Impuestos
Errenta
Información sobre como realizar la Declaración de la Renta19 en Álava. De forma digital (BAK) o con Cita Previa de forma presencial.
Ez-egoiliarren errenta
Ondarea
Sozietateak
BEZa
Zerga bereziak
Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga
Ondare eskualdaketen eta ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga
Jarduera ekonomikoak
2019ko Laguntza programa
Foru Ogasunak zure eskura jartzen du errentaren laguntza programa, aitorpena zure ordenagailutik egin dezazun.
Laguntza programaren instalazioa
Deskarga ezazu laguntza programa zure ordenagailuan. Artxiboa deskargatu ondoren, pantailan adierazten diren jarrabideei kasu egin behar diezu.
Programaren eskakizunak
-
Sistema Eragilea: Windows 7, Windows 8 edo Windows 10
-
Internet Explorer 11 edo goragokoa
-
Softwarea: Microsoft .NET Framework 4.5
-
Acrobat Reader DC.
Jaitsi honako fitxategi konprimatu hau zure PCra. Behin fitxategia jaitsitakoan, deskonprima ezazu zure ekipoan, eta exekutatu HAPF19.command
Programaren eskakizunak
-
Sistema Eragilea: MacOS Sierra (versión 10.12.6) edo High Sierra (10.13.6).
-
Softwarea: Mono Project v5.4.0.201, makoetan Monon oinarritutako teknologiak erabiltzea ahalbidetzen duena. Instalatuta ez baduzu, hemen eskuragarri dagoen MonoFramework-MDK-5.4.0.201.macos10.xamarin.universal.pkg fitxategia exekutatu behar duzu.
-
PDF irakurgailua.
Jaitsi honako fitxategi konprimatu hau zure PCra. Behin fitxategia jaitsita, deskonprimatu zeure ekipoan eta sartu terminalean, koka zaitez deskonprimatu duzun direktorioan eta abiarazi komando hau: chmod +x HAPF19.sh
Ondoren, terminal horretatik bertatik, exekutatu HAPF19.sh fitxategia.
Programaren eskakizunak
-
Sistema Eragilea: Ubuntu 16.04 LTS.
-
Softwarea: Mono Project v5.4.0.201, honako urrats hauei jarraituz.
-
PDF irakurgailua.
Interneteko konexioa eduki behar duzu programa erabiltzeko.
Instalazioa egiterakoan edo aplikazioak exekutatzerakoan arazorik baduzu, irakur ezazu "Leame" artxiboa edo arazoa konpontzeko sar zaitez Laguntza teknikoa orrira.
Laguntza programa lehen adierazitako eskakizunen arabera probatu da eta ondo dabilela ziurtatu da. Beste eskakizun batzuekin exekutatuz gero, ez da bermatzen ondo ibiliko denik.