Arabako arautegia duten erakundeak - araba
200 eta 220 ereduak aurkezteko baldintza orokorrak: ARABAKO ARAUTEGIA duten ERAKUNDEAK edo ZERGA TALDEAK
AITORPENA LAGUNTZA PROGRAMAREN BIDEZ EGITEA
“Ogasuneko ereduak” Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak garatutako laguntza programa erabiliz egingo dute 200 ereduko autolikidazioa zergak Arabako arautegiaren arabera ordaintzen dituzten erakundeek.
“Ogasuneko ereduak” Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak garatutako laguntza programa erabiliz egingo dute 220 ereduko autolikidazioa zergak Arabako arautegiaren arabera ordaintzen dituzten zerga-taldeetako sozietate ordezkariek.
ARABAKO ARAUDIA EZARTZEN ZAIEN ZERGA-TALDEAK
Sozietateen gaineko zergaren aitorpena 220 ereduan egin eta aurkeztu beharko dute Arabako Lurralde Historikoko araudia aplikatzen zaien zerga taldeen ordezkari diren entitateek (37/2013 Foru Arauaren VI. tituluko VI. kapitulua).
Taldea osatzen duten erakunde GUZTIEK banakako tributazioaren araubiderako ezarritako aitorpenak aurkeztuko dituzte Arabako Foru Ogasunean, dagozkien araudietan onartutako ereduetan. Aitorpen hauen aurkezpena, banakako araubidean, nahitaez baliabide telematikoen bitartez egin beharko da.
NAHITAEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOA
Laguntza programarekin egindako aitorpena (200 edo 220 eredua) baliabide telematikoen bitartez (egoitza elektronikoa ataria) aurkeztuko du nahitaez aitortzaileak.
Honakoek egin dezakete aurkezpen telematikoa:
- zergadunak berak
- edo borondatezko ordezkariak (erakunde laguntzailea izan edo ez)
- edo erakunde laguntzaile batek
Borondatezko ordezkaritzat hartuko da hirugarren pertsonen ordezkari jarduteko baimendutako pertsona edo erakundea, Borondatezko Ordezkarien Erregistroan alta emanda agertzen bada, apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Erakunde laguntzailetzat hartuko da hirugarren pertsonen ordezkaritzan jarduteko baimendutako profesional bat. Profesional horrek alta emanda egon beharko du Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari atxikitako Baimenen Erregistroan, apirilaren 10eko 50/2001 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.
BIDE TELEMATIKOZ AURKEZTEKO ALDEZ AURREKO BALDINTZAK
- 1. Aitortzailea Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarrean egon behar da aitorpena aurkeztu aurretik, urtarrilaren 25eko 3/2011 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
- 2. Aitortzaileak, edo haren ordezkariak bestela, egoitza elektroniko webguneko zerbitzuak erabiltzeko baldintzak bete behar ditu, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa sortu duen apirilaren 5eko 26/2011 Foru Dekretuan.
ORDAINKETA MODUAK
Ordaindu beharreko autolikidazioak epe barruan aurkeztuz gero, ordainketa modalitate hauetako baten bidez egin beharko da:
- 1. Banku-helbideratze bidezko ordainketa. kasu horretan, hautatutako finantza-erakundeak martxoaren 28ko 195/2025 Foru Aginduan agertu beharko du. Foru Agindu horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duten erakundeak zerrendatzen dira.
- 2. Arabako Foru Aldundiak autolikidazioa aurkezten den unean jaulkitako ordainketa gutun bidez ordaintzea.
Ordaindu beharreko autolikidazioak epez kanpo aurkeztuz gero, Arabako Foru Aldundiak autolikidazioa aurkezten den unean jaulkitako ordainketa gutunaren bidez egin beharko da ordainketa.
Kuota positiboen ordainketa geroratzeko, zatikatzeko edo konpentsatzeko eskaerak Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioa aurkezteko ezarritako epean aurkeztu beharko dira. Arabako Lurralde Historikoko araudiaren mende dauden erakundeek geroratzeko eta zatikatzeko eskaerak laguntza-programatik egingo dituzte.
AGIRI GEHIGARRIAK
Aplikatzen den arautegian ezarritakoaren arabera aitorpenarekin batera nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria, edo zergadunak bere borondatez gehitu nahi duena, telematikoki aurkeztu behar da PDF, TIF, TIFF, JPG edo JPEG formatuan egoitza elektroniko webgunearen bitartez, aitorpenaren fitxategia bidalita.
BIDE TELEMATIKOZ AURKEZTEKO PROZEDURA
"Zerga ereduak" laguntza programaren bidez, aitortu beharreko ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren autolikidazioari dagokion fitxategia egingo da, izan 200 eredua izan 220 eredua. Gogoratu ez dagoela sozietateen gaineko zergari buruzko aitorpenik aurkezterik paperean. Ondoren, fitxategi hori Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailera telematikoki bidaltzeko argibideak jakinarazten dira.
Deitu gure laguntza zerbitzura, fitxategi hori telematikoki bidaltzeak zalantzarik sortzen badizu:
- 8:15etik 14:30-era astelehenetik ostiralera
- Telefonoa: 945 569 028
- Posta elektroniko bidezko kontsultak: egoitza.sede@araba.eus
AUKERA HAU NAHITAEZKOA IZANGO DA ERAKUNDE LAGUNTZAILEENTZAT
- 1. Behin aitorpena osatutakoan, menuko "Sortu lotea" aukerara jo behar da (barran goiko aldean dago) fitxategia eskuratzeko eta laguntza programaren bitartez bidaltzeko. “Sortu lotea” aukerak fitxategia eskuratzeko modua ematen du, ondoren egoitza elektronikoaren bidez igortzeko (begiratu 2. aukeran emandako jarraibideak).
- 2. “Sortu lotea" hautatu ondoren, beste pantaila bat agertuko da; bertan, hauek hautatu behar dira: ekitaldia, bidalketa mota (banakakoa edo taldekoa), eredua (200 edo 220) eta aldia (urtea). “Banakakoa” bidalketa mota aukeratuz gero, lotean aitorpen bakarra sar daiteke; “taldekoa” aukeratuz gero, lotean hainbat aitorpen sar daitezke. Hori egin eta gero, "Lote berria"n klik egin eta beste pantaila bat agertuko da, non, erabiltzaile mota kontuan hartuta, lotea sortzeko hainbat modalitate erakutsiko diren.
- 3. Behin lotea kudeatzeko modalitatea betetakoan, pantailaren goiko aldean agertuko dira lotean sar daitezkeen aitorpenak, eta, pantailaren beheko aldean, sartu ezin daitezkeenak, eta zergatik uzten diren bazterrera. Bidali nahi diren aitorpenak aukeratu, eta "Sortu eta bidali lotea" botoia sakatuz bidaliko dira
- 4. "Sortu eta bidali lotea" botoia sakatu ondoren, lotearen balidazio eta bidalketa prozesua hasiko da. Hautatutako fitxategiak bidaltzeko, erabiltzaileak bere burua identifikatu behar du egoki den ziurtagiri elektronikoaren bidez. Identifikazioa izapidetu ondoren, hautatutako fitxategiak laguntza programaren bitartez igorriko dira zuzenean.
- 5. Amaieran, programak bidalketari esleitu zaion zenbakia erakutsiko digu, bai eta jaso izanaren agiria gordetzeko aukera eman ere.
- 1. Aitortzailea, edo bere ordezkaria, Arabako Foru Aldundiarekin konektatuko da www.araba.eus helbide elektronikoan eta Egoitza Elektronikoan sartuko da.
-
2. Behin Egoitza Elektronikora sartuta, "Aitorpenak aurkeztea-Banakakoak" botoia aukeratu behar da (banakako aurkezpentzat jotzen da aitortzaileak berak edo bere borondatezko ordezkariak egindakoa).
Egoitza Elektronikoan ziurtagiri digital bidez identifikatu ostean, "Sortu eta bidali" botoia aukeratu behar da. Aurkezpena borondatezko ordezkariak egiten badu, “Borondatezko ordezkarientzako sarbidea” egoera bete beharko da.
Jarraian, 200 edo 220 eredua hautatu behar da, dagokion ekitaldia, urteko aldia, eta “Arakatu” botoiaren bidez ("Eredua bidali" aukeran), bidali beharreko fitxategia. Bidali aurretik dokumentazio osagarria erantsi nahi izanez gero, horretarako laukia markatu behar da eta, ondoren, "Bidali" sakatu - 3. Transmisioa edo bidaltzea onartzen bada, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak jaso izanaren agiria sortuko du; bertan erregistro zenbakia eta transmisio data eta ordua agertuko dira. Agiri hori inprimatu egin ahal izango da, bidalitako fitxategia sailak jaso duela frogatzeko. Hartu izanaren agirian jakinarazten da bidalketa “Bidalketa sarrera-erretiluan” dagoela. Bidalitako aitorpena ikusi eta inprimatzeko, izapidetze epea itxarongo da, oro har eta hutsik egon ezean, egun batekoa edo bikoa fitxategia bidaltzen denetik aurrera. Dena den, aitortzaileak uneoro kontsultatu ahal izango du bidalitako fitxategiaren egoera, "Bidalketak kontsultatu/deuseztatu" aukeraren bidez.
-
4. Transmisioak errorea ematen badu, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak fitxategia ez onartzeko arrazoiak azalduko dizkio aitortzaileari. Onartzen ez den fitxategia berriz bidali ahal izango da telematikoki okerrak zuzendutakoan. Horrelakoetan, telematikoki bidalitako fitxategia jaso izanaren agiria inprimatu ahal izango da.
