Estatuko, Bizkaiko edo Gipuzkoako arautegia aplikatzen zaien erakundeak
200 eta 220 ereduak aurkezteko baldintza orokorrak: ESTATUKO, BIZKAIKO EDO GIPUZKOAKO ARAUTEGIA APLIKATZEN ZAIEN ERAKUNDEAK EDO ZERGA TALDEAK
AITORPENA EGITEA
Zerga Estatuko, Bizkaiko edo Gipuzkoako arautegian ezarritakoaren arabera ordaintzen duten erakundeei dagokienez, bakoitzak arautegian ezarritakoaren arabera berari dagokion administrazio eskudunak prestatutako baliabide informatikoak erabili behar ditu 200 ereduaren autolikidazioa egiteko.
ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAN ERAGIKETA BOLUMENA duen taldea osatzen duten sozietateek kasuan kasuko ereduetan banakako tributazio-erregimenerako ezarritako aitorpenak aurkeztuko dituzte Arabako Foru Ogasunean. Aitorpen hauen aurkezpena, banakako araubidean, nahitaez baliabide telematikoen bitartez egin behar da.
NAHITAEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOA
Laguntza programarekin egindako aitorpena (200 edo 220 eredua) baliabide telematikoen bitartez (egoitza elektroniko ataria) aurkeztuko du nahitaez aitortzaileak. Honakoek egin dezakete aurkezpen telematikoa:
- zergadunak berak
- edo borondatezko ordezkariak (erakunde laguntzailea izan edo ez)
Borondatezko ordezkaritzat hartuko da hirugarren pertsonen ordezkari jarduteko baimendutako pertsona edo erakundea, Borondatezko Ordezkarien Erregistroan alta emanda agertzen bada, apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.
BIDE TELEMATIKOZ AURKEZTEKO ALDEZ AURREKO BALDINTZAK
- 1. Aitortzailea Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarrean egon behar da aitorpena aurkeztu aurretik, urtarrilaren 25eko 3/2011 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
- 2. Aitortzaileak, edo haren ordezkariak bestela, egoitza elektroniko webguneko zerbitzuak erabiltzeko baldintzak bete behar ditu, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa sortu duen apirilaren 5eko 26/2011 Foru Dekretuan.
-
3. Estatuko araudia duten erakunde edo talde fiskalek aldez aurretik baliozkotu behar dute beren fitxategien formatua, foru ogasun honetan aurkezteko izapideak egiteko
ORDAINKETA MODUAK
200 eta 220 ereduen bitartez egiten diren autolikidazioak telematikoki bidali behar zaizkio nahitaez Arabako Foru Ogasunari egoitza elektroniko webgunearen bitartez emaitza gorabehera: ordaindu beharra, zero edo itzuli beharra.
Erakunde baten aitorpenaren emaitza (200 eredua) edo zerga talde baten aitorpenarena (220 eredua) kuota bat sartu beharra bada, ordainketa banku batean helbideratu behar da, eta horretarako ezinbestekoa da finantza erakundea erakunde laguntzailea izatea otsailaren 27ko 26/1996 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Kuota positiboen ordainketa zatikatzeko, geroratzeko edo konpentsatzeko eskaerak aitorpena aurkezteko ezarritako epealdian aurkeztu behar dira.
AGIRI GEHIGARRIAK
Aplikatzen den arautegian ezarritakoaren arabera aitorpenarekin batera nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria, edo zergadunak bere borondatez gehitu nahi duena, telematikoki aurkeztu behar da PDF, TIF, TIFF, JPG edo JPEG formatuan egoitza elektronikoa webgunearen bitartez, aitorpenaren fitxategia bidalita.
BIDE TELEMATIKOZ AURKEZTEKO PROZEDURA
Ondoren, jakinarazten dira zergak Estatuko, Bizkaiko edo Gipuzkoako araudiaren arabera aurkezten dituzten erakundeek 200 eta 220 eredu aitorpenei dagozkien fitxategiak Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailera telematikoki bidaltzeko argibideak. Gogoratu ez dagoela sozietateen gaineko zergari buruzko aitorpenik aurkezterik paperean. Deitu gure laguntza zerbitzura, fitxategi hori telematiko bidaltzeak zalantzarik sortzen badizu:
- 8,15-etatik 14,30-etara astelehenetik ostiralera
- Telefonoa: 945 569 028
- Posta elektroniko bidezko kontsultak: diputaciondigital@araba.eus
1. Aitortzailea, bere ordezkaria edo, Arabako Foru Aldundiarekin konektatuko da araba.eus helbide elektronikoan eta Egoitza Elektronikoan sartuko da.
2. Behin Egoitza Elektronikora sartuta, "Aitorpenak aurkeztea-Banakakoak" botoia aukeratu behar da (banakako aurkezpentzat jotzen da aitortzaileak berak edo bere borondatezko ordezkariak egindakoa).
Egoitza Elektronikoan ziurtagiri digital bidez identifikatu ostean, "Sortu eta bidali" botoia aukeratu behar da. Aurkezpena borondatezko ordezkariak egiten badu, “Borondatezko ordezkarientzako sarbidea” egoera bete beharko da.
Jarraian, 200 edo 220 eredua hautatu behar da, dagokion ekitaldia, urteko aldia, eta “Arakatu” botoiaren bidez ("Eredua bidali" aukeran), bidali beharreko fitxategia. Bidali aurretik dokumentazio osagarria erantsi nahi izanez gero, horretarako laukia markatu behar da eta, ondoren, "Bidali" sakatu.
200 eredua bidaliz gero, behin fitxategia hautatuta, laukiak agertuko dira, non bete beharreko datu eremua zabalduko den:
- a) Zergak zerga baterakuntzako araubidearen arabera ordaintzen dituen talde bateko kide bada erakunde aitortzailea, kidetasun hori adieraziko du mendeko sozietate edo sozietate nagusia/ordezkaria dela adieraziz eta talde fiskalaren zenbakia jakinaraziz. Jarraian, "Bidali" botoia sakatuko du.
- b) Entitate aitortzaileak zerga baterakuntzako araubidearen arabera ordaintzen ez baditu zergak, bere titulartasuneko IBAN zenbakiari (24 karaktere) dagozkion eremuak beteko ditu, aitorpenaren emaitza positiboa edo itzultzekoa bada.
Aitorpenaren emaitza positiboa bada, ordainketa zatitzeko, geroratzeko edo konpentsatzeko eskatzea dago, horretarako dauden laukitxoak markatuz. Bete beharreko eremuak betetakoan, "Bidali" botoia sakatuko da, fitxategia telematikoki igortzeko. Bidali aurretik dokumentazio osagarria erantsi nahi izanez gero, horretarako laukia markatu behar da eta, ondoren, "Bidali" sakatu.
220 eredua bidaltzean, behin fitxategia hautatuta, sozietate nagusiaren/ordezkariaren IBAN zenbakiari (24 karaktere) dagozkion eremuak beteko dira, aitorpenaren emaitza positiboa edo itzultzekoa bada. Aitorpenaren emaitza positiboa bada, ordainketa zatitzeko, geroratzeko edo konpentsatzeko eskatzea dago, horretarako dauden laukitxoak markatuz. Bete beharreko eremuak betetakoan, "Bidali" botoia sakatuko da, fitxategia telematikoki igortzeko. Bidali aurretik dokumentazio osagarria erantsi nahi izanez gero, horretarako laukia markatu behar da eta, ondoren, "Bidali" sakatu.
3. Transmisioa edo bidaltzea onartzen bada, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak jaso izanaren agiria sortuko du; bertan erregistro zenbakia eta transmisio data eta ordua agertuko dira. Agiri hori inprimatu egin ahal izango da, bidalitako fitxategia sailak jaso duela frogatzeko.
Hartu izanaren agirian jakinarazten da bidalketa “Bidalketa sarrera-erretiluan” dagoela. Bidalitako aitorpena ikusi eta inprimatzeko, izapidetze epea itxarongo da, oro har eta hutsik egon ezean, egun batekoa edo bikoa fitxategia bidaltzen denetik aurrera. Dena den, aitortzaileak uneoro kontsultatu ahal izango du bidalitako fitxategiaren egoera, "Bidalketak kontsultatu/deuseztatu" aukeraren bidez.
4. Transmisioak errorea ematen badu, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak fitxategia ez onartzeko arrazoiak azalduko dizkio aitortzaileari. Onartzen ez den fitxategia berriz bidali ahal izango da telematikoki okerrak zuzendutakoan. Horrelakoetan, telematikoki bidalitako fitxategia jaso izanaren agiria inprimatu ahal izango da.