Banderak eta armarriak
- Foru Aldundia
- Erakundea
- Banderak eta armarriak
Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundiari, diputatu nagusiari, erakundeari, ALHAOri, iragarkiei edota antolakuntzari buruzko informazio guztia
Arabako bandera
Arabako bandera gorrimina da, eta haren erdian, eta alde bietan, lurralde historikoko armarria ageri da.
- Arabako bandera indarreko legedian aurreikusitako baldintzetan erabiliko da.
- Haren tamaina ez da estatukoa eta Euskadiko Autonomia Erkidegokoa baino handiagoa izango, ezta beste bandera batzuena baino txikiagoa, aldi berean erabiltzen direnean.
- Gorrimina Pantone 220-C koloreari dagokio, honela osatuta: 16 parte Pantone Rubine Red (% 97), eta parte erdi bat PantoneBlack (% 3).
Armarriak
Armarri hori Arabako Foru Aldundiko ordezkaritza eta protokolo kontuetarako erabiliko diren agiri, inprimaki, zigilu, idazpuru eta objektuetan jarri beharko da. Baita Arabako banderaren erdian ere.
-
Lurralde historikoko armarriaren ezaugarri heraldikoak:
Urre kolorean, eremu berde batean, harkaitz bat berezko kolorean, gainean gaztelu almenaduna duela, sablean mazonatua eta urdinean argitua; bertatik beso armatua ateratzen da, ezpata urdinez, ezkerretara gorrien lehoi zutitua duela; ezpataren ahoan zerrenda urdina, eta urrezko letretan, “Justicia” hitza. Azpa urdina eta urrezko letretan hitz hauek: “En Aumento de la Justicia Contra los Malechores”, guztia Duke Koroaz zigilatua.
-
Armarriaren koloreak:
Kolore horien tonalitateak bateratzeko, bakoitzari dagokion zenbakia zehaztuko da, Pantone gama normalizatuaren barruan:
Pantone 485-C; Pantone 871-C; Pantone 347-C; Pantone Process Black; Pantone 290-C; Pantone 280-C; Pantone Cool Gray 5-C y Pantone Cool Gray 9-C.
-
Armarri kolorebakarra:
Koloretako armarriaren egokitzapen bat da, ohiko paperetan, bitarteko digitaletan eta zabaltzeko beste euskarri batzuetan erreproduzitzean haren irakurgarritasuna optimizatzeko sortua.
Diputatu nagusiari dagokio Arabako Lurralde Jistorikoko armarria erabiltzea, sei banderaz inguratuta eta haien gainean lau zutoihal, erdia albo banatan, gorriminez, lantza punta bat eta sableko alabarda bat eta puntan kanoi gurutzatu bi, haiek ere sablean.
Armarria, zigilu horiek dituela, karguak berezko dituen egoeretan baino ez da erabiliko, eta ordezkaritza eta protokolo kontuetan baino ez.
-
Armarriaren koloreak:
Kolore horien tonalitateak bateratzeko, bakoitzari dagokion zenbakia zehaztuko da, Pantone gama normalizatuaren barruan:
Pantone, 220-C; Pantone 485-C; Pantone 871-C; Pantone 347-C; Pantone Process Black; Pantone 290-C; Pantone 280-C; Pantone Cool Gray 5-C y Pantone Cool Gray 9-C.
-
Armarri kolorebakarra:
Koloretako armarriaren egokitzapen bat da, ohiko paperetan, bitarteko digitaletan eta zabaltzeko beste euskarri batzuetan erreproduzitzean haren irakurgarritasuna optimizatzeko sortua.