Nafarroako arautegia duten erakundeak
200 eta 220 ereduak aurkezteko baldintza orokorrak: NAFARROAKO ARAUTEGIA duten ERAKUNDEAK edo ZERGA TALDEAK
AITORPENA EGITEA
Nafarroako Foru Erkidegoko Ogasunak garatutako baliabide informatikoak erabiliz egingo dute 200 ereduko autolikidazioa zergak Nafarroako Foru Erkidegoko arautegiaren arabera ordaintzen dituzten erakundeek.
Nafarroako Foru Komunitateko araudiari lotutako talde fiskalen ordezkari diren entitateek 220 ereduari dagokion autolikidazioa eginen dute Nafarroako Foru Ogasunak garatutako baliabide informatikoak erabiliz. ERAGIKETA BOLUMENA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAN duen taldea osatzen duten sozietateek kasuan kasuko ereduetan banakako tributazio-erregimenerako ezarritako aitorpenak aurkeztuko dituzte Arabako Foru Ogasunean. Aitorpen hauen aurkezpena, banakako araubidean, nahitaez baliabide telematikoen bitartez egin behar da.
NAHITAEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOA
Aitorpenak (200 edo 220 eredua) egoitza elektronikoaren bitartez baliabide telematikoak erabilita aurkeztuko du nahitaez aitortzaileak. Honakoek egin dezakete aurkezpen telematikoa:
- zergadunak berak
- edo borondatezko ordezkariak (erakunde laguntzailea izan edo ez)
Borondatezko ordezkaritzat hartuko da hirugarren pertsonen ordezkari jarduteko baimendutako pertsona edo erakundea, Borondatezko Ordezkarien 2. Erregistroan alta emanda agertzen bada, apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.
BIDE TELEMATIKOZ AURKEZTEKO ALDEZ AURREKO BALDINTZAK
- 1. Aitortzailea Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarrean egon behar da aitorpena aurkeztu aurretik, urtarrilaren 25eko 3/2011 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
- 2. Aitortzaileak, edo haren ordezkariak bestela, “egoitza elektronikoa” webguneko zerbitzuak erabiltzeko baldintzak bete behar ditu, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa sortu duen apirilaren 5eko 26/2011 Foru Dekretuan.
ORDAINKETA MODUAK
200 eta 220 ereduen bitartez egiten diren autolikidazioak telematikoki bidali behar zaizkio nahitaez Arabako Foru Ogasunari egoitza elektronikoa webgunearen bitartez emaitza gorabehera: ordaindu beharra, zero edo itzuli beharra.
Erakunde baten aitorpenaren emaitza (200 eredua) edo zerga talde baten aitorpenarena (220 eredua) kuota bat sartu beharra bada, ordainketa banku batean helbideratu behar da, eta horretarako ezinbestekoa da finantza erakundea erakunde laguntzailea izatea otsailaren 27ko 26/1996 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera. Era berean, Arabako Foru Aldundiaren ordain gutun bidez ordaindu ahal izango da, aitorpena aurkezteko unean, aitorpena borondatzeko epearen barruan aurkezten baldin bada.
Kuota positiboen ordainketa zatikatzeko, geroratzeko edo konpentsatzeko eskaerak aitorpena aurkezteko ezarritako epealdian aurkeztu behar dira.
AGIRI GEHIGARRIAK
Aplikatzen den arautegian ezarritakoaren arabera aitorpenarekin batera nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria, edo zergadunak bere borondatez gehitu nahi duena, telematikoki aurkeztu behar da PDF, TIF, TIFF, JPG edo JPEG formatuan egoitza elektronikoa webgunearen bitartez, aitorpenaren fitxategia bidalita.
BIDE TELEMATIKOZ AURKEZTEKO PROZEDURA
Ondoren, Nafarroako araudiarekin bat etorriz zergak ordaintzen dituzten erakunde eta taldeek aurkeztu beharreko 200 eta 220 ereduen aitorpenei buruzko fitxategiak Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailera telematikoki bidaltzeko jarraibideak jakinarazten dira. Gogoratu ez dagoela sozietateen gaineko zergari buruzko aitorpenik aurkezterik paperean.
Deitu gure laguntza zerbitzura, fitxategi hori telematiko bidaltzeak zalantzarik sortzen badizu:
- 8:15etik 14:30era astelehenetik ostiralera
- Telefonoa: 945 569 028
- Posta elektroniko bidezko kontsultak: diputaciondigital@araba.eus
1. Aitortzailea, edo bere ordezkaria, Egoitza Elektronikoan sartuko da.
2. Behin Egoitza Elektronikora sartuta, "Aitorpenak aurkeztea-Banakakoak" botoia aukeratu behar da (banakako aurkezpentzat jotzen da aitortzaileak berak edo bere borondatezko ordezkariak egindakoa).
Egoitza Elektronikoan ziurtagiri digital bidez identifikatu ostean, "Sortu eta bidali" botoia aukeratu behar da. Aurkezpena borondatezko ordezkariak egiten badu, “Borondatezko ordezkarientzako sarbidea” egoera bete beharko da.
Ondoren, hautatu eredua (200 edo 220), ekitaldia eta urteko aldia. Bete “Eredua sortu” zabalgarrian zergaldiari eta araudi aplikagarriari dagozkien eremuak eta sakatu "Nire aitorpena sortu nahi dut" botoia.
Une horretan sistemak aitorpenaren laburpen bat eskainiko du on-line betetzeko, harik eta Zerga Administrazioari ordaindu beharrekoa edo hark itzuli beharrekoa zehaztu arte.
Azkenik PDF, TIF, TIFF edo ZIP formatuko fitxategi bat erantsiko du, sozietateen gaineko zergaren aitorpen osoa (2015eko ekitaldia) duela. Fitxategi hori Nafarroako Foru Ogasunak egindako informatika programaren bidez egingo da. Aitorpena on-line betetzen hasi aurretik, egiaztatu fitxategia prestatu duzula, egoitza elektronikoan deskonexio arazorik gerta ez dadin.
3. Transmisioa edo bidaltzea onartzen bada, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak jaso izanaren agiria sortuko du; bertan erregistro zenbakia eta transmisio data eta ordua agertuko dira. Agiri hori inprimatu egin ahal izango da, bidalitako fitxategia sailak jaso duela frogatzeko.
Hartu izanaren agirian jakinarazten da bidalketa "Bidalketa sarrera-erretiluan” dagoela. Bidalitako aitorpena ikusi eta inprimatzeko, izapidetze epea itxarongo da, oro har eta hutsik egon ezean, egun batekoa edo bikoa fitxategia bidaltzen denetik aurrera.
Dena den, aitortzaileak uneoro kontsultatu ahal izango du bidalitako fitxategiaren egoera, "Bidalketak kontsultatu/deuseztatu" aukeraren bidez.
4. Transmisioak errorea ematen badu, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak fitxategia ez onartzeko arrazoiak azalduko dizkio aitortzaileari. Onartzen ez den fitxategia berriz bidali ahal izango da telematikoki okerrak zuzendutakoan. Horrelakoetan, telematikoki bidalitako fitxategia jaso izanaren agiria inprimatu ahal izango da.