Antzinaro Berantiarra

V. eta VII. mendeen artean igaro zen Antzinaro Berantiarraren barruko aldian, zalantzarik gabe esan dezakegu Arabako biztanleak borrokan ibili zirela etengabe iparraldean eta hegoaldean eratutako erresumen aurka. Frankoniako merovingioak eta penintsulan bizi ziren bisigodoak. Beste alde batetik, argi dago aurreko talde etnikoak (karistiarrak, autrigoiak eta barduliarrak joan egin zirena, baskoien mesedetan.  Azkenik, esan beharra dago kristautasuna nabarmen hedatuta zegoela V. mendean.