Historia - araba
- Foru Aldundia
- Erakundea
- Historia

Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundiari, diputatu nagusiari, erakundeari, ALHAOri, iragarkiei edota antolakuntzari buruzko informazio guztia
Historia
VIII. mendearen hastapenetatik, musulmanen eta Asturiasko lehen errege-erreginen kroniketan, “Alaba/Alava” leku izenak agertzen dira. Lurraldeari dagokionez, “Araba nuklearretik” abiatuta, gutxi gorabehera, orain dela mila urte, lurraldea egituratzen hasi zen, baina, artean, Aiaraldea, Gaubea, Arabako Errioxa edo Mendialdea eskualdeak egungo lurraldetik kanpo zeuden. XIII. mendearen erdialdetik aurrera, Arriagako kofradiaren lekukotasunak ageri dira dokumentuetan, hau da Arabako lehen erakundearenak.
1463an, berriz, Arabako Ermandade edo Anaiarte Nagusia eratu zen eta erakunde horrek legeak (ordenantzak) ematen zituen eta batzar nagusiak nahiz diputazioa antolatu zituen. Orduan sortu zen Arabako lurraldearen bilbe instituzionala. Erdi Aroaren amaieran, Arabako lurraldearen egitura ia-ia oraingoaren berdina izan zen. Hala ere, Aro Modernoko mendeetan, Arabako lurraldea eskuratzen hasi zen Gaztelako Koroarekin hitzartutako jurisdikzioa eta eskumenak –hasieran, justizia, milizia, gobernua eta ogasuna. Azkenik, garaikidetasunak “probintziako eraketa” probatu zuen. Oraintsu, autonomia erkidegoen administrazio eredu berriak Probintzia (Arabako lurraldea) behartu zuen, berriro ere, haren lekua aurkitu, eskumenak erdietsi eta gizarte, politika zein erakunde nortasuna bereganatzeko.

Lehen bizilagunak
Lehen bizilagunak ikusi
Erdi Aroa
Erdi Aroa ikusi
Gizarte bizia
Gizarte bizia ikusi
Kultura ondare oparoa
Kultura ondare oparoa ikusi
Erroma Arabako lurretan
Erroma Arabako lurretan ikusi
Aro Modernoko mendeak
Aro Modernoko mendeak ikusi
Arabaren eraketa
Arabaren eraketa ikusi
Kronologia
Kronologia ikusi
Antzinaro Berantiarra
Antzinaro Berantiarra ikusi
Araba Garaikidea
Araba Garaikidea ikusi