu behar duzu, jarraian agertuko diren pantailetan lehenetsitako aukera hautatuz.
Microsoft Access 2007ko datu basearen motorraren instalazioa
Ondarearen laguntza programak ongi funtzionatzeko, Microsoft Office 2007 edo geroagokoa instalatuta eduki behar duzu. Horrela ez bada, Microsoft Access 2007ko datu basearen motorra instalatu beharko duzu. Behera kargatu hemen AccessDatabaseEngine.exe artxiboa.
Hala ere, adierazi diren Microsoft Office-ren bertsioetakoren bat instalatuta badaukazu eta Ondarearen laguntza programa exekutatzerakoan arazorik baduzu, instalatuta daukazun Microsoft Office-ren bertsioari dagokion Microsoft Acces-eko datu basearen motorraren bertsioa instalatu beharko duzu:
- Microsoft Office 2007: Behera kargatu hemen AccessDatabaseEngine.exe artxiboa.
- 32 biteko Microsoft Office 2010: Behera kargatu hemen AccessDatabaseEngine.exe artxiboa.
- 64 biteko Microsoft Office 2010: Behera kargatu hemen AccessDatabaseEngine_X64.exe artxiboa.
IZENPEren ziurtagiriak instalatzea
Laguntza programak esaten badizu IZENPEren ziurtagiriak instalatuta eduki behar dituzula, ondoko prozesu hau burutu beharko duzu:
AFAren zerbitzuak konfiantzazko gune bezala sailkatzeko erabiltzen ditugun ziurtagiriak Izenperen webgunetik (“oinarrizko ziurtagiriak behera-kargatu – izenperen gako publikoak” ataletik) deskargatzean eta geure ekipoan instalatzean datza.
- Klik egin eta instalatu ondoko ziurtagiri hauek (ikusi ziurtagiriak)
- Ziurtagiri horietara sartzeko, klik egin dezakezu esteka honetan.