Ohiko galderak
Ondaren gaineko zergaren ohiko galderak
Aitorpena egin beharra
9/2013 Foru Araua, martxoaren 11koa, ondarearen gaineko zerga arautzen duena (ALHAO, 34. zk., 2013/03/20koa. Gehigarria).
Espainiako lurraldean egoiliarrak izanik, ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek aurkeztu behar dute, betebehar pertsonalarengatik, ondarearen gaineko zergaren aitorpena:
a) Ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan dutenek.
b) Autolikidazioaren emaitzan ordaintzea atera zaienek, eta, egoera hori ematen ez denean, 2.000.000 eurotik gorako ondasun eta eskubideak dituztenek, betiere zergaren arauen arabera zehaztuta. Kontuan hartu behar da ondare garbi osoagatik ordaindu behar dela zerga, ondasunak non dauden kokatuta edo eskubideak non egikaritu daitezkeen kontuan hartu gabe.
Espainiako egoiliar bat beste herrialde batera bizitzera joaten baldin bada, betebehar pertsonalagatik zerga Araban ordaintzen jarraitu ahal izango du, baldin eta, ondasun eta eskubideen baliorik handiena euskal lurraldean kokatuta egonik, Araban daudenen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean daudenen balioa baino handiagoa bada. Arabako egoiliar izateari utzi dion lehenengo ekitaldian betebehar pertsonalarengatiko aitorpena aurkeztuz gauzatu beharko da aukera hori.
Aurreko paragrafoan aipatu diren kasuetan Arabako legedia aplikatuko da.
Halaber, ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera behartuta daude, betebehar errealarengatik, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren pertsona fisikoak, Espainiako lurraldean titular moduan dituzten ondasun eta eskubideengatik, baldin eta, ondasun eta eskubideen baliorik handiena euskal lurraldean kokatuta egonik, Araban daudenen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean daudenen balioa baino handiagoa bada.
Honako hauek ere Ondarearen gaineko Zergari lotuta geratuko dira betebehar errealarengatik: Espainiako lurraldera lekualdatu izanaren ondorioz beren egoitza fiskala Araban izanik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 33/2013 Foru Arauaren 4.3 artikuluan jasotako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren tributazioa egiteko aukera baliatu dutenak.
Espainiako lurraldean bizi den pertsona fisiko batek ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan duela ulertuko da irizpide hauek hurrenez hurren aplikatzen bazaizkio:
a) Egonaldiaren irizpidea: egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan egonik, Araban egun gehiago egiten baditu Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean baino.
b) Interesgune nagusiaren irizpidea: interesgune nagusia Araban badu, hau da, etekin gehienak (lana, kapital higiezina, enpresa jarduerak...) lurralde honetan izan baditu.
c) Azken bizilekuaren irizpidea: zerga honetan aitortutako azken bizilekua Araban badu.
Lehenengo irizpidearen arabera ezin izan denean ohiko egoitza inongo lurralde erkide edo foru lurraldetan zehaztu, orduan, bigarren irizpidea aplikatuko da. Lehenengo eta bigarren irizpideetan xedatutakoa aplikatu ondoren, ezin izan denean ohiko egoitza inongo lurralde erkide edo foru lurraldetan zehaztu, orduan, hirugarren irizpidea aplikatuko da.
Atal honetan, ohiko bizilekutzat jotzeko bi kasu zehazten dira, bi lotura motatan oinarrituak: lotura ekonomikoa eta lotura familiarra.
a) Lotura ekonomikoa
Hiru baldintza hauek betetzen badira, Espainiako lurraldean bizi diren zergadunek bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutela ulertuko da:
-
Espainiako lurraldean bizi badira.
-
Urte naturalaren 183 egun baino gehiagotan Espainiako lurraldetik kanpo badaude.
-
Beren enpresa edo lanbide jardueren edo interes ekonomikoen gune nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan badago.
Horrez gain, pertsona fisiko horiek bizilekua Araban dutela ulertuko da beren enpresa edo lanbide jardueren edo interes ekonomikoen gune nagusia lurralde horretan badago.
b) Lotura familiarra
Pertsona fisiko bat Espainiako lurraldean egoiliar dela uste bada, legez banandu gabeko haren ezkontideak eta haren menpe dauden seme-alaba adingabeek ohiko bizilekua Araban dutelako, pertsona haren ohiko bizilekua lurralde horretan dagoela ulertuko da. Uste horren aurka frogak aurkez daitezke.
Zerga gaia. Ondasun eta eskubide salbuetsiak
Zergadunak bere titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoen multzoa aitortu behar du, horren balioa gutxitzen duten zamak eta kargak zein pertsona fisikoak dituen zorrak eta betebehar pertsonalak kenduta. Hori guztia, zergaren sortzapen egunean (2023ko abenduaren 31).
Zergadunak ez ditu ondoko ondasun eta eskubideak aitortu behar:
a) Euskal Kultura Ondarearen osagai diren ondasunak, behar bezala inskribatuta daudenak.
b) Espainiako Historia Ondareko ondasunak, kalifikatuak eta dagokion erregistroan edo inbentarioan inskribatuak.
c) Autonomia Erkidegoen Historia Ondarearen osagai diren ondasunak, erregistratuak eta kalifikatuak daudenak.
d) Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legean xedatutakoaren ondorioetarako ezartzen diren kopuruetara heltzen ez den balioa duten artelanak eta antzinako gauzak.
e) Artelanak eta antzinako gauzak, museo edo kultura erakundeei gordailu bidez lagatakoak, gordailututa dauden bitartean.
Baldintzak:
Irabazteko asmorik ez egotea.
Lagapen aldia, gutxienez, hiru urtekoa izatea.
f) Artistak egindako lanak, egilearen ondarean irauten duten bitartean.
g) Etxeko ostilamendua, hurrengo ondasunak izan ezik: bitxiak, luxuzko larruak, ibilgailuak, ontziak, aireontziak, artelanak eta antzinako gauzak.
h) Ondoko tresna hauetako eskubide ekonomikoak:
-
Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde bateko bazkide oso edo arrunten eskubide kontsolidatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak.
-
Pentsio plan bateko partaideen eskubide kontsolidatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak.
-
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan aipatzen diren aseguratutako aurreikuspen planei ordaindutako primei dagozkien eskubide ekonomikoak.
-
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan aipatzen diren enpresako gizarte aurreikuspen planetara zergadunak egindako ekarpenei dagozkien eskubide ekonomikoak, hartzailearen kontribuzioak barne.
-
Zergadunak aseguru kolektiboko kontratuei ordaindutako primetatik eratorritako eskubide ekonomikoak, baldin eta enpresako gizarte aurreikuspen planez bestelakoak badira eta enpresek pentsio arloan beren gain hartutako konpromisoak bideratzen badituzte, Pentsio Planak eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateratuko lehenengo xedapen gehigarrian eta horren garapenerako arautegian aurreikusitakoaren arabera, baita enpresaburuek aipatutako aseguru kolektiboko kontratuei ordaindutako primetatik eratorritakoak ere.
-
Menpekotasuna estaltzen duten aseguru pribatuei ordaindutako primei dagozkien eskubide ekonomikoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 70. artikuluaren 1.7 idatz zatian aipatzen direnak.
i) Jabetza intelektualetik eratorritako eskubideak, egilearen ondarean irauten duten bitartean.
j) Jabetza industrialetik eratorritako eskubideak, egilearen ondarean irauten duten bitartean, eta jarduera ekonomiko bati loturik ez daudenean.
k) Ez-egoiliarren Errentaren Gaineko Zergari buruzko Foru Arauan xedatutakoaren arabera beren etekinak salbuetsita dauzkaten baloreak.
l) Pertsona fisikoen ondasunak eta eskubideak, hain zuzen ere beren jarduera ekonomikorako behar dituztenak, baldin eta horretan zuzenean eta modu pertsonalean jardun ohi badute, eta jarduera errenta iturri nagusia bada. Gainera, erakundeetako partaidetzen jabetza osoa, jabetza soila eta haien gaineko biziarteko gozamen eskubidea (antolatutako merkatuetan kotizatzen duten erakundeak zein kotizatzen ez dutenak), Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan (6. art.) jasotako baldintzak betetzen badira.
m) Zergadunaren ohiko etxebizitza, gehienez ere 400.000 euroraino.
n) Atzerrian dauden ondasun eta eskubideak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko
Zergaren Foru Arauaren 56. Artikuluak aipatzen duen desplazatutako langileen araubide berezia hautatu duten zergadunen titulartasunekoak.
ñ) Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetako partaidetzak, martxoaren 7ko 2/2018 Foru Arauaren 10. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta eskuratzen diren egunetik hasita bost urte irauten badute zergadunaren ondarean.
o) Jarduera ekonomikoa finantzatzea sustatzeko Europako Funtsetako partaidetzak eta ekoizpenaren kapitalizazioa sustatzeko Europako Funtsetako partaidetzak, baldin eta, hurrenez hurren, martxoaren 7ko 2/2018 Foru Arauaren 11. edo 12. artikuluan xedatutakoak betetzen badituzte eta erosi zirenetik bost urtez zergadunaren ondareko zati badira
p) Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsetako eta ekoizpen
kapitalizazioa bultzatzeko Europako funtsetako partaidetzak, martxoaren 7ko 2/2018 Foru
Arauaren 11. artikuluan edo 12. artikuluan ezarritako baldintzak, kasuan kasukoak, betetzen badituzte, eta eskuratzen diren egunetik hasita bost urte irauten badute zergadunaren ondarean.
Ondare ondasun eta eskubideen titularra zein den zehazteko, kasuan kasu aplikagarriak diren titulartasun juridikoari buruzko arauak kontuan hartuko dira, bai eta zergadunek aurkeztutako frogak edo administrazioak aurkitutakoak ere. Titularitate juridikoari dagokionez honako arauak aplikatuko dira: ezkontzaren eraentza ekonomikoa arautzen duten xedapenetan jasotakoak, eta familiako kideen artean edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikoteko kideen artean ondare harremanei kasu bakoitzean aplikagarri zaien legeria zibilean jasotakoak.
Ezkontzaren eraentza ekonomikoari edo ondare araubideari dagozkion xedapenen edo itunen arabera ondasunen eta eskubideen titulartasuna ezkontide edo izatezko bikotekide biena bada (hurrenez hurren), erdibana egotziko zaizkie, beste partaidetza kuota batzuk aplikatu behar direla frogatu ezean.
Ondasunen edo eskubideen titulartasuna ondo egiaztaturik ez badago, zerga administrazioak zerga erregistro batean edo beste erregistro publikoren batean halakotzat agertzen dena hartu ahal izango du titulartzat.
Zamak, kargak, zorrak eta betebeharrak aurreko arau eta irizpideen arabera egotziko zaizkie zergadunei.
Ondarearen kanpainako informazio orokorra
Ondarearen gaineko zergaren aitorpena banaka egin behar da. Nahiz eta familia unitate bateko partaide izan, zergadun bakoitzak bere ondarea adierazi behar du.
Ondarearen gaineko zergaren aitorpenak honako sistema hauen bidez aurkez daitezke Internet bidez: zergadunek eta Arabako Foru Aldundiaren aurrean kreditatutako gestoria eta aholkularitzek, laguntza programa erabilita, egoitza elektronikoaren (www.araba.eus) bidez bidalitako aitorpenak.
Norbanakoek, kudeatzaileek eta aholkularitzek Internet bidez bidalitako adierazpenak:
Hasiera-data:
- 2024ko apirilaren 8a
Amaiera-data: 2024ko ekainaren 25a
- Helbideratutako kuotadun positiboak: 2024ko ekainaren 16a
- Pasabide/ordainketa-gutun bidezko ordainketa positiboak: 2024ko ekainaren 25a
- Baliogabeak: 2024ko ekainaren 25a
Zerga oinarria
1- Ondasun higiezinak.
Beraien katastroko balioa izango da.
2023ko abenduaren 31n ondasun higiezin batek ez badauka katastroko balioa ezarrita, edo atzerrian badago, beraren eskuraketa balioa hartuko da zerga oinarritzat, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 45. artikuluko 2. idatz zatian aipatzen diren koefizienteak aplikatuz eguneratu ondoren.
Eraikitzen ari diren ondasun higiezinen kasuan, eraikuntza horretan 2023ko abenduaren 31ra arte zergadunak inbertitutako kopuruak eta orubeari dagokion balioa hartuko dira ondare balio gisa. Jabetza horizontalaren kasuan, orubearen balioari dagokion zati proportzionala tituluan finkatutako ehunekoaren arabera zehaztuko da.
Multijabetza kontratuez edo antzekoez baliatuz eskuratutako ondasun higiezinen gaineko eskubideak,
-
Higiezinaren titulartasun partziala berekin badakarte, idatz zati honetako lehenengo paragrafoko arauen arabera balioetsiko dira.
-
Higiezinaren titulartasun partziala berekin ez badakarte, ziurtagiriak edo bestelako agiri adierazgarriak eskuratzeko prezioaren arabera balioetsiko dira. Turismo erabilerako ondasunak txandaka aprobetxatzeko kontratuei, iraupen luzeko opor produktuak eskuratzeko kontratuei, birsaltze eta truke kontratuei eta zerga arauei uztailaren 6ko 4/2012 Legean ezarritako eskubideak modu berean balioetsiko dira, beren izaera edozein izanik ere.
2.- Jarduera ekonomikoei loturik dauden ondasun eta eskubideak.
- Kontabilitatea Merkataritza Kodearen arabera egiten bada, kontabilitatearen ondoriozko balioa hartuta, aktiboaren eta pasiboaren arteko aldearen arabera. Jarduera ekonomikoari loturik dauden ondasun higiezinak, ibilgailuak, itsasontziak eta aireontziak badaude, ondasunok banan-banan balioetsiko dira, 10.1 eta 10.8 ataletan azaldutakoaren arabera, salbu kontabilitateko balioa handiagoa bada aipatutako atalak aplikatzetik eratorriko dena baino.
-
Kontabilitaterik ezean, edo kontabilitatea ez badator bat Merkataritza Kodean xedatutakoarekin, balioespena zerga honen gainerako arauak aplikatuta aterako da.
3.- Kontu korronteko edo aurrezki kontuko gordailuak, agerikoak edo eperakoak.
Balio hauetatik handiena kontuan hartuta:
-
2023ko abenduaren 31n duten saldoa.
-
2023ko laugarren hiruhilekoko batez besteko saldoa. Kalkulu hau egiteko, ez dira konputatuko ondarean jasotzen diren ondasun eta eskubideak eskuratzeko edo zorrak kitatu edo murrizteko zergadunak ateratako funtsak.
4.- Kapital propioak hirugarrengoei laga izanaren balore adierazgarriak eta edozein erakunde motaren funts propioetako partaidetzaren balore adierazgarriak, merkatu antolatuetan negoziatuak.
2023ko abenduaren 31n duten negoziazio balioaren arabera konputatuko dira
Oraindik kotizazio ofizialerako onartu gabeko akzio edo partaidetza berrien harpidetza, balioespena harpidetzako epealdiaren barruan titulu zaharrekin egindako azken negoziazioko balioa izango da.
Ordaintzeko dauden kapital zabalkuntzak, balioespena aurreko paragrafoei jarraituz egingo da, akzioak edo partaidetzak erabat ordainduta baleude bezala, ordaintzeko dagoen zatia subjektu pasiboaren zor bezala sartuz.
5.- Kapital propioak hirugarrenei laga izanaren gainerako balore adierazgarriak, merkatu antolatuetan negoziatuak.
Balio nominalaren arabera, hala badagokio amortizazio primak edo diru itzulketako sariak barne hartuta.
6.- Edozein motatako erakundeen funtsetako partaidetzaren gainerako balore adierazgarriak.
Onartutako azken balantzean eduki duen ondare balioa izango da.
Hala ere, zerga honen zerga oinarriak kalkulatzeko, ondasun higiezinen, bigarren mailako merkatuetan kotizatzen duten baloreen, talde inbertsioko erakundeetako partaidetzen eta ibilgailuen, itsasontzien eta aireontzien kontabilitateko balio garbia gabe hauxe hartuko da kontuan, hurrenez hurren: 10.1 atalean, 10.4 atalean, atal honetako hurrengo zatian eta 10.8 atalean ezarritakoaren arabera kalkulatutako balioa, salbu kontabilitateko balioa handiagoa bada aipatutako atalak aplikatzetik eratorriko dena baino. Gainera, kontuan eduki beharko da zergadunak zeharka, beste erakunde batzuetako partaidetzen bitartez, dauzkan ondasun higiezinen, bigarren mailako merkatuetan kotizatutako baloreen, talde inbertsioko erakundeetako partaidetzen, eta ibilgailu, itsasontzi eta aireontzien balioa, eta erregela hau aplikatuko zaie, baldin eta kapitaleko partaidetza ehuneko 5ekoa bada gutxienez. Honelakoetan zergadunaren partaidetza ez ezik ondokoenak ere zenbatuko dira: ezkontidearena edo izatezko bikotekidearena (Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako bikotea), aurrekoenak, ondorengoenak edo bigarren graduko albo ahaideenak (ahaidetasunaren jatorria hauetako bat izan daiteke: odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa), eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera lotutako pertsona eta erakundeenak.
Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialeko edo ondare funtseko akzioak eta partaidetzak 2023ko abenduaren 31n duten likidazio balioaren arabera konputatuko dira, balantzearen barruan sartutako aktiboak berariazko legerian jasotzen diren arauei jarraiki baloratuz. Hirugarrengoekiko betebeharrak kengarriak izango dira.
Kooperatiben kapital sozialean bazkide edo elkartekideek duten partaidetzaren balioespena, derrigorrez edo borondatez ordaindutako ekarpen sozialen guztizko zenbatekoaren arabera egingo da; zenbateko hori onartutako azken balantzetik ondorioztatuko da, eta behar izanez gero, egotzi ondoren konpentsatu gabe dauden galera sozialak kendu behar dira.
Erakundeek bazkide, elkartekide edo partaideei ziurtagiriak eman behar dizkiete, balioespen eta guzti.
7.- Bizitza aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko errentak.
Bizitza aseguruak 2023ko abenduaren 31n duten erreskate balioaren arabera konputatuko dira.
Hala ere, zerga sortzen den egunean hartzaileak erabateko erreskate-eskubidea egikaritzeko ahalmenik ez duen kasuetan, hartzailearen zerga-oinarrian egun horretan hornidura matematikoak duen balioaren arabera zenbatuko da asegurua. (Ez zaie aplikatuko heriotza- edo baliaezintasun-prestazioak edo beste arrisku-berme osagarri batzuk soilik jasotzen dituzten aldi baterako aseguru-kontratuei).
Aldi baterako errentak edo biziarteko errentak, kapitala dirutan, ondasun higigarritan edo higiezinetan ematearen ondorioz sortu direnean, 2023ko abenduaren 31n duten kapitalizazio balioaren arabera konputatu behar dira. Horretarako, pentsioak eratzeko ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan adierazi diren arau berberak aplikatuko dira.
8.- Bitxiak, luxuzko larruak, ibilgailuak, ontziak, aireontziak, artelanak eta antzinako gauzak.
2023ko abenduaren 31n duten merkatu balioaren arabera konputatuko dira.
Ondare eskualdaketa, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga dela eta, Arabako Foru Aldundiak onartutako taulak, 2023ko abenduaren 31n indarrean daudenak, erabili ahal izango dira ibilgailuen, itsasontzien eta aireontzien merkatu balioa zehazteko.
9.- Gozameneko eskubide errealak eta jabetza soila, administrazio emakidak eta kontratuzko aukerak.
Ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan ezarritako irizpideen arabera balioetsiko dira.
10.- Jabetza intelektual eta industrialetik eratorritako eskubideak.
Zergadunak hirugarrengoengandik eskuratu baditu, eskuraketa balioaren arabera konputatu behar dira.
11.- Gainerako ondasun eta eskubide ekonomikoak.
Aurreko idatz zatietan sartuta ez dauden ondasun eta eskubideak 2023ko abenduaren 31n duten merkatu prezioaren arabera balioetsiko dira.
12.- Zorrak.
Zorrak 2023ko abenduaren 31n duten balio nominalaren arabera balioetsiko dira. Zergadunak aurre egin behar dien zorrak baino ezingo dira kendu, baldin eta behar bezala egiaztatuta badaude.
Ezin kendu izango dira:
- a) Abalatutako kopuruak, abal emailea zorra ordaintzera behartuta egon arte zordun nagusiaren aurka eskubidea egikaritu eta hori kaudimengabe gertatu delako. Betebehar solidarioa bada, abalatutako kopuruak ezin izango dira kendu abal emailearen aurka eskubidea egikaritu arte.
- b) Ondasun baten eskuraketan geroratutako prezioa bermatzen duen hipoteka, baina geroratutako prezioa edo bermatutako zorra kengarriak izan ahalko dira.
- c) Salbuetsitako ondasun edo eskubideak eskuratzeko egindako zorrak. Salbuespena partziala denean, zorren zati proportzionala kendu ahal izango da, hala badagokio.
Ondasunak edo eskubideak eskuratzeko egindako zorren ondoriozko kenkaria inolaz ere ezin daiteke izan Zergari buruzko arauetan ezarritakoaren araberako balorazioa baino gehiago.
Kuota osoa eta kenkariak
Likidazio oinarria kalkulatzeko, zerga oinarriari 800.000 € kendu behar zaizkio, gutxieneko salbuetsiaren kontzeptuagatik.
Kuota osoa kalkulatzeko, eskala hau aplikatu behar zaio likidazio oinarriari:
Likidazio oinarria Gehienez (eurotan) | Kuota osoa Eurotan | Gainerako likidazio oinarria Gehienez (eurotan) | Tasa aplikagarria (ehunekoa) |
---|---|---|---|
0 | 0 | 200.000 | 0,20 |
200.000 | 400 | 200.000 | 0,30 |
400.000 | 1.000 | 400.000 | 0,50 |
800.000 | 3.000 | 800.000 | 0,90 |
1.600.000 | 10.200 | 1.600.000 | 1,30 |
3.200.000 | 31.000 | 3.200.000 | 1,70 |
6.400.000 | 85.400 | 6.400.000 | 2,10 |
12.800.000 | 219.800 | Hortik gora | 2,50 |
Bai. Zerga honen kuota osoaren eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osoaren batura ezin da izan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarri orokorraren eta aurrezpenaren zerga oinarriaren ehuneko 65 baino handiagoa, betebehar pertsonalaren bidez zergari lotuak dauden zergadunen kasuan. Ondorio horietarako:
a) Ez da kontuan hartuko beren izaera edo helburuarengatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauak zergapetutako etekinak sortzeko gai ez diren ondare elementuei dagokien ondarearen gaineko zergaren zatia.
b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriari honako hau gehituko zaio: Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren bosgarren xedapen gehigarriko 1. idatz zatian jasotako dibidenduen eta mozkinetako partaidetzen zenbatekoa.
c) Bi kuota horien baturak goian ezarri den muga gainditzen badu, ondarearen gaineko zergaren kuota murriztu egingo da, harik eta ezarri den mugara ekarri arte, baina murrizketa ezin da inola ere ehuneko 75 baino handiagoa izan.
Familia unitate bateko kideek pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga batera ordaintzea aukeratu baldin badute, zerga horretako eta ondarearen gaineko zergako baterako kuota osoaren muga kalkulatzeko, haiek azken tributu horretan sortutako kuota osoak metatuko dira. Egin beharreko murrizketa, hala dagokionean, zergadunen artean hainbanatuko da horietako bakoitzak ondarearen gaineko zergan duen kuota osoaren proportzioan, aurreko idatz zatian xedatutakoari kalterik egin gabe.
Atal honetan ezarritako batura egiteko, zergadunaren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarriari gehitu behar zaizkio jabetza soila daukan ondasunek sortutako etekinak, baldin eta gozamena:
a) Ezkontideari, izatezko bikotekideari (Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako bikotea), aurreko bati, ondorengo bati edo bigarren graduko albo ahaide bati (ahaidetasunaren jatorria hauetako bat izan daiteke: odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa) eratxiki badio, edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauko 42. artikuluaren arabera lotuta dagoen pertsona edo erakunde bati.
b) Hirugarren bati eskualdatu badio Zergaren sortzapenaren aurreko bost urteetan.
Batera zein bestera, eta besterik frogatu ezean, ondasunen gozamenak urtean sortutako etekinen zenbatekoa honela kalkulatuko da: ondasunen jabetza osoaren balioaren ehuneko 5a (balio hori 10.1 eta 10.11 bitarteko ataletan ezarritakoaren arabera zehaztu behar da).
Era berean, zergadunaren ondarean zenbatuko dira zerga hau sortu aurreko bost urteetan hark irabaziz eskualdatu dituen ondasunak, salbu eta egiaztatzen bada dohaintza-hartzaileak benetan ordaintzen duela zerga, horiek ondarearen gaineko zergan duten balioaren pareko zenbatekoan. Arau hori ez zaie aplikatuko irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 35/2021 Foru Arauaren 19. artikuluan aipatzen diren erakundeen alde irabazi-asmoz xedatu diren ondasunei.
Zerga ordaintzeko betebehar pertsonala dagoenean, zergaren kuotatik ondorengo bi kopuruetako txikiena kenduko da, Espainiako lurraldetik kanpo dauden ondasunengatik eta han egikaritu daitezkeen eskubideengatik:
-
Zergan konputaturiko ondare elementuetan eragina duen karga pertsonalarengatik atzerrian ordaindutakoaren zenbateko efektiboa.
-
Atzerrian zergapetutako likidazio oinarriaren zatiari zergaren batez besteko tasa efektiboa aplikatzetik ateratzen den emaitza.