Kultura sustatzeko pizgarriak

Abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauak, sozietateen gaineko zergarenak, kultura sustatzeko pizgarriak arautzen ditu 66 ter artikuluan:

66 quater artikuluan ikus-entzunezko lanen, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen eta liburuen argitalpenaren finantzaketan parte hartzeagatik aplikatu daitekeen kenkaria arautzen da.

Kenkariak

Kenkaria ikus-entzunezko lanen ekoizpenetako inbertsioengatik eta gastuengatik

Kenkari hau ondoko hauek estatuan zein nazioartean ekoizteko egiten diren inbertsioei eta gastuei aplikatzen zaie: zinemako film luzeak eta film laburrak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk, eta serieak (fikziozkoak, animaziokoak zein dokumentalak). Kenkari hau aplikatzeko, ekoizpena kultura dela egiaztatzen duen ziurtagiria lortu behar da, eta kopia berria utzi behar da Euskadiko Filmategian edo erakunde eskudun batean.

Kenkaria % 50ekoa edo % 60koa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako inbertsioen eta gastuen zenbatekoaren arabera. Gainera, lanaren jatorrizko bertsio bakarra euskaraz bada, kenkari ehunekoari 10 puntu portzentual gehituko zaizkio. Beraz, gehieneko kenkaria % 70ekoa izango da.

Kenkari ehunekoa modu globalean kalkulatuko da kenkaria aplikatzen den zergaldi guztietarako. Kenkaria aplikatzen den lehen urtean egindako inbertsioen eta gastuen zenbatespena egingo da eta, behar izanez gero, aplikatzen den azken aldian erregularizatuko da.

  • Ehuneko 60, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan egindako gastuen zenbatekoa gastu guztien ehuneko 50 baino gehiago bada.

  • Ehuneko 50, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan egindako gastuen zenbatekoa gastu guztien ehuneko 35 - 50 bitartean badago.

  • Aurreko bi kasutan kenkaria % 10 gehituko da lanaren jatorrizko bertsio bakarra euskaraz izanez gero.

Kenkaria ekoizleak zein ekoizle exekutiboak aplikatu dezake (ekoizle exekutiboa ekoiztetxeak kontratatutako pertsona fisikoa edo juridikoa da, bere gain hartzen duena besteren ikus-entzunezko ekoizpen bat, osoa edo zati bat, egiteko ardura, titularrak eskatuta, baina haren jabetza intelektualaren gaineko eskubiderik ez daukana). Nolanahi ere, kenkaria ekoizle exekutiboak aplikatuko badu, ezinbestekoa da ikus-entzunezko lanaren ekoizlearen egoitza Espainiako lurraldean ez egotea eta lurralde establezimendu iraunkorraren bidez ez jardutea.

Kenkariaren oinarriaren kalkulua modu batean egiten da kenkaria ekoizleak sortzen duenean eta beste batean ekoizle exekutiboak sortzen duenean:

  • Ekoizleak sortuz gero: ekoizpenaren kostua + kopiak egiteko gastuak + ekoizlearen konturako publizitatearen eta sustapenaren gastuak.
  • Ekoizle exekutiboak sortuz gero: kenkariaren oinarrian ekoizleak jasandako ekoizpenaren kostuak baino ez dira sartzen.

 

Kenkariaren zenbatekoak honako aplikazio muga hauek dauzka:

  • 10 milioi euro ekoizpen bakoitzeko.
  • Ikus-entzunezko serieen kasuan, 3 milioi euro egiten den atal bakoitzeko.
  • Gainera, kenkariaren zenbatekoaren eta zergadunak jasotako gainerako laguntzen batura ezin da izan horren ekoizpenaren aurrekontuaren edo ekoizle exekutiboak jasandako gastuen % 50 baino gehiago, kasu honetan izan ezik: ekoizpena mugaz gaindikoa bada, Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatzen badute eta ekoizleak Europar Batasuneko hainbat estatutakoak badira, aurreko batura hori ezin da izan ekoizpen kostuaren edo gastuen % 60 baino gehiago.

    Muga horiek ez dira aplikatuko zailtzat jotzen diren ikus-entzunezko lanen kasuan, ez eta ELGAren Garapenean Laguntzeko Batzordearen zerrendako herrialdeek parte hartzen duten koprodukzioen kasuan ere.

 

Lan hauek zailtzat hartuko dira:

  • Jatorrizko bertsio bakarra euskarazkoa den lanak.
  • Artista berrien lanak.
  • Emakumeek bakarrik zuzendutako film luzeak.
  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa daukaten zuzendariek egindako ikus-entzunezko lanak.
  • Aurrekontu txikiko obrak (milioi bat euro baino gutxiago).
  • Dokumentalak.
  • Animazio lanak.
  • Film laburrak.
  • Merkatuan sartzen zail duten obrak (zergadunak zailtasuna frogatu beharko du eta lan zailtzat jotzeko eskatu beharko du zergaldia amaitu baino lehen).

 

Kenkaria ikus-entzunezko lanen ekoizpenetako inbertsioengatik eta gastuengatik

Kenkariaren portzentajea

Inbertsioen eta gastuen kokapena

% 60

% 50 baino gehiago EAEn

% 50 

%35 - 50 bitartean EAEn

Lanaren jatorrizko bertsio bakarra euskaraz bada, kenkari ehunekoari 10 puntu portzentual gehitu ahal zaizkio.

 

MUGAK - Kenkaria ikus-entzunezko lanen ekoizpenetako inbertsioengatik eta gastuengatik

Kenkaria

Ikus-entzunezko serieak

3 milioi euro ekoitzitzako ataleko

Gainerako ekoizpenak

10 milioi euro ekoizpeneko

Kenkaria + Jasotako gainerako laguntzak

(Ekoizlea)

Estatuko ekoizpenak

% 50 * ekoizpenaren aurrekontu orokorra

Mugaz gaindiko ekoizpenak

% 60 * ekoizpenaren aurrekontu orokorra

Kenkaria + Jasotako gainerako laguntzak

(Ekoizle exekutiboa)

Estatuko ekoizpenak

% 50 * ekoizle exekutiboak jasandako gastuak

Mugaz gaindiko ekoizpenak

% 60 * ekoizle exekutiboak jasandako gastuak

* Muga horiek ez dira aplikatuko zailtzat jotzen diren ikus-entzunezko lanen kasuan, ez eta ELGAren Garapenean Laguntzeko Batzordearen zerrendako herrialdeek parte hartzen duten koprodukzioen kasuan ere.

Kenkaria arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunengatik

Arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak ekoizten eta erakusten egindako gastuek ematen dute kenkari hau aplikatzeko eskubidea. Kenkaria % 30ekoa izango da; ikuskizuna euskaraz bada eta elkarrizketak badaude, % 40koa izango da.

Kenkariaren oinarrian zuzenean sortutako kostu artistikoak, teknikoak eta sustapenekoak sartuko dira, eta zergaldi bakoitzean kenkaria ezin izango da izan 1.000.000 eurotik gorakoa zergadun bakoitzeko.

Kenkariaren zenbatekoaren eta zergadunak jasotako gainerako dirulaguntzen batura ezin izango da izan kenkarirako eskubidea ematen duten gastuen % 80 baino gehiago.

Betekizunen artean ezartzen da zergadunak gutxienez mozkinen % 50 berrinbertitu behar duela hurrengo lau urteetan arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizun berriak egiteko eta ekoizpena kultura dela egiaztatzen duen ziurtagiria lortu behar duela.

 

Kenkaria arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunengatik 

Kenkariaren oinarria

Zuzeneko kostu artistikoak, teknikoak eta sustapenekoak.

Kenkariaren portzentajea

Orokorra

% 30

Elkarrizketak dauden euskarazko ikuskizunak

% 40

Mugak

Kenkaria + Dirulaguntzak

Gastuen % 80

Gehieneko kenkaria zergaldiko eta zergaduneko

Milioi bat €

Baldintzak

  • Erregelamenduz ezartzen denaren arabera egindako ziurtagiria.

  • Jardueretan lortutako mozkinen % 50 gutxienez kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duten jarduerak egiteko erabili behar da (epealdia: 4 urte).

Kenkaria liburuak argitaratzeagatik

Liburuen argitalpenean egiten diren inbertsioek serieko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisikoa egitea ahalbideratzen badute, kuota likidoaren % 10eko kenkaria aplikatu ahal izango da.

 

Kenkaria liburuak argitaratzeagatik

Serieko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisikoa egitea ahalbidetzen duen inbertsioa

% 10

Hiru kenkariei buruzko arauak

  • Kenkariaren oinarritik kenkarirako eskubidea sortzen duten inbertsioak edo gastuak finantzatzeko jasotako dirulaguntzen zenbatekoa kenduko da.
  • Kuota muga: Kuota likidoaren % 50.
  • Ez dira kontuan hartzen gutxieneko tributazioa kalkulatzeko.
  • Kuota nahikoa ez izateagatik kendu ez diren zenbatekoak ondoz ondoko hurrengo 30 urteetan aplikatu daitezke.
  • Zergaren aitorpenarekin batera zergadunak jaso dituen gainerako laguntza edo dirulaguntza publikoen zerrenda aurkeztu beharko du, mugak betetzen direnez zehazteko.
  • Baldintzetako bat betetzen ez bada, baldintza betetzen ez den ekitaldian ordaindu gabeko kuotak ordaindu beharko dira, bai eta horiei dagozkien berandutze interesak ere.

Kenkaria ikus-entzunezko lanen eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen edo liburuen argitalpenaren finantzaketan parte hartzeagatik

Kenkari hau aplikatu ahal izango dute sozietateen gaineko zergaren zergadunek, establezimendu iraunkorraren bitartez diharduten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek eta jarduera ekonomikoen  etekinak lortzen dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek.

Kenkaria aplikatzeko eskubidea emango du honako proiektu hauek finantzatzen parte hartzeak:

  • Zinemako film luzeak eta film laburrak eta ikus-entzuneko beste lan batzuk ekoizteko proiektuak.
  • Fikziozko, animaziozko edo dokumental erako ikus-entzunezko serieak ekoizteko proiektuak.
  • Arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunak ekoizteko eta emateko proiektuak.
  • Liburuak argitaratzea.

 

Baldintzak:

  • Proiektua egiten duen zergadunak kenkariak aplikatzeko eskubidea edukitzeko 66 ter artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu.
  • Ezin da egon loturarik ekoizpena finantzatzen duenaren eta ekoizpena/ikuskizuna/liburu argitalpena egiten duen zergadunaren artean, sozietateen gaineko zergaren foru arauaren 42. artikuluan ezartzen denaren arabera.
  • Bi zergadunek finantzaketa xehatzen duen kontratua sinatu behar dute ekoizpena hasi aurretik, lehen emanaldiaren aurretik edo maketazioa hasi aurretik. Kontratu hori aurrekoa gertatu ondoko sei hiletan ere formalizatu ahal izango da. Kontratu hori (eta finantzaketa kontratua egituratzen bitartekaria aritzen bada, horren kontratua ere bai) ikus-entzunezko lana, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizuna edo liburu argitalpena egiten duen zergadunak aurkeztu beharko dio Arabako Foru Ogasunari alderdiek sinatutako komunikazio batean kenkaria sortzen den zergaldiko aitorpena norberaren borondatez aurkezteko epealdia hasi baino lehen.
  • Lana kulturala dela egiaztatzen duen ziurtagiria behar da.
  • Finantzatzaileak ezin du eskuratu ekoizpenaren, ikuskizunaren ez liburuaren gaineko jabetza intelektualeko eskubiderik.
  • Finantzaketan parte hartzen duen zergadunak ekartzen dituen funtsak ekitaldi berean edo hurrengoetan erabili behar dira lanak, ikuskizunak edo liburuaren argitalpenak eragindako kostuak (66 ter artikuluaren lehen, bigarren eta hirugarren apartatuetan aipatzen direnak) finantzatzeko, nahiz eta kostuak funts horiek jaso aurrekoak izan.
  • Finantzaketan parte hartzen duen zergadunaren posizioan subrogatzea oinordetza unibertsaleko kasuetan onartuko da, eta finantzatzailearen kaudimenarekin lotutako salbuespenezko kasuetan ere bai (honelakoetan Administrazioaren baimena beharko da aurretik).

Gerora sortutako egoera tekniko edo ekonomikoak gertatzen direnean, kontratuak aldatu ahal izango dira, ordainketen, gastuen eta inbertsioen egutegia egoera horien arabera egokitu ahal izateko (Administrazioak baimena eman ondoren).

 

Mugak:

  • Finantzatzaileak finantzaketarako ordaindutako zenbatekoaren 1,20ko muga du kuotari dagokionez. Diruz lagundutako jarduera egiten duen zergadunak aplikatu ahal izango du gaindikina, betiere 66 ter artikuluan ezarritako mugak errespetatuz.
  • Baterako kenkariaren muga (finantzatzailea – zuzeneko ikuskizuna egiten eta ematen duen ekoizlea/zergaduna):
  • 66.ter.bat artikuluko kenkaria aplikatuz:

    • 10 milioi euro ekoizpeneko.
    • 3 milioi euro ataleko (serieak).
  • 66.ter.bi artikuluko kenkaria aplikatuz:

    • Milioi bat euro zergaldiko.
  • Kuota muga: Kuota likidoaren % 50.
  • Ez da kontuan hartzen gutxieneko tributazioa kalkulatzeko.
  • Kontratua egituratzen hirugarren batek parte hartzen badu, haren lansariak merkatuaren araberakoak izan behar dira. Finantzaketa garbia, lansari horiek kenduta, kenkariaren zenbatekoaren % 78 izan beharko da gutxienez.
  • Beste lurralde bateko (lurralde erkidea edo foru lurraldea) araudiaren mende dauden zergadunek egindako ikus-entzunezko lanen ekoizpenaren, arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunen emanaldi eta ekoizpenaren edo liburuen argitalpenaren finantzaketan parte hartzeak kenkari hau aplikatzeko eskubidea emango du, baldin eta araudi horretan kenkari baliokideak arautzen badira, bi araudietan komuna den kenkariaren eta proiektuan parte hartzeko araubidearen zatira mugatuta.

 

Kenkaria ikus-entzunezko lanen eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen edo liburuen argitalpenaren finantzaketan parte hartzeagatik

Kenkari hau zerga hauen zergadunek aplika dezakete:

  • SZ
  • EEEZ (est. iraunk.)
  • PFEZ (jard. ek. etekinak edukiz gero)

Kenkarirako eskubidea hauetan egindako inbertsioek emango dute (gainerako baldintzak betez gero):

  • Zinemako film luzeak eta film laburrak eta ikus-entzuneko beste lan batzuk ekoizteko proiektuak.
  • Fikziozko, animaziozko edo dokumental erako ikus-entzunezko serieak ekoizteko proiektuak.
  • Arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunak ekoizteko eta emateko proiektuak.
  • Liburuak argitaratzea.

Finantzatzailearen kenkariaren muga:

  • Finantzatzeko ordaindutako zenbatekoa 1,20z biderkatzearen emaitza

Finantzatzailearen eta ekoizlearen baterako muga:

66.ter.bat artikuluko kenkaria aplikatuz:

  • 10 milioi euro ekoizpeneko.

  • 3 milioi euro ataleko (serieak).

66.ter.bi artikuluko kenkaria aplikatuz:

  • Milioi bat euro zergaldiko.